- Ikasle talde handiegiak: ez da batere erraza taldeko ikasle guztiek egindako etxeko-lanen gertuko jarraipena egitea. Klaseak irauten duen denbora tartean, asko jota, bizpahiru ikasleei galdetzeko aukera izaten dugu, egin dutenaren berri ondokoei zabaltzeko edota egin dutena arbelean beste guztiei azaltzeko. Talde handiekin ari garenean (10-12 ikasletik gora) guztien lanen balorazioa egitea ia ezinezkoa da. Egoera honen aurrean irtenbideak bilatzen ahalegindu banaiz ere, gaurdaino ez dut soluzio egokirik aurkitu.
Duela bi ikasturte, noizean behin, DBH 3ko matematikako ikasle guztien koadernoak jasotzeko konpromezua hartu nuen, banan-bana, denen ariketak zuzentzeko asmoz. A ze nahastea!! Batek koaderno osoa utzi, besteak orri solte bat, besteak fitxa pare bat… jaso, zuzendu, balorazioak eta oharrak idatzi eta, azkenik, utzitako materiala bueltatu. Batzuetan egun bat baino gehiago behar izaten nuen denen ariketak zuzendu ahal izateko (nahiko nukeen denbora baino gutxiago izaten nuen askotan eginkizun horretarako). Behin baino gehiagotan, beste ikasgaiak jorratzeko materialik gabe aurkitzen ziren nire ikasleak nik nituelako euren koadernoak. Egia esan ez zen batere praktikoa izan!.
Honen aurrean, ikasle askoren jarrera goran aipatutakoa izaten jarraitzen du: irakasleak eurei galdetuko ez dien esperantzarekin, ariketak kopiatuta edota agian egin gabe ekartzen dituzte. Norberari galdetzeko probabilitate txikian babesturik tramitea pasatzeko esperantza izaten dute.
Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5

Larre(e)k zera dio:
Karrajuak planteatzen duen ideia ona da. Agian zurea hortik doa. Irrikitan nago zurea ezagutzeko.
Moodle-rekin antzeko zerbait egin daiteke. Ikasleak taldeka banatu daitezke eta lan bat egitea bidali. Talde bakoitzak besteak egiten duena ez du ikusten, irakasleak nahi ez badu. Amaieran guztiak aurkeztu eta denen artean ezatabaida daitezke.
Hala eta guztiz ere, bada Moodle-k duen beste tresna “makiabelikoagoa”. Tailerra da. Jarduera horretan irakasleak lan bat aurkezten du eredu bezala eta lan hori nola zuzendu behar ere den azaltzen du. Hori egin eta gero ikasle bakoitzak bere lana bidali behar du. Moodle-ek guztiak jasotzen dituenean, nahastu eta ikasle bakoitzari beste ikaskideen bi edo hiru lan (hori irakasleak erabakitzen du) ematen dizkio irakurtzeko, eta garrantzitsuagoa dena EBALUATZEKO.
Irakaslearen ebaluazio lana aurrezteko modu bikaina!!
Ez naiz luzatuko baina jarduerak baditu “segurtasun” mekanismo batzuk. Ikasle batek beste ikaskide baten lana gaizki ebaluaztzen badu (”bengantza” modura adibidez)tresnak “ikasle-ebaluatzailea” penalizatzen du ere
.
Benito(e)k zera dio:
Neu ere deseatzen nago Jolausena jakiteko. Zelako pistak ematen ditudan jakiteko ere kuriositatea daukat.
Uummm…Creative Commons-ena kendu ez kendu nabil…
Magic(e)k zera dio:
A ze misterioa!!!
Jolausi beti gustatu izan zaio jakin-mina piztea, baina zaletasun hori hona ekartzea ere…
Ez dakit ez ote dabilen nahasten mundu birtual hau eta bere errealitatea. Nik uste dut sukaldean, lanean ari denean, lortzen duela bi mundu horiek bereiztea. Eta zin dagizuet, hori behintzat, oso-oso ongi lortzen duela.
Hemen aurkeztuko digun “postrea” zihur nago, munduko gauzarik berritzaileena izanik ere, ez duela bere mondejuen parekorik izango. Fedea ematen dut.
Ibon(e)k zera dio:
Aurkezpenak direla eta kontuan eduki beharreko arazo batzuk daude. Aurkezpenak egiterakoan azalpenaren jarioa jarraitzen laguntzen dituzten testuak eta irudiak erabiltzen ditugu. Testu hauek esanguratsuak izan behar dira, baina baita sintetikoak ere. Sintesi honetan arrisku nabarmena dugu. Sortu dugun aurkezpen hori entzuleriari banatzerakoan diapositibak soilik banatzen ditugu,baina bertan luzatu dugun mezu guztia dago? Diapositibak ondo egin baditugu ez, idei nagusiei erreferentzia egiten dioten esaldi eta irudi batzuk besterik ez daude. Hauetara berriro itzultzerakoan denbora apur bat pasatu eta gero ez dago modurik sentsua ematen dien ingurunea berreskuratzeko eta sarritan euren balio galtzen dute, esaldi hutsak bilakatzen dira. Agian gure azalpena egiteko sortutako notak, garapen minimo batekin, diapositibekin batera banatu ezkero ingurunearen zati bat berreskuratzeko aukera izan genezake. Baliabide teknologiko egokiak izan ezkero aurkezpena gure ahotsarekin batera edo !
gure ahotsarekin batera eta arbelean egindako guztiarekin batera bana genezake edo interneten eskegi dezakegu eta horrela gure ikuslegoak azalpenaren esperientziara ahal den beste hurbilduko da.
Baina aurkezpenak hezkuntzaren Grial Santua ote dira? Powerpointaren kulturaren kontrako mugimenduak sortuz doaz, bestela hor dago Columbiaren istripuaren txostenean agertutakoa hausnarketarako material galanta…
Imamon(e)k zera dio:
Lehenengo puntuan esaten duzun irakasleak izan nituen ikasle garaian. Koadernoak banan-bana begiratzen zituzten irakasleak. Galdera gorriz eta erantzunak urdinez edo beltzez idaztera behartzen zigunik ere bazegoen. Gogoratzen dut behin Erlijioko irakasleak gutxiegi bat jarri zidala eta “Ez du koadernoa aurkeztu” zihoen testua oharren tartean.