A A
RSS


Scratch: programatu jolastuz

scratch

Atzo goizean nire postontzian Xa2-k bidalitako mezu bat nuen. Bertan BBCk argitaratutako albiste baten berri ematen zidan. Artikulu honetan Scratch izeneko aplikazio baten inguruko zehaztasunak ematen dira. Hasierako inpresioa nahiko positiboa izanik, zertxobait gehixeago sakontzen ahalegindu naiz eta hemen uzten dizkizuet nire lehen inpresioak.

Scratch MITeko Media Lab-ek garaturiko programazio interfaze grafiko berria da. Programazio lengoaia berri hau umeei begiratuz garatu da batez ere. Bertan, gure haurrek programa interaktibo sinpleak garatu ditzakete soinuak, irudiak bideoak eta bestelako elementuak bloke moduan pilatuz, LEGOko adreiluak izango bailira. Horrela programa sinpleak garatu kode eta sintaxi lerro bat ere erabili gabe.

Programaren oinarrizko erabilera ulertzeko botaiozue bistazo bat ondorengo bideoari:


Gehiago ikusteko gogoz geratu bazarete hemen dituzue gehiago.

Ez da lehenengo aldia gure blogean gaztetxoentzat bereziki diseinaturiko programazio lengoaiaz hitz egiten dugula. Magic-ek C-Jump-en berri eman zuen aspaldi eta ni ere, duela urtebete edo, KPL lengoaiaz aritu nintzen. Hiruen artean azken hau iruditzen zait erakargarriena, oso sinplea dirudielako, oso erakargarria bisualki haurrentzat eta erraz menperatu daitekeena irakasleon aldetik. Kontutan izanik zeintzuk diren definituta ditugun oinarrizko konpetentziak datorren urterako, iruditzen zait horrelako aplikazio batek primeran uztartuko litzatekeela laugarren helburu orokorrarekin.

Nik dagoeneko aplikazioa deskargatu dut eta datozen egunetan probatuko dut (ea zer deritzon nire semeak honi buruz). Bizitako esperientziak zuekin partekatuko ditut.

Mila esker Xa2. Hirekin zorretan gelditu nauk. :wink:

Informazio gehiago: MITeko prentsa oharra

Aplikazio jaisteko: Scratch (azken egunetan jaso duten bisita kopurua dela eta gunea erorita dago baina lortu dute esteka eta irdui pare bat ipintzea)

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/05/16/scratch-programatu-jolastuz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Scratch: programatu jolastuz”

  1. Gravatar Image

    xa2(e)k zera dio:

    Beste bat topatu dut, aspaldikoa da baina, agian…
    Programa honek 2D-ko irudiak 3D-koak bihurtzen ditu, ezin izan dut probatu naiz eta javan egon windouserako egokituta dagoelako, baina aukera egongo delakoan nago…

    5 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    Imamon(e)k zera dio:

    Nire ikasle garaian lehenengo informatika eskola izan nuenean komando lerroan ikasi nuen. Ez dut gogoratzen zein programarekin egiten genuen. Gogoratzen dudan gauza bakarra da bi programa (edo programazio lenuguai?) erabiltzen genituela. Bata komando lerro bidez eta formula matematikoekin marrazkiak egiteko eta bestea joko moduko bat non “emisorea” leku batetik bestera mugitu behar zen oztopo batzuk gaindituz.

    8 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Koño, neuk ere bi aplikazio horiek erabili nituen hamalau urte nituela. 1. OHOko informatikako ikasgaian BASIC hizkuntzaren oinarriak eman genituen. Eta zuk bezala, nik ere KAREL robotarekin egin nituen nire aprobatxoak. 2. OHOn PASCAL hizkuntzaren oinarriak ematera ematera heldu ginelaren irudipena ere badaukat. Joe, zenbat input, if…then…, goto eta print maneiatu genituen orduan.! :lol:

    Ni baino gazteagoa zinelakoan nengoen Imanol. Kintoak izango ote gara? :mrgreen:

    8 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    Imamon(e)k zera dio:

    Bai, PASCAL eta KAREL ziren. Eskerrik asko Jalous, ez nintzen gogoratzen.

    Kintoak? Ez dakit, atera kontuak.

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Atera ditut kontuak. Zuk eta nik eduki berdinak landu genituen HAMABI URTEKO ALDEAREKIN! :eek: Zeinen motel joan zen informatikako gaiaren bilakaera garai hartan, ez zaizu iruditzen? Nola aldatu den dena, dedio!

    23 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo