Inauteriak gainean ditugu eta, ohiturari eutsiz, gure ikastolan buru belarri gabiltza prestakuntza lanetan.
Antolatzen dugun desfilea izan daiteke kanpotik gehien ikusten den ekintza, baina hori ez da gure ikastolan gai hau lantzerakoan egiten den gauza bakarra. Izan ere, Euskal Inauteriak jorratzea erabaki genuenetik, alde ludikoari bizkar eman gabe, beste motako helburuak lortu nahi genituela oso garbi ikusi genuen eta era guztietako jarduerak antolatzen hasi ginen gure ikasleekin desfileaz gain.
Aurten, adibidez, ahozkotasunari garrantzia berezia eman nahi izan diogu eta antolatutako lanketa guztia horrekin lotu dugu.
Burututako ekintzen artean, hona hemen ikasleekin landutakoaren laburpen txiki bat.
Lehen Hezkuntzako maila bakoitzak Euskal Inauterietako pertsonaia bat landu du. Taldeka antolatu dira egokitu zaien pertsonaiari buruzko informazioa bildu, ekoiztu eta azalpen testu bat osatzeko. Talde hauek prestaturikoa gainontzeko gela guztietan azaldu dute.

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

5. maila
6. maila
Lanketa hau burutu ahal izateko, elkarlanean aritu dira ikasleak nahiz irakasleak eta ikastolak jendaurreko azalpenak emateko ezarrita dituen oinarrizko irizpideak jarraituz, oso esperientzia aberasgarria bizi izan dugu eta zuekin guztiokin partekatu nahiko genuke.
Jendaurreko azalpenetarako oinarrizko irizpideak:
PRESTAKETA
- Irakurketa burutuko duen ingurunea aztertu
- Edukiak aukeratu, pilatu eta hierarkizatu
- Diskurtsoa antolatu
- Denborara egokitu
- Baliabide osagarriak biltzen saiatu
JENDAURREKO AZALPENA
- Hizlariaren aurkezpena: Jendaurreko diskurtso formalaren itxura eman beharko zaio.
- Hizlariaren ekoizpena: Entzuleekin harremana eta norberaren rolak garbi geldituko dira eta hauek erakartzen ahaleginduko gara. Gaia kokatu beharko dugu eta, ahal bada, bitxikeriren bat kontatu entzuleen arreta eta jakin-mina pizteko. Edukiak igortzeko eta entzuleengana iristeko, adibideak erabiliko ditugu, ahots aldaketak, galderak tartekatuko ditugu, material osagarriak erabiliko ditugu, hizkuntza zuzena, denbora zaindu, entzuleari begira hitz egin, ondo ahoskatu, entzuteko moduan hitz egin, keinuak eta gorputzeko mugimenduak erabili…
- Hitzuztea edo azalpenaren bukaera: Bukatu dugula esango dugu, eskerrak emango ditugu, galderak luzatuko ditugu ulertu den edo gustatu den jakiteko… Aurkezleak edo moderatzaileak amaiera gidatu beharko du eta hizlariari eskerrak eman orduko, nahi izanez gero, galdera- erantzunen tartea zabaldu eta gidatuko du.
Hori guztia gutxi balitz, Teknologia Berriek eskaintzen diguten aukeraz baliatuz, podcast bat sortu dugu ikasleek emandako azalpen horiek biltzeko eta bideo bat Youtuben jarri dugu. Argazkiak ere Ikastolako web orrian eta Flickr-en jarri ditugu.
Hona hemen pertsonaia bakoitzarekin grabatutako podcast-a:
Eta hona hemen, Youtuben jarri dugun bideoa:
Ondo pasa inauteriak!!!!!!
EGUNERAKETA: 2007-02-17
Hemen duzue atzo arratsaldean izandako desfilearen laburpena. Gustatuko zaizuelakoan
magic(e)k zera dio:
Zorionak Jakintzako LHko irakasle guztiei!!!
Izan ere, mezu honetan kontatzen diguzuen guztia berria ez izan arren, bai, ordea, zuen jarrera eta lanketari eman diozuen ikuspegia.
Orain arte, edozein lanketa, edozein proiektu… munduko altxorrik preziatuena bailitzan gurean gordetzen genuen. Oraingo honetan, berriz, lanketa hau prestatzen ari zenean etapako irakasle batek esatea esan zuena oso adierazgarria da:
Hori oso pozgarria izan bazen ere, askoz ere pozgarriagoa izan zen gainontzeko irakasleen erantzuna: aho batez baiezkoa eman zuten eta, hori bai, IKT taldearen laguntza beharko zutela garbi adierazi zuten (batzuk ez baitira oraindik gai sentitzen gisa honetako muntaketa laguntzarik gabe egiteko).
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.Partekatzearen filosofia barneratzen ari da? Horrenbeste errepikatu dugun mezuak oihartzuna du gure ikastolako irakasleengan? IKT taldekook gure adibidearekin falta zitzaien ausardia eman diegu? Ez dakit, baina aurrerapauso garrantzitsua da, ene iritziz, eta hemendik animatu nahi ditut gure ikastolako eta beste ikastetxeetako irakasleak bide honetatik jarraitzera eta guztion esperientziak partekatzera. Gauzarik xumeena izanik ere, ziur baten batek etekina aterako diola.
Ea denon artean, hezkuntza komunitate sendo bat osatu eta gure gizarteari zerbitzu hobe eskaintzeko gai garen.
magic(e)k zera dio:
Hemengo informazioa gutxi iruditzen bazaizue, DBH 2ko ikasle baten blogean informazio gehiago topa dezakezue. Horretarako, klikatu hemen.
Ia ahaztuta geunden DBH 2ko ikasleekin, baina hauetako batzuek jarraitzen dute, nahiz eta ikastolan ez landu, euren blogeetan argitaratzen. Zorionak.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.