TopOfBlogs
A A
RSS


2007ko Sareko Argia saria jaso dugu!

argiasaria2007

Gaur eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan gara. Bertan, aurtengo Argia Sarien banaketan izan gara, guretzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.

Honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.

Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso”. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati haundi bat zuena da ere. Eskerrik asko eta segi hain jator!

Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen justifikazioa:

Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.

Eguneraketa: Hona hemen Argiakoek eginiko bideoa:


Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/01/26/2007ko-sareko-argia-saria-jaso-dugu/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “2007ko Sareko Argia saria jaso dugu!”

  1. Gravatar Image

    eskarabila(e)k zera dio:

    ZORIONAK!!!!

    Ea besteoi zerbait eransten zaizkigun!

  2. Gravatar Image

    iturri(e)k zera dio:

    Kaixo:

    Lehenengo eta behin, zorionak. Asko poztu naiz jakitean zuek zinetela irabazleak.

    Aurreko batean esan nizuen bezala, has zaitezkete garaikurren gela handi bat prestatzen.

    Ero, ero, ero IKTero.

  3. Gravatar Image

    Josu(e)k zera dio:

    Aupa zuek, zorionik bero-beroenak!!!

  4. Gravatar Image

    Joxe Aranzabal(e)k zera dio:

    Zorionak, lagunak!

    Izugarri poztu naiz sariaren berri izan dudanean. Lan zoragarria egiten ari zarete, eta merezi duzue. Gozatu.

  5. Gravatar Image

    Jabi Luengo(e)k zera dio:

    Zorionik beroenak nire eta Hirukideko irakasle guztion partetik: segi horrela!!

  6. Gravatar Image

    3ARRANO(e)k zera dio:

    Zorionak!!!! Merezimendu osoz jaso duzue saria, bai horixe. Segi horrela!

  7. Gravatar Image

    karlos(e)k zera dio:

    Zorionak! Ongi merezia!

  8. Gravatar Image

    Beñat(e)k zera dio:

    Zorionak. Merezita duzue sari hori, lan asko egiten duzue eta, gainera, gero guri erakusten diguzue Interneten gauza asko egiten, bloga adibidez. Blogan egin dudan gehiena zuek erakutsi didazuelako izan da.

    Zorionak!!!

  9. Gravatar Image

    Benito(e)k zera dio:

    Poztu egin naiz sariarena jakin dudanean, ia mezu berria publikatzen duzuen bakoitzean beste. Aupa zuek!

  10. Gravatar Image

    eneko(e)k zera dio:

    Zorionak! Jolausen diskurtsoa nonbaiten irakurtzerik bai? ala bertan inprobisatua izan zen? Beno, lortzerik badago ondo, bestela mistela :-)

    Bidea zabaltzen eta etorkizuna eraikitzen zabiltzate, segi horrela. Zorionak!

  11. Gravatar Image

    Patxpitx(e)k zera dio:

    Zorionak berriz ere!

    Segi holaxe!

  12. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Eskerrik asko guztioi. Gurea bezalako blog baten kasuan, ez luke zentzu handirik izango horrelakoekin jarraitzeak irakurlerik gabe. Irakurtzen gaituzuelako heltzen diogu honi gogoz eta ilusioz, beraz, mila esker

    #8: Eskerrik asko Beñat. Ilusio handia egin dit zure iruzkinak. Zu pozik bazaude gu oraindik gehiago, azken finean, zuentzat ari gara lanean. Segi hain fin zure blogarekin eta jarraitu Mikelen aholkuak, asko ikasiko duzu eta. :wink:

    #10: Eneko, ez dakit ba ni oso gustura geratu nintzen nire “speech”-arekin! :oops: Luzeegia izan zela uste dut eta ez dakit entzuleak ez ote nituen aspertu nire “bizilagunen komunitatearen” adibidearekin. Tira, diskurtsoa Powerpoint-en egindako anotazio batzuen bitartez bota nuen. Atzo sagardotegian izan ginen saria ospatzen eta ez daukat burua oso fresko diskurtso osoa erredaktatzen hasteko :roll: Hala ere, erabilitako anotazioak hemen ipini ditzazket horrela nahi baduzu.

  13. Gravatar Image

    Josu(e)k zera dio:

    Zorionak Txorierritik.

    Merezitako saria benetan!!!

  14. Gravatar Image

    alexander(e)k zera dio:

    ZORIONAK!!!!!!!!!!!!! Merezi duzue sari hau, gainera nire blogean eginiko gauza batzuk zuei esker egin ditut animo eta segi nire blogarentzako gauzak argitaratzen. Agur eta beste bat arte. :wink:

  15. Gravatar Image

    Irati(e)k zera dio:

    ZORIONAK!! Merezita zenuten, bai egiten duzuen lanarengatik eta baita hori guri irakasteagatik ere. Berriz ere zorionak eta jarraitu horrela. :mrgreen:

  16. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Mila esker guztioi!!!

    Bereziki, iruzkina idatzi diguten ikasle jator hauei. Zuek zarete gure lanaren hartzaile zuzenak eta erakutsi duzuen jarrera bikain horri esker, indarra eta animua ematen diguzue aurrera jarraitzeko. Sari hau, Jolausek dioen bezala, ez da hemen idazten dugunontzat bakarrik, zuentzat ere bada. Beraz, zuek ere goza ezazue eta segi lanean orain arte egin duzuen bezala.

  17. Gravatar Image

    Teketen(e)k zera dio:

    Beste bat… yeah!
    Urte hau ere interesgarria izango da, ziur.

  18. Gravatar Image

    eneko(e)k zera dio:

    #12: Ez hartu lanik speech-arekin, Jokin. Are gutxiago gustora ez bazineten geratu :-(

    Norbaitek esan zidan, Ibanek nik uste, PDA baten idatzitakoa irakurri zenuela. Horregatik esaten nuen, egina zegoelakoan.

    Mila esker, saria disfrutatu, atseden pixkat hartu, nahi baino gutxiago izango da seguruenez eta ! :-)

  19. Gravatar Image

    intxurre(e)k zera dio:

    Zorionak nik ere!!!

    Teknologia berriak gela barrura hedatzea eta erabiltzea, apustu estrategikoa da Jakintza ikastolarentzat. Eginkizun horretan, suerte galanta du Jakintza ikastolak IKTeroak taldearekin.
    Astelehenetik, ostiralera eta askotan eta askotan…larunbata eta igandez, jakinmina, ilusioa, gogoa eta kemena islatzen dutelako.
    Pozgarria eta polita da egindako lana kanpotik aitortzea, baina bereziki poztu nau barrutik, gure ikasleek, Argia saria dela eta izan duten jarrerak.
    Bukatzeko, bejondeizuela IKTeroei eta segi horrela!!!

  20. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    #18: Aupa berriro ere Eneko. Lasarten botatako diskurtsoan adierazi nituen hainbat ideien inguruan bidalketa argitaratzea pentsatu dut. Gure sentsazio gazi-gozo horiek nondik datozen eta zergatik bizi ditugun horrela argudiatu nahi ditut lasaiago. Agian Lasarten baino hobeto ulertuko dira nire hitzak gure blog honetan. Beraz, laister izango duzu, hala nahi izanez gero, han esan nuenaren berri.

    Eta berriro ere, eskerrak eman nahi dizkizut hor egoteagatik. Hasieratik izan zaitugu lagun eta aurrerantzean horrela izaten jarraitzea espero dugu. :wink:

  21. Gravatar Image

    patrizia(e)k zera dio:

    Zorionak! Ongi merezia duzue sari hau. Lan asko egin duzue azken urte hauetan blog honetan eta beste askotan. Gainera, guri erakusten ere aritzen zarete. Nik ere blog bat dut eta gauza asko blog honi begira egiten ditut (nahiz eta oraindik ez dudan sidebarra beran jartzea lortu).
    A! Oso guapo atera zarete egunkarietan.
    Zorionak berriz ere.

  22. Gravatar Image

    ana(e)k zera dio:

    Zorionak!! Asko poztu naiz saridunak zuek izan zaretela jakindakoan, ondo merezitakoa dela iruditzen baitzait. Beraz, zorionak berriro eta… segi lanean orain arte bezalaxe! A, eta ondo ospatu, noski.

  23. Gravatar Image

    Larre(e)k zera dio:

    Berandu nabil, baina beno, nik ere zoriondu nahi zaituztez.

    Jarraitu horrela!! Aupa Jakintza eta aupa “ero” guztiak!!

    Martxa honetan, laister “Oscarra”.

    Ongi izan eta ikusi arte!!

  24. Gravatar Image

    iker(e)k zera dio:

    ZORIONAK ETA JARRAITU HORRELA

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo