TopOfBlogs
A A
RSS


Arbel Digital Interaktiboa

Gaiari mila buelta eman ondoren, datorren urterako arbel digital interaktibo bat ekarriko dugu ikastolara. Ez da erabaki erraza izan, ez pentsa.

  • Alde batetik, ez dakit gai izango ote garen arbel hauei behar bezalako zukua ateratzeko. Eramangarri/proiektore binomioarekin eroso sentitzen hasi garen une honetan, ez dakit lortuko dugun arbel hauek eskaintzen duten aukera guztiei etekina ateratzeko.
  • Bestalde, jarraitzen dut pentsatzen euren prezioa gehiegizkoa dela oraindik. Horregatik, Mimio edota eBeam bezalako aukerak (dezente merkeagoak) ez ote diren egokiagoak pentsatzen ari naiz oraindik

Era batera edo bestera, dagoeneko erabakia hartuta dago. Oraindik ez daukagu garbi zein izango den erosiko dugun modeloa (Smart, Promethean edota Interwrite). Eskertuko genuke, horrelako arbelekin esperientzia duen gure irakurleetako norbaitek bere aholkua eskainiko baligu. Ongi etorriak izango dira mota guztietako iritziak

Gailu hauekin egin daitekeenaren inguruko azalpentxo bat nahi baduzue, hemen duzue Red.es erakundeak, pasa den maiatzaren 17an (Interneten Eguna) antolatutako jardunaldi batetik ateratako bideo hau. Nahiko garbi azaltzen du arbel hauek dituzten ezaugarri nagusienak.

Jardunaldi hauetan egondako komunikazio desberdinen bideoak ikusteko salto egizue hona. Guztira 24 bideo dira atzetik aurrera antolatuta daudenak. Batzuk oso interesgarriak.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/05/25/arbel-digital-interaktiboa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Arbel Digital Interaktiboa”

  1. Gravatar Image

    Txelis(e)k zera dio:

    Lasai Maite,

    Prezioa pentsatzekoa da, bi aldiz eta hiru aldiz. Baina erosi gabe ez duzue jakingo ez zukurik atera ahal diozuen ez ateratzeko gai zareten ala ez.

    Nik ez dut zalantzarik zuku ederrik aterako diozuela.

    Txelis.

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Kaixo Txelis:

    Etzazu pentsa horren erraza denik. Hainbat eta hainbat ikastetxek harro erakusten dute euren arbel sorta, baina ematen dioten erabilerari erreparatuz, ohartzen zara arbel arrunt bati ematen zaionaren antzekoa dela. Horretarako ez du merezi horrelako gastuetan sartzea. Batez ere, baliabide eskasak dituzunean, gure kasuan bezala.
    Nik uste dut tresna hauek eskaintzen dituzten aukera gehigarri horiei zukua ateratzeko, ongi diseinatutako proiektuak eta jarduerak prestatu behar direla. Ea lan horretan asmatzeko gauza garen.

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Aupa Txelis

    Zuk esan duzu. Handik eta hemendik etorri zaizkigu arbel hauekin burutu daitezken jardueren berri; asko dira tramankulu hauetaz entzun ditugun gauza onak. Diotena benetan hala dela egiaztatzeko, probatzea bezalakorik ez dago. Horrexegatik animatu gara.

    Gertatzen dena da, asko izan direla ere, Velleda arbel normal baten antzera erabiltzen ikusi ditudanak. Bat, bi eta hiru arbel interaktibo dituzten eskolak ezagutu ditut; gaurdaino, horrelakoekin buruturiko aurkezpen edo jardunadietan ez dut sekula inor ikusi, hainbestetan aipatutako onura horiek aprobetxatu dituenik. Horrek ematen dit beldurra, izan ere, ez dakit zenbat irakasle ausartuko diren gure ikastolan tresna honi behar bezalako etekina ateratzen.

    Kontatuko dizuet datorren ikasturtean.

  4. Gravatar Image

    Jabi Luengo(e)k zera dio:

    Kaixo, guk Smart SB-680 bat dugu eta oso pozik gaude.
    Aula_Smart Fundazioak traste hauek erosteko laguntzak ematen ditu, informa zaitezte.
    Hori bai, erosiz gero arazo haundi bat izango duzue: denek erabili nahi izango duzue.
    Benetan merezi du.

    Ondo izan!

  5. Gravatar Image

    Alex(e)k zera dio:

    Antigua-Luberrin Interwrite modeloa dugu. Ondo dabil baina irakasleok, oro har, arbel zuria, errotulagailuak eta portatila, bozgoragailuak, proiektorea eta tableta digitalizatzailea duen karrotxoa nahaigo izaten dugu. Interwritek punteroarekin klasean bertan arbelean idatzi edo marrazten duzuna gordetzeko aukera ematen du, baina, salbuespenak salbuespen, klasean egin baino materiala aurretik prestatuta eramaten ohi da, eta marrazketa teknikoan eta lana klasean bertan egiten den antzeko kasuetan, tabletak duen abantaila da irakasleak ez duela bere gorputzarekin arbela estaltzen.

  6. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Arbel digital eta antzekoez ari garela, oraintxe jakin dut Espiral sarietan hauxe, behintzat, irabazi dugula! Ondo, ezta? :lol:

  7. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Jabi eta Alex, eskerrik asko zuen ekarpenengatik.

    Alex, galdera bat zuretzat. Erabiltzen duzuen modeloak goiko bideoan ikusten den simulazioa egiteko softwarea badauka, alegia, karrotxoa eta pendulua marrazteko erabiltzen dena? Hala bada, fisika, kimika, matematikako gaiak lantzeko aplikaziorik ikusten al diozu?

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo