
Opor labur hauen ostean, hortxe doakizue lanean hasteko proposamen bat. Ea gustatzen zaizuen.
Blog honetan hasi nintzenean, ia dena interesgarria iruditzen zitzaidan eta aplikazio berri bat ikusten nuen bakoitzean, horren berri eman nahi izaten nuen. Denborarekin, nahiz eta sortzen ari diren tresnak oso interesgarriak izan daitezkeen, ia ez dut aipamenik egiten nahiko aspertuta bainago 2.0ko istorio honekin. Era guztietako zerbitzuak sortu dira eta nire agregatzailean jasotzen dudan kopuru ikaragarria ikusita, hoberena direktorio batera jotzea dela erabakita daukat, interesa duen edonork hona hemen horietako batzuk:
Hori esanda, doako zerbitzu bat aipatu nahiko nuke: Lynksee. Zergatik? Ez al gaude aspertuta zerbitzu hauekin? Ez al dugu nahiko 2.0 bitamina hartu?…
Bada, erantzuna oso erraza da: gisa honetako zerbitzurik ez nuelako ezagutzen. Ez eskaintzari dagokionez, ezta filosofiari dagokionean ere.
Hasteko, zerbitzu hau Gazteleraz, Ingelesez eta Katalanez topatuko dugu, baina euren blogean irakurri dudanez, apirilean (laster, beraz), Euskaraz ere izango dugu. Hori gauza handia izanik, beste gauza bat ere deigarria iruditu zait: Software Librean oinarritzen da eta euren asmoa betetzen bada ikaragarria izan daiteke tresna hau:
Bienvenido al mundo del software libre. Lynksee es un servicio que agrupa las mejores aplicaciones de software libre existentes. Tanto si eres principiante, como si eres un usuario experimentado, podrás controlar completamente todas las aplicaciones que te ofrece Lynksee, utilizando las herramientas que tienen los propios programas, y sin restricciones. No olvides que el mundo del software libre no se detiene. Lynksee va en paralelo con él y cada día aparecerán nuevas aplicaciones, mejoras y módulos para tus páginas.
Une honetan, hauxe da Lynkseen topatuko ditugun zerbitzuak:
- Blog bat Wordpressen oinarrituta
- Argazki galeria Gallery2-en egina
- Gogokoak gordetzeko gunea Sabros.us-en
- Wikia sortzeko gunea MediaWiki erabiliz
- Foro bat phpBB erabilita
- Zure gunearen estatistikak AWStats-ekin
Bistan da zerbitzua ikaragarria dela eta oso praktikoa suerta daiteke irakaskuntza dihardugunontzat, eta beste sektoreetako profesionalentzat, noski. Nik froga batzuk egin ditut blogarekin eta aitortu beharra daukat ikaratuta gelditu naizela. Erabateko kontrola ematen baitu, hau da, themeak eta pluginak igotzeko aukera, hauek editatzeko eta administratzeko aukera… Ia, ia ordaindutako hosting batean egin daitekeenaren parean.
Eskaintzen duten espazioari dagokionez, une honetan 400 Mb baino gehiago dut, baina etengabe igotzen ari da. Beraz, espazio arazorik ez dut uste izango dudanik. Bestalde, themeak eta pluginak igotzen frogak egin ditut eta ongi doa, nahiz eta theme batzuekin arazoak izan ditudan Wordpress bertsioarekin bateragarriak ez zirelako (aurki Wordpress 2.1.3 bertsiora eguneratuko omen dute).
Epe motzean iragartzen dituzten berrikuntzen artean bi aipatu ditut (Euskaratzeko asmoa eta Wordpress bertsio berria), baina ez dira bakarrak, Foroarentzat theme berriak eta zerbitzuak aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera jartzeko asmoa dute, besteak beste.
Seik opari bat egin zien ikasleei, eta aplikazio hau edonorentzat baliagarria izan daitekeen arren, irakasle guztiei eskaini nahi diet eta, bereziki, mundu hau ezagutzen ez dutenentzat. Ea baten bat animatzen den.


sei(e)k zera dio:
Aupa, magic! Erabat ados nago zurekin, nik lehen ia edozer gauzaren berri ematen nuen, baina denbora pasa ahala eta ikusita dohaineko zerbitzuen eskaintza nolako abiadura bizian doan gora, “frenatu” egiten naiz, nahiz eta hainbat zerbitzu berri oso interesgarriak iruditu. Kontua da, aurreko batean ikusi nuela lynksee eta alta eman ondoren, aluzinatuta gelditu nintzela (zuk diozun guztiagatik) ! Duela ez hainbeste wikiblogei buruz idatzi nuen eta joera hori izango zela aipatu ere egin nuen (zerbitzuak biltzekoa, alegia), baina zalantzarik gabe motz gelditu nintzen!
Beraz, oraindik blog bat (wiki eta beste) ez dutenei honekin hastea aholkatuko nieke eta hainbeste katramila nahi ez dutenentzat beste zerbitzu hau: Tumblr. (Beste ukitu bateko blogak sortzeko tresna da, arinagoa, biziagoa. Ohiko mezuak idazteaz gain, argazki edo bideo mezuak argitara ditzakezu, esteka bat, aipamen bat…). Izugarri gustatu zitzaidan ikusi nuenean, baina oraindik ez dut pentsatu zertarako erabil dezakedan…
23 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Benito(e)k zera dio:
Bai, aplikazio asko, eta txarrena izaten da edo ez zaigula aplikazio interesgarri horiekin zer egin okurritzen (Twitter sindromea ote?
), edo ideia bat daukagunean galdu egiten gara aplikazioen oihanean behar duguna aurkitzen.
24 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Fultxo(e)k zera dio:
Noizbait hasi beharko dugu pentsatzen zer nahi edo behar dugun eta zer tresna, programa, plataforma sortu beharko litzatekin behar horiek asetzeko. Eskatzekotan nik zera eskatzen hasiko nintzateke: euskal wikiak sortzeko plataforma erraz bat, Lehen Hezkuntzatik, DBHra egokituta…
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Zuek zer eskatuko zenukete?
jolaus(e)k zera dio:
Hhhhmmm… galdera interesgarria
“Noizbait hasi beharko dugu pentsatzen zer nahi edo behar dugun“: Ados. Horretarako lehenik ikasleen oinarrizko konpetentziak ondo zehaztea ezinbestekotzat jotzen dut.
“zer tresna, programa, plataforma sortu beharko litzateke“: hombre, sortu, sortu… nik uste dut dagoeneko tresna mordo bat daudela eskuragarri. Hori bai, egi da gure beharretara erabat egokitzen diren tresnak oraindik ez ditugula kasu guztietan.
“Zuek zer eskatuko zenukete?“: buuf! Nire zerrenda oso zabala da; tresna ugari daude aukeran baina LH eta DBHko ikasleei begira nire aukera zein den garbi daukat.
Nire ustez Google Apps bezalako zerbitzu batek ikasleen behar gehienak asetzen ditu. Gune zentralizatu batetik eta erabiltzaile kontu bakarra erabiliz ikasle bakoitzak tresna mordo bat ditu eskura. Jario agregatzaile bat, bloga eta wikia gehituz gero, hamarreko plataforma!. Wikiarena laister izengo dela iruditzen zait. Jadanik abian dira Jotspot-erako laguntza gunea eta taldea; bertan irakur daitekeenez, wikia domeinuari lotuta egoteko aukera eskaini behar dute, beraz, Google Apps-en txertatuko dutela espero daiteke.
Blogger (hobekuntza handiak gehitu dizkioke azken bertsioan) eta Reader gehituz gero, nik uste dut plataforma izugarria izango litzatekeela irakaskuntzan erabiltzeko.
Baina, hori dena dagoeneko egon, badago. Beraz, galderari erantzunez, nik zera eskatuko nuke: zerbitzu hauek euskaraz erabiltzeko aukera izatea. Nola egin daiteke hori? Norengana jo behar da? Zein da zerbitzu hauek euskaraz ez izateko dagoen arazoa? Laguntzarik behar bada, ni prest.
4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.