Gaussianos izeneko bloga gaur ezagutu dut eta zeharo interesgarria iruditu zait matematika landu nahi duen edonorentzat.
Bitxikeriak, jokoak, aholkuak… topa daitezke bertan, baina gaur bertan argitaratutako bideo honek nire arreta bereganatu du. Ikus dezakezuenez, bideo honetan biderketak burutzeko sistema bitxia azaltzen zaigu. Zifra bakoitza dagozkion lerroen bitartez irudikatuz emaitza lortzeko bidea erakusten digu.
Ikusi eta esango diguzue zer iruditzen zaizuen.

jolaus(e)k zera dio:
Aurrekoarekin nahikoa ez baduzue, hona hemen beste metodo grafiko bat biderketak egiteko:
The Best Multiplication Method! - video powered by Metacafe