
Gurasoen kezka nagusia eta nerabe gehienen gozamena bilakatu den tresna honi buruz artikulu interesgarri bat aurkitu dut Geekotic izeneko blog batean eta, artikulu horretan aipatzen dena oso lagungarria izango delakoan, hemen aipatzea pentsatu dut.
Ikasle asko dira aplikazio hori erabiltzen dutenak lagunekin aritzeko, baina beraiekin izandako elkarrizketatan ohartu naiz inongo erreparorik gabe erabiltzen dutela. Horregatik, artikulu horretan aipatzen dena irakurtzea oso mesedegarria izango da.
Bestalde, gurasoek askotan azaltzen dute euren kezka tresna horrekiko. Ez dute ulertzen euren seme-alabek zer arraio egiten duten horrenbeste denbora programa horrekin eta etxe askotan gatazken sorburua ere bilakatu da. Hori bai, sekula ez dute aipatzen euren seme-alabei elkarrekin egoteko zenbat denbora uzten zaien, hau da, gurasoek planifikatzen dute euren seme-alaben ordutegia eta eskolaz kanpoko jardueraz betetzen duten bitartean, ez dute bat ere begiratzen zenbat denbora uzten zaien lagunekin egoteko, jolasean aritzeko… Horregatik, ez da harritzekoa gazte hauek tresna honi ateratzen dioten etekina eta eskaintzen dioten denbora.
Hori dela eta, gurasoei ere interesatzen zaie hau ezagutzea zentzuzko erabilera bultza dezaten.

magic(e)k zera dio:
Aupa Fultxo:
Egia da gaztetxoen elkarrizketak informalak direla, baina horrek ez du esan nahi tresna hauel erabiltzen dituztenean, inongo kontrolik behar ez dutenik. Kalean, ikastolan, inteneten… neurri batzuk beharrezkoak dira eta hori da, hain zuzen ere, guk zabaldu nahiko genukeena: arduraz jokatzea.
Gure ikasleek, askotan, tresna hauek lanerako erabiltzen dituzte eta antzematen zaie beste motako erabilera ematen dakitela. Hori bai, aisirako ere erabiltzen dutenez, ezinbestekotzat jotzen dut irakasleon orientazioa. Guk behar hori asetzen ez badugu eta gurasoen esku uzten badugu, betiko lotura “Internet = bizioa = arriskua = denbora galtzea” mantenduko da.
10 days igaro dira mezua idatzi zenetik.