TopOfBlogs
A A
RSS


Euskaljakintza, edublog finalista

Seik kudeatzen eta aurrera daraman Euskaljakintza bloga Espiral Sarian finalerako hautatu dituzten 50 blogen artean sailkatu da.

Honezkero jakingo duzue 2. Batxilergoko Euskara ikasgaia lantzeko erabiltzen duela eta era guztietako baliabideak eta artikulu oso interesgarriak topatuko dituzuela bertan. Guztiz gomendagarria.

Honek, ikasleek nahiz irakasleek ongi egindako lana aitortzeko balio dezala. Izan ere, zailtasunak-zailtasun, proiektu bat besterik ez zen hura gorpuzten joan da eta, egun, sarean topa daitekeen gunerik interesgarrienetarikoa bilakatu da. Zorionak Maite, lan bikaina egiten ari zarete eta!

Ah, eta blog hau baloratzen ez duen arren (gehiegi litzateke hori), sari horren epaileen artean estatuko irakasle blogari garrantzitsuenak daude eta horien artean, gure ezagun bat. Ea identifikatzen duzuen. wink

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/05/08/euskaljakintza-edublog-finalista/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskaljakintza, edublog finalista”

  1. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Besteak bisitatu beharrik ere ez daukat. Maitek irabaziko du seguro!

    Epaileen artean… Lacalle hori ezaguna egiten zait, baina jakin zazu jokin!

  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Jajaja, Patxi! Lagunen komentarioek, horrelako kasuetan, amonaren parekoak izaten dira!!! (Dena den, eskertzen dizut, ez pentsa). Gertatzen dena da nik ezkutuan mantendu nahi nuela irabazleen artean egotea oso zaila ikusten dudalako. Euskal Herria txikia da eta ia denok denon lanaren berri badugu, baina bloga euskaraz egote horrek, nahiz eta bestelako oztopo ez izan, agian, zaildu egin dezake blogaren atzean dagoen lanketa ulertzea. Ez dakit (egia esateko, ez daukat ideiarik ere balorazio irizpideak zeintzuk diren). Kasu hauetan esaten den bezala: “A verlas venir” :wink: Halere, badut aurreragoko lanik, oraintxe bertan Donostiara noa IEBra. Ea dena ondo ateratzen den! :smile:

  3. Gravatar Image

    iturri(e)k zera dio:

    Kaixo:

    Azkenean ez nintzen joan IEBra (lan kontuengatik). Eta pena hartu nuen…

    Ea Euskaljakintza bloga garaile ateratzen den.

    Zorte on!

  4. Gravatar Image

    Onintze(e)k zera dio:

    Kaixo,
    Ermuko Ongarai eskolatik bidaltzen dizuet honako hau zuen edublogagatik zoriontzeko. Ez dizuet sariagatik zorionak eman nahi soilik, zuen blogean sarritan egon izan naizelako eta oso ona, erabilgarri eta erabilterraza iruditzen zaidalako. Nik neuk, neure lanetarako sarritan jo dut zuenera, beraz, eskerrik asko eta berriro ere ,zorionak. :grin:
    Onintze

  5. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Onintze!

    Ez dakizu ze poza ematen digun hori entzuteak. Guretzat benetako saria gure lana norbaitentzat baliagarria izatea da. Mila esker! :smile:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo