A A
RSS


PicLens: Firefoxen argazkiak ikusteko modu bitxia

Xyberneticos blogaren bitartez Piclens izeneko Firefox-eko gehigarriaren berri izan dut. Gehigarri bitxia benetan. Honen bitartez, wengune batean topatuko ditugun argazkiak modu erakargarri batean ikusteko aukera izango dugu. Eta zin dagit hori benetan horri dela. Lehenengo aldiz erabili dudanean erabat txundituta utzi nau.

Gehigarria ohiko moduan instalatu ondoren, web orri bateko argazki baten gainean sagua pasatzerakoan botoi txiki bat ikusi ahal izango dugu bere gainean.

piclensplguina

Botoitxoan klikatu ondoren web-orrian dauden irudi guztiekin pantaila osoko aurkezpen elegante bat ikusi ahal izango dugu.

piclensplugina2

Halere, pluginak badu eragozpen txiki bat oraindik: bakar-bakarrik erabil daiteke MediaRSS onartzen duten guneetan. Horrela, Google Images, Flickr, Yahoo Images edota Facebook-eko irudiak primeran ikusten dira gehigarri honekin. Google-en adibidez Everest idatzi dut, bilaketaren hobespenetan argazki handiak aukeratu ditut eta plugina erabiliz ikusi ditut. Gauza bera Flickr-en. A ze gozada!

Euskalnaturako argazkiak adibidez, horrela ikusteko aukera izango bagenu! :wink:

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/06/15/piclens-firefoxen-argazkiak-ikusteko-modu-bitxia/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “PicLens: Firefoxen argazkiak ikusteko modu bitxia”

  1. Gravatar Image

    anttonio(e)k zera dio:

    Zuk sakea atera eta nik erantzun. Gehigarri polita dirudi bai, baina zenbait orritan bakarrik izango da erabilgarria, orri berean irudi asko dauzkatenetan, alegia. Erakargarria bada alere… Bestalde, hona errestoa: inork bere naturako argazkiak argitaratu nahi baditu… Frontea sortu dugu eta ea olatua aprobetxatuz ahalik eta argazkilari gehien biltzea lortzen dugun.

    http://www.euskalnatura.net/galeria

    PD: Azken sariarengatik ere zorionak!!! Hurrengoa jasotzera ameriketara gutxienez… :wink: :grin:

    1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    Josu(e)k zera dio:

    Beno finala bihar denez ;-) beste erresto bat.

    Ubuntu erabiltzen baduzu ez du balio, ez?

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo