Gaurkoan, ikasleentzako opari batekin nator: MySchoolog. Duela aste batzuk Genbetan ikusi eta interesgarria iruditu bazitzaidan ere, oporrak hartu arte ez dut saltseatzeko astirik hartu. MySchoolog ikasleentzat garatutako aplikazio bat da, hots, euren irakasgaiak, zereginak, apunte/oharrak eta artxiboak gorde eta kudeatzeko tresna erraz eta erabilgarria.
Sareko aplikazio honek (ez da programarik jaitsi eta instalatu behar) 5 atal nagusi ditu:
- Lessons: irakasgaiak gehitzeko gunea. Irakasgai bakoitzaren irakaslea nor den idatzi ondoren, kolore bat esleituko diogu.
- Schedule: ordutegia zehaztuko dugu atal honetan. Eskuinean, aldez aurretik erantsitako gaiak azalduko zaizkigu. Guk gai horiek arrastaka eramatea besterik ez dugu dagokien asteko egunei lotuz. Irakasgai bakoitzaren hasiera eta amaiera orduak ipiniko ditugu. Nahi izanez gero, eskolak non izango diren ere jar daiteke (informatika gelan, laborategian…)
- To-do’s: zereginak edo atazak jasoko ditugu hemen. Zeregin horiek irakasgai desberdinekin lotuko ditugu eta atazaren eguna iritsi aurretik oharren bat jaso nahi dugun finkatuko dugu. Oharrak SMS edo korreo bidez jaso daitezke. Bildutako datu hauek guztiak formatu ezberdinetara (PDF, Html, RTF edo txt) esporta daitezke, ordenagailuan gorde edo inprimatu ahal izateko. Interesgarria iruditu zait ataza guztiak batera ikusteko eta inprimatzeko aukera hori.
- Notes: atal honetan gauza bera. Gaika apunteak edo oharrak idazteko aukera izango dugu. Aplikazioak testu editore arrunt bat du non, testuaz gain, irudiak eta estekak sar daitezkeen.
- Files: mota ezberdinetako artxiboak igotzeko abagunea eskaintzen digute (.jpg, .jpeg, .gif, .tiff, .tif, .bmp, .png, .wma, .wav, .ogg, .amr, .odp, .otp, .sxi, .sti, .odt, .ott, .sxw, .stw, .ods, .ots, .sxc, .stc, .dbf, .slk, .doc, .rtf, .xls, .xslt, .csv, .vcf, .ppt, .pps, .zip, .rar, .tar, .gz, .7z, .jar, .cab, .arj, .gzip, .bzip2, .ace, .pdf, .xml, .txt, .enc, .src, .prj, .htm, .html). Oraingoz 20 MB jarri dituzte erabiltzaile bakoitzaren eskura baina muga handitzekotan dabiltza.
Dagoeneko gure ikasleen etxeetan (ia gehienetan) ordenagailua badagoenez, eta hemendik ez oso epe luzera eskolan ere halaxe izango dela iruditzen zaidanez, mySchoolog bezalako tresnei erabilgarritasun handia ikusten diet. Beta fasean dago eta oraindik falta zaizkio funtzio batzuk baina oso interesgarriak iruditu zaizkit eranstekotan dabiltzan hainbat: apunteak partekatu, RSS bidez zure zereginak, apunteak eta artxiboak eskuratzeko aukera izan, mugikorretik sartu, emaitzak kudeatu, batez bestekoak kalkulatu eta gehigarriak ipini (berri irakurgailua, musika-erreproduzitzailea, elementu periodikoen taula…), besteak beste. Blog bat ere badute, azken txertatzeen berri emateko. Egongo dira agian hobeak edo etorriko dira gehiago, baina hasteko ez dago gaizki, ezta? Bakar-bakarrik sartutako atazak programak berak egitea falta zaio!
Oparia osorik ematearren, hementxe uzten dizkizuet argibideak. Ea opor hauetan norbait ikasle-bizitza antolatzera animatzen den!

ahmet alp balkan(e)k zera dio:
thanks for reviewing our project, mySchoolog. thanks for slideshow and all entry. sincerely. ahmet alp balkan (mySchoolog admin)
sei(e)k zera dio:
Hi, Ahmet!
). I’m looking forward to having all the coming soon (especially, sending and sharing notes). Best wishes. Maite.
Congratulations for your work! I think mySchoolog can be really useful for my pupils (they are your age, so you know better than anyone what you need!
Ion Rey(e)k zera dio:
Kaixo Maite!
Ematen du oporrak ditugula, baina gu bezalako animalientzat oporrek denbora libre gehiago ematen digute gehiago saltseatzeko ezta?
Ikusi ikusi dut myschoolog tresna. Oso itxura ona du.
Berehala hasi naiz bueltaka zertarako erabili nire ikasleekin.
Zerbait bururatzen bazaizu esanen dizut.
Eskuminak
Ion
sei(e)k zera dio:
Aupa, Ion! Arrazoi osoa daukazu, plazer bat da oporrak hartzea ordenagailu aurrean egoteko denbora gehiago izateko!!!
Dena den, denbora erdia ikasleen zuzenketak egiten eman dut eta hori ez da hain entretenigarria…(zuzenketekin erabat nazkatuta nago, ea noiz asmatzen duten zerbait horretarako!!!)
Azken egunetan probatzea merezi duten baliabide ugari ikusi dut eta horien artean hauxe. Gertutik jarraitu beharko dugu aplikazio honen garapena, gauza interesgarri mordo bat txertatzekotan baitira. Hasteko, antolatzaile gisa erabil dezakete ikasleek baina, funtzioak gehitu ahala (ez dakit apunteak partekatzearena wiki moduan egingo duten baina ondo legoke), kontuan izan beharreko tresna bihur daitekeela iruditzen zait. Zerbait interesgarria bururatzen bazaizu, kontatuko didazu!!
Ondo pasa oporrak!!
Aitor(e)k zera dio:
Kaixo guztioi,
Duela aste bat edo, Ahmet-i e-mail bat bidali nion, mySchoolog erdarara itzultzeko asmoz. Atzo bertan, berarekin hitz egin nuen eta itzultzen hasi nintzen. Euskarara ere itzultzeko pentsatu nuen.
Orain, post-a ikusita, mezu hau uzten dizuet. Euskaraz itzultzeko arazorik badaukat, norekin hitz egin dezaket? Nire posta elektronikoa hau da: aimless.destiny@gmail.com
sei(e)k zera dio:
Aupa, Aitor!
Nik gustura itzuliko dut osorik euskarara. Aplikazio interesgarria iruditzen zait eta, gainera, badirudi egunetik egunera hobetzen ari direla; beraz, ni prest. Oraintxe bertan jarriko naiz zurekin harremanetan zehazteko egin beharrekoa. Mila esker gurekin kontatzeagatik.
Aitor(e)k zera dio:
Kaixo guztioi!
Dagoeneko gure itzulpenak igo dituzte. Ingelesa, turkiera eta alemanaz gain, orain italieraz, gaztelaniaz eta euskaraz dago.
Hurrengo ezaugarria notak izango dira, horretan lanean ari baitaude.
Itzulpenetan akatsik ikusten baduzue, edo arazorik izatekotan, sar zaitezte web-gune honetan: http://www.myschoolog.com/page.contact.php
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Aitor
Onartu beharrean nago lan bikaina egin duzuela, bai zuk eta baita Maitek ere. Baina egindakoa baino gehiago, erabat txundituta utzi nauena zure adina izan da. A ze saltseroa eginda zauden 15 urte besterik ez izateko!!!
Baina flipanteagoa da oraindik ikustea MySchoolog bezalako aplikazio batean atzean diharduen lan taldea. Neskak kenduta (Elif eta eskuineko “rubia platino” hori) beste guztiak ez zarete hogei urtera heltzen. Benetan txundituta utzi nauzue!
Tira, zorionak berriro ere eta nahi duzunerarte
Aitor(e)k zera dio:
Kaixo jolaus!
Gogoratu lan hau ikasleek egindakoa (baina iRAkasleak ere gehitu beharra dago
) eta ikasleentzako zuzenduta dagoela. Eta saltseroa? Zergatik ba?