Zer da Hezi Top?
Hezi Top guztientzako e-learning aske eta doakoa bultzatzeko Axular Lizeoak sortu duen komunitatea da.
Nola?
Online ikastaroak sortzeko doako web espazioa eta laguntza emanez.
Nahi duten guztiei ikastaro guztietarako eta baliabide guztietarako sarrera emanez.
Zergatik?
Baliabideak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko eskubidean sinesten dugulako muga guztien gainetik.
Noiz? Non?
Oraintxe, www.axular.info/hezitop webgunean.
Urruneko formazioa emateko beharra al duzu? Has zaitez! Atari hau erabiliz zure ikastaroa sortu. Zure eskura Moodle jarri dugu, plataforma aske eta boteretsua, baita gure komunitateak eman dezakeen laguntza ere.
Hiru aukera dauzkazu:
*Bisitari gisa sartu. Horretarako ez duzu ezer egin behar. Ikastaroetara sartu eta azter ditzakezu, baina jarduerak ezingo dituzu egin.
*Ikasle izateko kontua zeuk sortu behar duzu, webgunearen ezkerreko goialdeko Kontu berri bat sortu estekan klik eginez. Zure irakasleak matrikulatuko zaitu edo partaide giltza emango dizu zeu matrikula zaitezen.
*Irakasle izateko, hau da, ikastaroa(k) sortzeko, bi gauza egin behar dituzu, ikasle izateko bezala kontua sortu eta, horren ondoren, info@axular.ikastola.net e-mailera eskaria bidaltzea zure erabiltzaile-izena, zer ikastaro sortu nahi duzun eta zer erankundean lan egiten duzun zehaztuta. Berehala kontua aktibatu eta behar diren argibideak emanez erantzungo dizugu.
Eta horren guztiaren truke, zer?
Hezi Top zure ikastaroa edo ikastaroak egiteko erabili al duzu? Gauza bakar bat eskatuko dizugu, zure ikastaroa irekia izatea nahi duena sartu, erabili, zure materiala kopiatu eta aldatu ahal izateko, beti ere iturria aipatuta. Zeuk ere beste ikastaroetan aurkitzen duzuna baldintza berarekin aprobetxatu ahal izango duzu.
Hezitop webgunearen edukia Creative Commons lizentziapean dago.

magic(e)k zera dio:
Aupa Xarnegu:
Tope tumatxa eh!!!
Itzela zuen proposamena. Orain ez dago aitzakiarik, sortzen ez duena nahi ez duelako da. Ezin dira aukera gehiago eskaini: tresna martxan, dohain, tutorialak…Eta gainera, dena CC lizentziapean.
Orain tarte bat hartu beharko dugu nire lehen ikastaroa bertan kokatzeko. Zin dagizuet ahalik eta azkarren helduko diodala eta nire lehen ekarpenetxoa egingo dudala. Zuek egin duzuen lanarekin ezin dugu aukera hau pasatzen utzi.
Portzierto, sagardoa mikazten hasita dago.
Xarnegu(e)k zera dio:
Kaixo Magic:
Geuk ere eduki gehiago eman beharko diogu tresnari pertsiana altxa baino egin ez baitugu, baina kurtsoa bukatu aurretik prest izan nahi genuen.
Ea guztion artean tresna bizi bihurtzen dugun eta lekukoa hartzeko prest dagoen norbaitek jarraipena ematen dion.
Sagardoa diozu? Sagardoa, sagardoa… Hori zer den erakutsi behar didazu
jolaus(e)k zera dio:
Aukera interesgarriak ahalbidetzen dituzuenak plazaratzen duzuen ekimen berri honekin. Nire kasuan, adibidez, hortxe nabil, ea behingoz heltzen diodan Moodlei behar bezala. Baina oraindik ez dut oso ondo menperatzen eta Hezi Top-ekin probatxoak egiteko aukera izango dudala pentsatzen dut. Bide batez, sorturiko materiala norbaitentzat baliagarria suertatzen bada, hobe.
Benitok bere blogan dioen bezala, euskaraz ez da antzekorik egin orain arte. Nik gehitu nioke erdaraz ere ez dudala antzekorik ezagutzen. Ikastaro libreak eskaintzen dituztenak badira baina multierabilzaile/multiikastaro ezagurriko Moodleik ez dut inon topatu; eta CC lizentzia hori hain garbi adierazten duenik ere ez. Akaso zuetako norbaitek ezagutzen du “lana berrerabili edo banatzeko” baimena ematen duen Moodle ikastarorik?
Tira, ekimen polita Axular ikastolatik bideratu duzuena. Ari gara, ari!
Karrajua(e)k zera dio:
Ikasten plataforma euskaltegiei irekita
HABEk duela gutxi zabaldu duen Ikasten plataforman euskaltegiei euren gunea kudeatzeko aukera emango die, ikastaroak eskaintzeko nahiz barne kudeaketa eta komunikaziorako, Moodle instalazioa erabiltzeko aukera azken baten.Hemen daukazue HABEtik bidali dut