TopOfBlogs
A A
RSS


Loop, sortu pdf fitxategiak Firefox erabiliz

Loop

Onartu beharrean nago Firefoxek erabat txundituta naukala. Aplikazio beraren kalitateaz gain ikaragarria da, gehigarrien bitartez, nabigatzaile honek eskaini ditzakeen zerbitzu extren kopurua. Euskalbar, Del.icio.us Bookmarks edota BetterGMail bezalako gehigarriak, une honetan, kritikoak bilakatu dira niretzat. Honetaz gain Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa nabigatzailean integraturik erabiltzeko aukera izanda, ulertezina egiten zait oraindik internauta askok Internet Explorer erabiltzen dutela ikusteak. Norbaitek imajinatzen ditu horrelako zerbitzuak Microsoften nabigatzailean?

Gaurkoan aurkezten dizuedan gehigarria aurrekoen zerrendan jarriko dudan horietako bat izango dela ziur nago. Bere izena Loop da eta bere eginkizun nagusiena hauxe da: irakurtzen ari garen webgunea pdf formatura bihurtzea.

Gehigarria ohiko moduan instalatu ondoren, Firefoxen nabigazio tresna barran botoi berri bat ikusi ahal izango duzue. Bere gainean klik eginez, nabigatzailearen ezkerraldean, alboko leiho bat irekiko da. Bertan, bisitatzen ari zaren webgunea pdf-ra bihurtzeko nahikoa izango duzu “Add Url” botoia sakatzea. Unetxo baten ondoren, pdf fitxategia zure ekipora jaisteko prest izango duzu. Horrela nahi izanez gero, URL desberdinak edota aurretik gordeta dituzun bestelako pdf fitxategiak, pdf berri batean konbinatu ditzakezu ere. Benetan txundituta utzi nau gehigarri honen sinpletasunak eta, bide batez, bere eraginkortasunak.

Aspalditik nenbilen nire fisikako webgunean jasota daukadan materiala pdf modura nola pasa aztertzen. Egia da Wordpressek dituen pluginen artean badirela batzuk eginkizun honetarako bereziki garatu direnak baina, hauetako gehienak probatu ondoren, ez naiz gustura geratu hauek ematen duten emaitzekin. Loop-ekin nire arazo guztiak amaitu dira. Adibide gisa esan, nahikoa dela Wodpresseko atal baten URLa Loop-en txertatzea, honek atal horren barruan dauden artikulu guztiak pdf-ra bihurtzeko. Primerakoa!

Iturria: Digizen

Gehigarria jaisteko: Loop

OHARRA: gehigarria erabiltzen hasteko lehenik eta behin zerbitzuan alta ematea derrigorrezkoa duzu.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/07/19/loop-sortu-pdf-fitxategiak-firefox-erabiliz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Loop, sortu pdf fitxategiak Firefox erabiliz”

  1. Gravatar Image

    xa2er(e)k zera dio:

    Kaixo Maite!

    Loop frogatu du ta bikaina dela esan beharrean nago.

    Hala ere, Loop-ek fitxategiak .pdf bakar bat bezala batzen dituen bezala, ezagutzen al duzu .pdf fitxategi bateko orri soil bat atera eta .jpg irudi bat maneiatzea bezain erabilterraza izan daiteken aukera ematen duen aplikaziorik?

    Galdera latza. :oops:

  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, xa2er!

    Ez dut oso ondo ulertzen egin nahi duzuna. Hainbat orriko Pdf-artxibo batetik, horietako orri bakar bat atera eta .jpg bihurtu nahi duzu? Argitzen badidazu hori, saiatuko naiz zerbait topatzen. Dena den, nik bihurketa ia gehienak egiteko Zamzar erabiltzen dut (artxibo bat igo, hautatu bihurketa eta korreoz jaso. Oso erabilgarria da. Seguroenik ez da hori beharko duzuna, beraz, zure azalpenaren zain gelditzen naiz. :smile:

  3. Gravatar Image

    xa2er(e)k zera dio:

    Aupa!

    “Ez dut oso ondo ulertzen egin nahi duzuna. Hainbat orriko Pdf-artxibo batetik, horietako orri bakar bat atera eta .jpg bihurtu nahi duzu?”

    Bai, hori da.

    Zamzar hori frogatu dut eta .pdfan dudan A3 neurriko plano batetan .png-rako konbertsioan detaile dexente galtzen dira. (.jpg ez du uzten, lizentzia kontua ziurrenik)
    A4 neurriko testuzko .pdf baterako baliagarria izango da baina A3ko plano bat… iosss, pena.

    Hala ere, ez erotu gaikaldeko desafioari erantzun bila. Nire .pdfa inprimatu eta moldatzen naiz txarrean.

    Esku artean dudan “potajea” bideratzen dudanean zertarako zen kaso egingo dizuet. :wink:
    Milesker!!

  4. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Photoshop erabiltzen baduzu, ireki pdf-a bertan. Dokumentua osatzen duten orri guztien thumbnailak ikusi ahal izango dituzu. Hautatu jpeg-era pasa nahi duzuna eta “ok” sakatu. Orri hori edozein irudi bezala editatu ahal izango duzu.

    Gordetzerakoan, jpeg formatua eta kalitate maximoa (alegia, konpresio maila txikiena duena, 12koa) hautatu. Hortxe duzu irudia. Nik testua eta irudiak dituen dokumentuekin probatu dut eta lortzen den irudiaren kalitatea nahiko ona da. Mapek eta planoek zehaztasun maila handia behar dute eta ez dakit emaitza kalitate nahikorik izango duen. Pentsatzen dut kasu honetan zeresan handia izango duela jatorrizko pdf-aren kalitateak, ez dakit.

    Zorte on!

  5. Gravatar Image

    xa2er(e)k zera dio:

    Eskerrikasko jolaus!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Ubuntun diaten GIMPek, aholkatzen didaken Photoshoparen lan berbera egiten dik eta emaitzak EZ DIK KALITATERIK GALTZEN!!!!!

    Eguna alaitu didak!!

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo