A A
RSS


KÅRE KULLERUD-en Geologiako Flash moduloak euskaraz

geologiamoduluak

Kåre Kullerud, Norvegiako Tromsø Unibertsitateko Geologia Departamentuko irakaslea da. Geologiako hainbat gai (Lurrikarak, Tektonika, Lurraren barrualdea …etab) flash modulo batzuen bidez lantzen ditu (guztira 22 modulo). Bertan idatzizko informazioaz gain animazioak daude. Moduloen barruan gaia atalka banatuta dago. Beraz modu linealean landu daiteke (atal guztiak bata bestearen atzetik) edo saltoka. Hori dela eta, moduloak “liburu elektroniko” gisa erabil daitezke.

Materiala kalitate handikoa da. Horren adierazgarri hainbat hizkuntzetara itzuli dela da (Modulo guztiak Norvegierara, Errusierara eta Ingelesera itzuliak daude; Alemanierara, Italierara, Txinerara, Gaztelerara, ….etab, aldiz, modulo batzuk bakarrik).

Axular Lizeoa Ikastolako Ingeles eta Natur Zientziak mintegiko irakasle batzuk moduloak itzultzeko konpromezua hartu dugu. Orain arte 4 modulo itzuli eta zintzilikatu ditugu. Beste pare batean lanean ari gara.
Helbidea hurrengoa da : http://www.ig.uit.no/webgeology/

Modulo berriak euskaratzen ditugun heinean abisatuko dugu.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/02/09/kare-kullerud-en-geologiako-flash-moduloak-euskaraz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “KÅRE KULLERUD-en Geologiako Flash moduloak euskaraz”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    To beste bat! Joe, beste albiste pozgarri bat! Eta jada badira… Egun gutxi batzutan albiste onak besterik ez ditut irakurri. Pasa den urtarrilaren 23an Euskalnaturaren berri izan genuen; astebete pasa baino lehen Gazte-Zientzia bloga ezagutu genuen; otsailean murgildu bezain pronto, zuek euskaratutako David Harrisonen flash animazioen berri izan genuen; atzo bertan irakurri genuen Sustatun Naturgaiari buruz eta gaur beste hau. Albiste interesgarri mordoa hogei egun eskaseko denbora epe laburrean…

    Irakaskuntza mundua ezagutzen ez duen norbaitentzat, agian arraroa irudituko zaio hainbeste zalaparta honen inguruan. Internet berri honek duen ezaugarrietako bat informazio eta baliabideen berrerabilpena da (reusabilidad, erdaraz). Pentsa bestela zein den Googlen filosofia bere APIak libre uzten dituenean. Gure Unitate Didaktikoak diseinatzerakoan, definitzen ditugun hainbat jarduera, hala nola, webquestak, blogak eta wikiak, Moodle-eko ikastaroak… osatzeko, euskarazko baliabideak eduki eta erabiltzeko aukera izatea sekulako mesedea da irakasleontzat. Elementu solte hauek modu egokian erabiliz eta konbinatuz gauza oso interesgarriak burutu ditzakegu. Badirudi, beraz, Natur Zientzien esparrua ere, kalitatezko euskarazko materialekin hornitzen ari garela. Ari gara, ari!

    Aipagarria ere, hainbestetan hemendik aldarrikatu duguna: goiko egitasmoen artean Unibertsitatetik eta ikastoletatik bultzaturiko proiektuak ditugu, denon eskura modu librean ipinitakoak. Beti aipatu duguna; gizartean eta kulturan (kasu honetan euskarri digital modura) eragiteko ahalmena daukagu. Aukera daukagu, ahal dugu eta egingo dugu, ziur!

    Bukatzeko gauza bitxi bat; harrigarria iruditu zait, hizkuntza desberdinetara itzulita dauden moduluei bistazo bat eman ondoren, ikustea euskaraz erdaraz baino modulu gehiago itzulita daudela. Uste dut antzekorik ez dudala sekula ikusi; beti joan gara euren atzetik.

    Zorionak Larre!

    2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    Larre(e)k zera dio:

    Kaixo Jokin!

    Eskerrak eskertzen dira, erredundundundantziarekin. Gu komunitatea eta partekatzeko filosofiaren aldekoak gara (edo izaten hasi garela esan beharko nuke) eta uste dut hori dela gu bezalako herri txiki baten geroa.

    Zuek ere aldekoak zaretela badakit.

    Pozgarria izango litzateke beste ikastoletako irakasleak (eta zergatik ez, ikasleak) tren honetara igoko balira. Mugimendu honetan ordun eta jende gehiago elkartu, indar gehiago!!

    Gora BAIDEFEIS mugimendua!!

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo