TopOfBlogs
A A
RSS


Internet Explorer nazkatu arte

Internet Explorer ez da nire gogoko nabigatzailea, baina diseinu bat aurrera atera baino lehenago ezinbestekoa izaten da froga batzuk egitea nabigatzaile ezberdinetan eta Explorer-en kasuan, gutxienez, bi bertsio frogatzen ditut: 6. eta 7.a.

Honekin, arazo bat izan nuen IE7 instalatzerakoan. Izan ere, 7. bertsioa instalatu nuen unean, aurreko bertsioa desagertu egin zen nire ordenagailutik.

Gauzak honela, bi bertsioak batera martxan jartzea ba ote zegoen ikertzen hasi nintzen. Ez nuen denbora gehiegirik itxaron behar izan soluzioa aurkitzeko: Cristalab izeneko blogean aurkitu nuen erantzuna. MultipleIE izeneko aplikazioa da, hain zuzen ere. Prozesua oso erraza da:

Nik masokista punttu bat dudala aitortuko dizuet eta bertsio guztiak hautatu nituen. Hori dela eta, irudian ikus dezakezuen bezala, nire ordenagailuan 3.0, 4.01, 5.01, 5.5, 6 eta 7 bertsioak martxan ditut. Egia esan, 6 eta 7 dira gehien frogatzen ditudan bertsioak, baina baten batek interesa badu edota garai zaharrak gogoratu nahi baditu, aukera du denak batera martxan jartzeko.

Gogoratzen dituzue garai hartako mezuak? Bada, ez dira desagertu, ez horixe!

Sentsazio fuerteak nahi badituzue, badakizue, frogatu eta instalatu bertsio guztiak. Gure gaztarora bueltatzeko aukera paregabea baita.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/04/20/internet-explorer-nazkatu-arte/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Internet Explorer nazkatu arte”

  1. Gravatar Image

    Koro(e)k zera dio:

    Hik ez al dakik ke la kantidaz no es la kalidaz?

    Gaztaroarekin zerikusi gutxi zeukak esperimentu honek… Ez gustatu eta denak batera agoantatu? Hori egiten nik zahartzaroan ikasi diat!

    Bromak albora, oso interesgarria ikusi diat MultipleIE-ren esperimentua.

    Garbi-garbi ez diat erabilgarritasuna ulertu, baina hitz egingo diagu…

    Beno, gazte…
    (A! Inkestak egiteko helbidea ez diat oraindik jaso, ez?)

    Horrela segi!

  2. Gravatar Image

    Benito(e)k zera dio:

    Ba, IE7k windows originalaren ziurtagiria eskatzen didanez, ez naiz instalatzera animatzen. Badakit amarruren bat egongo dela horretarako, baina gauza gehiago dauzkat egiteko eta allakuidaos.

  3. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Nik ez dut azken bertsioa instalatuko, suposatuko duzue zergatik. Firefoxekin moltatzen naiz, nahiz eta berarekin patzientzia izan behar ere: mila eguneraketa, gehigarrien eguneraketa, apurtxo bat kostatzen zaio arrankatzea…

    Operara pasatu behar ote? Je, je, je

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo