TopOfBlogs
A A
RSS


Etxeko-lanak 2.0: aldaketarako unea heldu da

  • Matematikosis: bereziki fisikako gaian egiten dituzten ariketetan somatzen dudan “sindromeari” deitzen diot nik horrela. Ariketa telegrafikoak, formula eta zenbaki asko baina inongo azalpenik gabekoak. Helburua, ariketaren emaitza numerikoarekin ematea da, bitartean jarraitutako prozeduraren azalpenak, justifikazioak, arrazonamenduak… soberan daude. Zeinen zaila den gure ikasleei transmititzea, fisika fenomenoen azalpenean oinarritzen den zientzia dela. Behaketak, fenomenoaren deskribapenak eta azalpenak, egoera jakin baten esplikazio fisikoak… kalkulu matematikoak berak baino garrantzia handiagoa duela. Badakit ez dela erraza, agian fisikako gaiak duen gauzarik konplikatuena dela, behar den hizkuntza tekniko egokia erabiliz, planteatzen denaren deskripzioa egitea. Baina hori gabe, fisika ez da fisika; matematika hutsean bihurtzen da.

    Atal honetan autokritika egin beharko nuke: gelan ariketak zuzentzerakoan, behar diren azalpenak eta justifikazioak ematen ahalegintzen naiz, luze aritzen naiz buruketa batean planteatzen zaigunaren inguruan hausnarketa egiten… Baina, nahiz eta ikasleak azalpenak atentzioz jarraitu euren koadernoan jasotzen dutena, arbelean egindako ebazpen matematiko hutsa da, emandako esplikazio guztiak aireak eramaten dituelarik, eta gehienetan, horixe izaten da ikasten dutena froga bat prestatzerakoan. Etxeko-lanak ere horrela egiten dituzte. Agian, gela barruan nire ikasleek dituzten ohitura horiek aldatzen ahalegin jandiagoa egin beharko nuke, ez dakit. Aukera bat, ikasle bakoitzak, banan-bana, egindakoa zuzentzea izango litzateke, ikuspegi honetatik adierazten dituzten gabeziak garbi adieraziz.


Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/11/13/etxeko-lanak-20-aldaketarako-unea-heldu-da/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Etxeko-lanak 2.0: aldaketarako unea heldu da”

  1. Gravatar Image

    Larre(e)k zera dio:

    Karrajuak planteatzen duen ideia ona da. Agian zurea hortik doa. Irrikitan nago zurea ezagutzeko.
    Moodle-rekin antzeko zerbait egin daiteke. Ikasleak taldeka banatu daitezke eta lan bat egitea bidali. Talde bakoitzak besteak egiten duena ez du ikusten, irakasleak nahi ez badu. Amaieran guztiak aurkeztu eta denen artean ezatabaida daitezke.
    Hala eta guztiz ere, bada Moodle-k duen beste tresna “makiabelikoagoa”. Tailerra da. Jarduera horretan irakasleak lan bat aurkezten du eredu bezala eta lan hori nola zuzendu behar ere den azaltzen du. Hori egin eta gero ikasle bakoitzak bere lana bidali behar du. Moodle-ek guztiak jasotzen dituenean, nahastu eta ikasle bakoitzari beste ikaskideen bi edo hiru lan (hori irakasleak erabakitzen du) ematen dizkio irakurtzeko, eta garrantzitsuagoa dena EBALUATZEKO.
    Irakaslearen ebaluazio lana aurrezteko modu bikaina!!

    Ez naiz luzatuko baina jarduerak baditu “segurtasun” mekanismo batzuk. Ikasle batek beste ikaskide baten lana gaizki ebaluaztzen badu (”bengantza” modura adibidez)tresnak “ikasle-ebaluatzailea” penalizatzen du ere :???: .

  2. Gravatar Image

    Benito(e)k zera dio:

    Neu ere deseatzen nago Jolausena jakiteko. Zelako pistak ematen ditudan jakiteko ere kuriositatea daukat.
    Uummm…Creative Commons-ena kendu ez kendu nabil… :wink:

  3. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    A ze misterioa!!!

    Jolausi beti gustatu izan zaio jakin-mina piztea, baina zaletasun hori hona ekartzea ere…
    Ez dakit ez ote dabilen nahasten mundu birtual hau eta bere errealitatea. Nik uste dut sukaldean, lanean ari denean, lortzen duela bi mundu horiek bereiztea. Eta zin dagizuet, hori behintzat, oso-oso ongi lortzen duela.

    Hemen aurkeztuko digun “postrea” zihur nago, munduko gauzarik berritzaileena izanik ere, ez duela bere mondejuen parekorik izango. Fedea ematen dut. :wink:

  4. Gravatar Image

    Ibon(e)k zera dio:

    Aurkezpenak direla eta kontuan eduki beharreko arazo batzuk daude. Aurkezpenak egiterakoan azalpenaren jarioa jarraitzen laguntzen dituzten testuak eta irudiak erabiltzen ditugu. Testu hauek esanguratsuak izan behar dira, baina baita sintetikoak ere. Sintesi honetan arrisku nabarmena dugu. Sortu dugun aurkezpen hori entzuleriari banatzerakoan diapositibak soilik banatzen ditugu,baina bertan luzatu dugun mezu guztia dago? Diapositibak ondo egin baditugu ez, idei nagusiei erreferentzia egiten dioten esaldi eta irudi batzuk besterik ez daude. Hauetara berriro itzultzerakoan denbora apur bat pasatu eta gero ez dago modurik sentsua ematen dien ingurunea berreskuratzeko eta sarritan euren balio galtzen dute, esaldi hutsak bilakatzen dira. Agian gure azalpena egiteko sortutako notak, garapen minimo batekin, diapositibekin batera banatu ezkero ingurunearen zati bat berreskuratzeko aukera izan genezake. Baliabide teknologiko egokiak izan ezkero aurkezpena gure ahotsarekin batera edo !
    gure ahotsarekin batera eta arbelean egindako guztiarekin batera bana genezake edo interneten eskegi dezakegu eta horrela gure ikuslegoak azalpenaren esperientziara ahal den beste hurbilduko da.
    Baina aurkezpenak hezkuntzaren Grial Santua ote dira? Powerpointaren kulturaren kontrako mugimenduak sortuz doaz, bestela hor dago Columbiaren istripuaren txostenean agertutakoa hausnarketarako material galanta

  5. Gravatar Image

    Imamon(e)k zera dio:

    Lehenengo puntuan esaten duzun irakasleak izan nituen ikasle garaian. Koadernoak banan-bana begiratzen zituzten irakasleak. Galdera gorriz eta erantzunak urdinez edo beltzez idaztera behartzen zigunik ere bazegoen. Gogoratzen dut behin Erlijioko irakasleak gutxiegi bat jarri zidala eta “Ez du koadernoa aurkeztu” zihoen testua oharren tartean.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo