Nire ikasleekin askotan izan dudan borroka irudiena izan da. Izan ere, euren ohitura Google bilatzailera jotzea eta bertatik edozein irudia hartzea baitzen. Copyright eta lizentzia libreen inguruko oinarrizko informazio eman nienean, ohartu ziren gai horrek duen garrantziaz. Hala ere, erotu ez zitezen, ez nien helbide gehiegi eman eta gehien erabili zuten zerbitzua Flickr izan zen, hori bai, Creative Commons lizentziapean dauden argazkien bilaketa egiten zuten.
Atzo, nire lankide batzuekin ikastolan elkartu eta lantzen ari diren proiekturako irudi askeak behar zituztela aipatu zidaten.
Portzierto, irakasle talde hau zoriondu nahiko nuke egiten ari den lanarengatik. Ikastolako partaide guztiok harro gaude zuen jarrera eta lanarekin. Ikastolako kide guztiontzat mesedegarria izango den proiektu batean lan eta lan ari zarete, zeuen oporrei izugarrizko pusketa kenduz eta denbora pilo bat eskainiz. Ez dakit inoiz barkatuko ote didazuen proiektu horretan sartzeagatik, baina zuen adibidea guztiontzat eredu bilakatu da. Bejondeizuela!!!
Argazkien gaiari berriro helduz, horra hor sarean topa daitezkeen argazki libreen gune ezberdinak. Espero dezagun lagungarria izatea nire lankideentzat eta mezu hau irakurtzen duen ororentzat.
Wikipedia: era guztietako estekak irudi askeak lortzeko eta gaika antolatuta.
MorgueFile: irudiari buruzko era guztietako informazioa ematen du, etiketak, neurria, egilea, atala…
Imagebase: nik uste dut irudi kopuru oso baxua duela eta oso zaila egiten dela topatzea bilatu nahi dena.
Stock.xchng: oso ongi landutako gunea. Ataletan antolaturiko irudi asko eta bilaketak irizpide ezberdinen arabera egiteko aukera: egileen arabera, kameraren arabera, lurraldearen arabera…
CC Search: Creative Commons bilatzaile honek media ezberdinak bilatzen ditu. Irudiak ez ezik, audio eta bideoa ere bilatzen du. Horretarako, Google, Yahoo, Flickr, BlipTV, OWL music search, SpinXpress, Archive.org… bezalako guneak erabiltzen ditu.
FreeFoto.com: hemengo irudi kopurua ere ez zait iruditzen oso handia denik eta nahiko lan bilatu nahi duzuna aurkitzeko.
Stockvault: ongi diseinatutako gunea eta nahiko informazio esanguratsua eskaintzen dutena.
FreeDigitalPhotos.net: beste gune bat ataletan sailkatutako irudiak eskaintzen dituelarik.
Alamy: “9.11 million images” omen dituzte. Behar duzuna topatzen ez baduzu…
PD Photo: diseinu aldetik nahiko pobrea den arren, irudi dezente topa daiteke eta ataletan nahiko ongi antolatuta daudela dirudi.
TurboPhoto: ez du argazki kopuru handiegirik, baina ataletan ongi antolatuta daude eta oso erraz bistaratzen dira. Oso irisgarria iruditu zait.
Public Domain Pictures: Domeinu publikoko lizentziapean dauden irudien bilduma interesgarria oinarrizko ataletan sailkatuta.
Xcavator: web 2.0 diseinuko bilatzaile bikaina. Etiketak, koloreak, atalak… dira, besteak beste, erabili daitezkeen irizpideak. Neurri ezberdinez jaitsi daitezke eta oso informazio zehatza erakusten du irudi bakoitzarekin.
Yotophoto: beste bilatzaile interesgarri bat. Mota honetako lizentzia duten argazkiak bilatzen ditu: Creative Commons, Public Domain, GNU FDL…
Public.resource.org: Public Resource-k Flickr-en duen argazki libreen bilduma.
Bukatzeko, aholku bat: bilaketak egin behar badituzue, bilaketa ingelesez idatziz gero, emaitza askoz hobeak lortuko dituzue.

karlota(e)k zera dio:
Eskerrak norbait gurekin gogoratzen den!!!!
Ume bati gozoki bat aurrean jarri eta segidan kentzearen sentsazio hori ezaguna da denontzat, ezta???
Ba hori bera sentitzen dugu guk irudi polit bat aurkitu eta jarraian gure aplikazioan ezin dugula txertatu irakurtzen dugunean. Baina bilatzen jarraituko dugu!!!!
Mila esker eskura jarritako baliabideengatik. Ea honela lana errazago egiten dugun!!!!
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.zabaldu.com(e)k zera dio:
Argazki libreen bila bazabiltza…
Argazki bat behar duzunean non begira dezakezun azaltzen dute IKTEROEK sarrera honetan: argazki bilduma libreak, jakina. Ez duzu galtzerik.
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Hementxe uzten dizuet beste bilatzaile interesgarri bat: Get Media
Audio, irudi nahiz bideoak bilatzen ditu, lizentzia mota desberdin ugariren artean aukeratu dezakegularik. Bilaketak Flickr, Archives.org edota blip.tv bezalako guneetan burutzen ditu. Interesgarria.
11 days igaro dira mezua idatzi zenetik.