Pelikulak, serieak, marrazki bizidunak… atsegin dituzu? Bada, deskargatu gabe eta ordenagailuan inongo programarik instalatu gabe, horrelakoak ikusteko aukera izan dezakezu. Horretarako, Peliculas Online gunera joan eta dagoen eskaintzatik hautatu ikusi nahi duzun filma edo seria ta listo. Divx Web Player beharrezkoa da da ikusi ahal izateko, besterik ez. Firefox erabiliz gero, agertuko den irudian klikatu eta, gainontzeko pluginekin egiten duen moduan, berehala instalatuta izango duzu. Explorer erabiliz gero, goialdean kolore horiko barratxo bat azalduko da, klikatu eta ActiveX kontrola instalatuko dizu.
Ikus dezakezuenez, ezer berezirik egin gabe, zinea eskura izan dezakegu. Oraindik dagoen eskaintza ez da oso zabala, baina emeki-emeki ari dira gehiago sartzen. Pelikulak streaming bidez bistaratzen dira eta hiru aukera ezberdin dago: web orrian bertan bistaratu, beste leihatila batean edo pantaila osoan.
Zalantzaren bat izanez gero, laguntza orrian kontsulta dezakezu.
Interfaze osoa gazteleraz dago eta frogatu ditudan filmak ere gaztelaniaz entzun ditut. Kalitateari dagokionez, nik esango nuke nahiko ona dela (ez naiz oso exijentea). Une honetan, “El laberinto del fauno“ren hasiera ikusi dut eta zin dagizuet, kanpoan daukagun eguraldiarekin, litxarreriak hartu, manta jarri eta pelikula ikusten gelditzeko gogoa piztu zaidala.

magic(e)k zera dio:
Gaur bertan, antzeko beste zerbitzu baten berri izan dut: Yend IT.
Honek ere interfaze guztia gazteleraz dauka eta oraindik oso gauza gutxi du hautatzeko.
Oker egon naiteke, baina honek gogorarazten dit, bere garaian, bideoekin gertatutakoa. Hasieran, Vimeo, gero Youtube eta gero… kontaezinak. Ziur nago gisa honetako guneekin antzeko zerbait gertatuko dela. Ea zein den tarta honen zatirik handienarekin gelditzen dena.
Patxi(e)k zera dio:
Txundituta geratu naiz kalitatearekin, eta pelikulen aukerarekin. Eskerrikasko!
sei(e)k zera dio:
Nik bi helbideetan egin dut proba eta bietan pelikula hasi eta handik minutu batzuetara firefoxek “plof” egin eta itxi egiten da!
Ez zaio beste inori gertatu?
magic(e)k zera dio:
Jakin nahiko nuke zure ordenagailuan zenbat iratxo dauden. Badakizu, tarteka, BILORE pittin bat bota behar zaio eta garbiketa egin.
Nik ez dut inongo arazorik izan, bakarrik nire konexioarekin ikaragarri kostatzen zaiola.
magic(e)k zera dio:
Esaten nuena, zerbitzuak hasi dira perretxikoak bezala sortzen. Hona hemen gaur bertan aurkitu ditudan beste bi hauek: Joox eta TV Links.
Hau hasi besterik ez da egin. Nork irabaziko du lasterketa hau?
Abel(e)k zera dio:
Kaixo,
Eskerrik asko webgunearen berri emateagatik. Hala ere, nik uste aukera zabalagoa dutela www.alluc.org webgunean (ikusten duzun guztia.org). Hori bai, dena ingelesez dago, baina beno, ingelesa hobetzea ez zaigu oso gaizki etorriko.
Ongi izan
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Abel.
Ondo, ondo… geroz eta aukera gehiago izan geroz eta hobe!
Nik erdarazko beste bat aurkitu dut. SinLaMula izena du eta aurrekoen sistema beretxua erabiltzen du bideoak ikusteko baina hemengo filmak eta serieak erdarazkoak dira.
On egin!
xa2(e)k zera dio:
Beste bat:freetube telebista kate desberdinak ikusteko
magic(e)k zera dio:
Telebista ikusteko, batez ere Espainiako kateak ikusteko, hau erabiltzen dut: Zatoo. Izan ere, nire etxean ezin baitut “La Sexta” edo “Teledeporte” bezalako kateak ikusi.