TopOfBlogs
A A
RSS


DAVID HARRISONen Flash animazioak euskaraz

davidharrison

David Harrison, Kanadako Toronto Unibertsitateko Fisika Fakultateko irakaslea da. Fisikako atal desberdineko (Kaos, Mekanika Kuantikoa, Erlatibitatea, Mekanika Klasikoa…etab) hainbat flash animazio ditu (90 inguru). Batzuk goi mailakoak dira, baina gehienak DBHn edo Batxilergoan erabiltzeko modukoak dira.

Flash horiek gaztelerara eta katalanera itzuliak zeuden (Universidad Peruana de Ciencias Aplicadas-eko Fisika Departamentuko Yuri Milachay-Vicente-k eta Alacanteko Unibertsitateko Fisica Aplicada Departamentuko Albert Gras-Martí-k gaztelerara eta Albert Grass-Martí-k katalanera).

Orain euskaraz ere aurki daitezke. Helbidea hurrengoa da http://ticat.ua.es/David-Harrison/

Oharra : URL helbideari azken testua kentzen badiozue (adib: helbidea http://ticat.ua.es/David-Harrison/euskara/Chaos/LogisticMap/LogisticMap.html bada, /LogisticMap.html kendu) zerbitzariko direktoriora sartuko zarete eta flash artxiboa (swf estentsioa duena) eskuratzeko aukera izango duzue, gero modu lokalean edo Internet loturarik gabe lana egin hala izateko.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/02/06/david-harrisonen-flash-animazioak-euskaraz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “DAVID HARRISONen Flash animazioak euskaraz”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Aupa Larre

    Ez dakizu zeinen albiste pozgarria den goian eman duzuna. Zenbat eta zenbat simulazio edo animazio erabiltzen ditugu fisika, kimika, matematika edota biologiako irakasleok. Zenbat buelta ematen ditugu internet osoan zehar gure beharrak asetzen dituen Java edo Flash animazioen bila. Egon, mordoa daude: hor ditugu, adibidez, hain ezagunak diren Walter Fendt, Surendranath, Educaplus,… baina euskaraz bat ere ez. Ari gara poliki poliki baliabideak euskaraz ekoizten.

    Zure bidalketari apunte bi gehituko nizkioke nik:

    - Alde batetik, azpimarratu (emandako loturan garbi adierazten den bezala) animazio guztiak CC lizentziapean banatzen direla, nahi duenak jaitsi, erabili, moldatu edo eraldatzeko eskubidea duelarik.

    - Eta bestetik, eta gaizki ulertuak saihestu arren esan, itzulpengintza lanetan aritu zaretenak Donostiako Axular Lizeoko irakasleak izan zaretela, eta dakidanez, batez ere zu ibili zara horretan buru belarri. Pozik nago egin duzuen lanaren berri gure blogean eman duzulako, baina zuena da merezimendu osoa.

    Eskerrik asko zuen lana denon eskura uzteagatik. Ni jadanik, hasi naiz animazioak nire blogean ipintzen. :wink:

  2. Gravatar Image

    Larre(e)k zera dio:

    Badakizu, pekatua esaten da baina ez pekataria :razz: .

    Eskertzen da norbaitentzat erabilgarriak izatea :smile: :grin: :lol: .

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo