TopOfBlogs
A A
RSS


Web 2.0 begi-kolpe batean

Mapa web 2.0Ezin pasatzen utzi Microsiervoseko bi kidek Web 2.0ri buruz garatu duten mapa bisuala. Mapa hau La web 2.0 deritzon liburu baten zati bat da (Antonio Fumero eta Genís Rocak idatzia eta Orange Fundazioak argitaratua) eta helburua Web 2.0 zer den begi-kolpe batez erakustea da.

Mapak Web 2.0rekin lotutako terminoak - software soziala, folksonomiak, partaidetza…- modu erakargarri eta laburtuan aipatzen eta azaltzen ditu. Teknikoegiak diren kontzeptuak (RSS, AJAX, API…) ez dituzte ahaztu eta hauek argi uzteko glosategi bat ere ipini dute. Honetaz guztiaz gain, hainbat termino hobeto ulertze aldera, abian dauden Web 2.0 proiektuekin lotu dituzte (blog, wiki, agregatzaile, eta abarrekin) eta ikono berezi batez, YouTube, Del.icio.us eta Flickr bezalako proiektu erraldoien adibideak nabarmendu dituzte.

Bestalde, denok dakigunez, eduki mota hauetako mapak, idatziak eta beste ezin dira formatu itxian aurkeztu; izan ere, ateratzen direnerako zaharkituta gelditzen baitira. Horretan pentsatuz, wiki bat ere jarri dute abian mapak aipatzen dituen zerbitzu guztien zerrendaren zabalkuntza ahalbidetzeko. Garrantzitsua da aipatzea, halaber, dena Creative Commons lizentziapean dagoela.

Amaitzeko, esan beharra daukat biak -mapa eta wikia- oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkidala; alde batetik, Web 2.0 terminoa ezagutzen ez dutenei modu erraz zein grafikoan zer den adierazteko eta, bestetik, lehendik ezagutzen dutenei sakontzen laguntzeko.

Mapa jaisteko:

La Web 2.0 liburua jaisteko:

Wikian sartzeko:

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/04/26/web-20-begi-kolpe-batean/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Web 2.0 begi-kolpe batean”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Microsiervos-ekoek goi-mailako status bat lortuta dutela erdal blogosferan begi-bistakoa den zerbait da, euren ekarpenek sarean oihartzun handia dutela esatea bezala. Niri beti iruditu zait blog honek ez didala ekarpen handirik eskaintzen, baina nor ausartzen da horrelakorik esaten estatu mailako ranking-ean lehen postuan dagoen blogari buruz?

    Artikulu honekin ere gauza bera gertatzen zait. Eurek diotenez, sekulako arrakasta izan du egindako mapa horrek (hiru egun eskasetan 15000 deskarga izan omen ditu). Bada zer esango dizuet, duela hemezortzi hilabete Markus Angermeier-ek egindakoaren kopia bat besterik ez dela iruditzen zait, agian dotoreagoa, txukunagoa, azalpenekin osatuta… baina ideien lainoa kopia garbia dela iruditzen zait. Eta euren bidalketan ez dut inon aurkitzen Markus-ek egindakoaren erreferentziarik. Lizentzia bereziak daude interneten Microsiervos-ekoentzat ala?

  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Jolaus! Zalantzarik gabe, begi-bistakoa da Angermeierek egindakoan oinarritu direla baina begi-bistakoa da, halaber, ez direla kopiatze hutsean gelditu. Mapa bisual honen indargunea, nire ustez, ez dago bereziki ideien lainoan. Arlo indartsua azalpen garbi, glosategi eta estekak ideien lainoarekin bat-egitean dago. Nik orain arte erreferentzia bezala bestea erabiltzen banuen ere, hemendik aurrera uste dut hau erabiliko dudala Web 2.0 zer den azaltzeko. Dena den, arrazoia daukazu: ez dut inondik ikusi aurreko maparen egilearen aipamena eta hori ez da onargarria. :sad:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo