Bideo honek, umorearen bidez, agerian uzten digu zein den berrikuntzen aurrean erakusten dugun jarrera. Lehen fraide hori irakasle batzuekin parekatu dut (izen-abizenak niretzat gordeko ditut), bigarrena, berriz, IKT dinamizatzailearekin.
Bideoa ikusi eta gero, hausnarketa txiki bat eskatu nahiko nizueke; zein da zure jarrera berrikuntzen aurrean? Zure bizitzan aldaketa sakon bati aurre egitea tokatzen zaizunean, zein da zure jarrera? Lehengoari eusten ahalegintzen zara edo egoera berriari, zentzudun jokatuz, aurre egin eta zure egunerokotasunean egokitzapenak egiten saiatzen zara?
Nik, ez dakit ausartegia ote naizen, baina berrikuntzetan murgiltzen hasteko joera daukat. Horrek ezusteko ugari ekarri didan arren, gehienetan, horrenbesterako ez dela erakutsi dit. Hots, jarrera kontua besterik ez da. Jarrera baikor batez heltzen diegunean, topatzen ditugun zailtasunak, abantailak baino dezente gutxiago izaten dira.

Koro(e)k zera dio:
Kaixo, Magic:
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Lehenengo paragrafoa irakurri dudanean, erabat ados nagoela pentsatu dut.
Bideoaren ondorengo paragrafoak irakurritakoan, ordea, irrikan utzi nauzu: Bizitza dinamizatzaile ere bihurtu al zara? Eta zer esan nahi du “berrikuntzetan murgiltzen hasteko joera daukat” horrek? Grandes cambios? Grandes-grandes?
Je, je
Agian ostiralean ikusiko zaitut, baina bestela, ONDO PASA UDA (Con cambios y todo!)