Aspalditik zor genion gure lankidea den Korori bidalketa bat gure blog honetan. IKTak erabiltzen eskarmentu handia duen irakaslea da Koro. Saltsa hauetan hasi nintzeneko lehen urteak ditut gogoan; garai hartarako erraztasunez moldatzen zen bere iBook berde dotorearekin. Ordutik hona, beti ibili da IKTen inguruan; gustukoak ditu eta antzematen zaio. Dinamizatzaile lanetan gabiltzanok beti ibiltzen gara teknofilia adierazten duten irakasleak identifikatzen eta Koro hauetako bat da, zalantzarik gabe
Historia, psikologia eta ekonomia dira bere gaiak. Ezagutzen dugunok, jakin, bagenekien material ugaria sortua zuela gai hauek gelan jorratzeko baina aurten sorpresa handi bat eman digu eta berak erabiltzen dituen eduki guztiak sarean ipintzea erabaki du. KoroIrastorza.com da bere webgunea eta bertan topatuko dituzue aurrean esandako hiru gai horien inguruko baliabide ugari.
“Espainia eta Euskal Herriko Historia Garaikidea” gaiari buruzko programazioa, helburuak, edukiak, Powerpoint aurkezpenak, dokumentalak, testuak, argazkiak… mota guztietako baliabideak topa ditzakezue. Gaia gehiegi menperatzen ez dudan arren, deigarria iruditu zait bertan ipini dituen baliabideen zerrenda luzea. Gehienak euskaraz eta hauetako asko Korok berak sortu eta denon eskura ipini dituenak. Beste mordo bat sarean zehar topatu dituenak eta bere webgunean antolatu dituenak, modu errazean eskuratu ahal izateko. Bilduma itzela, dudarik gabe
Gauza bera egin du “Psikologia” eta “Ekonomia eta Enpresa” gaiekin ere berdin jokatu du . Benetan, baliabide zerrenda handia ipini duena Korok denon eskura
Partekatu duen baliabide kopuruari erreparatzen badiogu, garbi dago ordu asko daudela horien guztien atzean. Bere lana zuetako norbaitentzat baliagarria suertatuko balitz ziur nago sekulako satisfakzioa suposatuko liokeela. Azken finean, ez al da hori bizi nahiko genituzkeenak ondo egindako lanaren truke? Hain bixigarri gutxi eskaintzen digun lanbide honetan, gure lankideen errekonozimendua jasotzea da geratzen zaigun bakarra.
Kororen webgunea bisitatzera gonbidatzen zaituztet. Edozein galdera, kezka edo kontsulta duzuela jar zaitezte berarekin harremanetan, bere webgunean aurkituko duzuen e-posta helbidean. Asko poztuko dela ziur nago

Larre(e)k zera dio:
Gainbegirada bat eman diot eta berehala nire ikastolako Historia eta Ekonomia irakasleei aholkatu diet.
Zorionak eta eskerrak Korori komunitateari eskeinitako lanagatik.
Gora BAIDEFEIS mugimendua!!
sei(e)k zera dio:
Nik egunero ikusten dut lanean Koro eta gertutik jarraitu dut bere lana, beraz, alde horretatik ezusteko handiegirik ez; poza bai, ordea! Poza, denon eskura honelako material baliagarria jartzeagatik. Zorionak, Koro!
Bide batez, eta ekonomia arloko materiala osatzen jarraitzeko, hementxe duzue Pasaia-Lezo Lizeoko Nagorek eta Iñakik DBHO 1erako prestatutakoa (duela urtebete ezagutu nuen eta ordutik nire klaseetan erabiltzen dut. Interesgarria benetan! Zorionak!)
Pixkanaka-pixkanaka…
jon murillo(e)k zera dio:
Oso polita iruditu zait.Horrela segi