Zorionak!!!
Orain dela bi urte Maite triste zebilen. Bere ikasgaiarekin ez zuen asmatzen eta ikasleekin lortu nahi zituen helburu batzuetatik urrun gelditzen zela ikusita, bere egonezina nabaria zen.
- Ezin dut horrela jarraitu!, aldatu beharra daukat, baina zer egin dezaket?… -errepikatzen zuen etengabe-.
Jolaus eta biok blog bat martxan jartzera animatu genuen eta bere ohiko 500000 galdera erantzun eta gero, lehen urratsak ematen hasi zen. Uda osoa pasatu zuen bere proiektua diseinatzen, edukiak sortzen, baliabideak txertatzen… eta irailerako dena pronto zuen. Baina zailena gelditzen zitzaion, hau da, gelan sartu eta ohiko metodologia aparkatuta utzi eta bide berriari ekin.
Eta hortxe bete-betean asmatu zuen. Planteamendua goitik-behera irauli eta mugarik gabeko ausardiaz jokatu zuen. Hori bai, lan horretan, iazko ikasle taldearen laguntza azpimarragarria izan zen, gauzak erraztu zituztelarik. Gauza bera esan beharko genuke aurtengo taldeari buruz, izan ere, iazkoen lekukoa hartu eta lanari gogoz eutsi baitiote.
Bi urteko ibilbide honetan, Euskaljakintza ezaguna egin da euskal blogosferan eta, batez ere, euskal hezkuntzaren munduan. Horren ondorioz, kontaezinak dira Maitek eskaini behar izan dituen hitzaldiak, ikastaroak… Hauei guztiei bere formaziorako egin dituenak gehitzen badizkiegu, IKT eta Batxiko bulegoetan bere argazkia jartzearen arrazoia ulertuko duzue. ![]()
Beno, bada, hori gutxi balitz, oraingo honetan ez dakit zer egin beharko dugun. Izan ere, aurrekoan esan nuen bezala, estatu mailako I Espiral Sarien finalisten artean sailkatu eta gero, “Blogs de aula” atalean TXAPELDUNA gelditu da.
Ikaragarria!!! eta merezita, bai horixe!!!
Saritutako blogen artean ez dago beste blog euskaldunik eta Euskaraz eginiko blog bat gisa honetako sari bat irabaztea ez da makala eta meritu guztia Maiterena eta bere ikasleena da. Bejondeiela!!!

iturri(e)k zera dio:
Zorionak IKTeroak! Zorionak Euskal Jakintza! Biba zuek
Xarnegu(e)k zera dio:
Zorionak, Maite!
Magic-ek arrazoi osoa du, sari ikaragarri eta merezia izan da. Motibazio handiena gelako eguneroko lanean izango baduzu ere, kanpoko errekonozimendua ez dator batere gaizki. Euskaraz egindako blog batekin estatu mailako saria irabazi izana bereziki pozgarria da guztiontzat.
Berriz ere zorionak zuri eta zure ikasleei! Zuen blogak euskal irakasle askorentzat eredua izaten jarraituko duelakoan nago.
zabaldu.com(e)k zera dio:
Euskaljakintza bloga txapeldun
Estatu mailako I Espiral Sarien finalisten artean sailkatu eta gero, “Blogs de aula” atalean txapelduna gelditu da Euskaljakintza bloga. Saritutakoen artean ez dago beste blog euskaldunik. Zorionak Maiteri, zorionak ikasleei, zorionak IKTeroei.
3ARRANO(e)k zera dio:
Zorionak IKTeroak!
Denek dioten bezala benetan merezitako saria da. Jarraitu horrela!
Benito(e)k zera dio:
Txin-txin
Jozulin(e)k zera dio:
Zorionak, berriro ere. Ez dakit azkenean errutina bihurtuko ote den IKTroak zoriontzea…
intxurre(e)k zera dio:
Zorionik beroenak Euskaljakintzari, zorionak Maite!!!
Aurreko sariak gutxi balira, hara non Estatu mailako saria orain. Orain dena polita ikusten da, dena ederra. Baina betikoa, ahalegin handia dago atzean. Zuek jakin badakizue meritu izugarria duzuela eta behar beharrezkoak zaituztegula besteoi bidea erakusteko.
Animo eta aupa Jakintza!!!
jolaus(e)k zera dio:
Zorionak Maite! Meritu handiko saria Euskaljakintzak jaso duena! Ni ere Intxurrekin bat nator: aupa Jakintza!
Patxi(e)k zera dio:
Euskaldunok espaziora abiatzeko asmorik eta infraestrukturarik batere ez daukagulako. Bestela, Maiteren eskutan uztea nahikoa deu! Marten txanpinoiak baietz aurkitu, amerikarrak baino lehen! Neska honena ikaragarria da!!
Zorionak Maite! Zorionak IKTeroak, eta zorionak euskaljakintzako ikasleak, iazkoak eta aurtengoak!
Larre(e)k zera dio:
Zorionak Maite!
Meritua ez da saria lortzea, meritua ikasleekin lortzen duzuna da!
Atzean dagoen lana, inplikazio maila eta dedikazioa gutxik dakigu. Guzti horren ordaina errekonozimendu hau bada, ongi. Nire zorion beroenak. Baina, berriz diot, ikasleekin lortu duzuna, lortzen ari zarena eta lortuko duzuna da garrantzitsua. Animo eta segi horrela!
Fultxo(e)k zera dio:
Zorionak Maite eta ikasleak blogosferako erreferentea bihurtzegatik!
Teketen(e)k zera dio:
Beste bat apalerako!
muxuk
sei(e)k zera dio:
Ez dakit zenbat aldiz hasi naizen erantzuten baina idazten ditudan hitz guztiak eskasak iruditzen zaizkit zuen hitzak eta animoak eskertzeko. Bizitzan zehar askotan gustuko ez ditugun lan ugari egin behar izaten ditugu; niri, behintzat, gertatu zait. Ez da oraingo kasua. IKTeroetan hasi ginetetik, nire irakasle bizitzan zerbait aldatu zela garbi ikusi nuen. Taldean egin dugu lan eta helburu berberak lortu nahian ibili gara. Gogor aritu gara azken bi urte hauetan gure ikastolan tekonologia berriak alor guztietara zabaltzeko eta gure lana etengabe fruituak ematen ari da. Azkena, oraintsu lortutako saria, espero ez genuena eta bide honetatik jarraitzera bultzatzen gaituena. Hori, zalantzarik gabe, estimatzekoa da eta horregatik euskaljakintzako partaide guztion izenean eskerrak eman nahi dizkizuet bihotz-bihotzez.
Joxemari(e)k zera dio:
Zorionak Maite:
Euskaraz egiten den blog batek horrelako sari bat irabazi badu oso-oso ona izan behar derrigor. Ikastolako guraso naizen aldetik oso pozik sentitzen naiz ni ere.
Eneko(e)k zera dio:
Zorionak Jakintzako ikasleei horrelako irakaslea(k) izateagatik!
Beno, ez dakit ikasleak ados egongo diren …