Azken egunotan etengabe eta leku ezberdinetan jasotzen ari naiz mutiko perutar honi buruzko artikuluak, bideoak… Ez dut ukatuko “flipatuta” gelditu nintzela mutiko honen jarioaren estiloa eta edukiarekin, baina atzo Telecincon egin zioten elkarrizketa ikusi eta gero, ohiko sermolari baten aurrean gaudela esan beharrean nago. Buruz ikasitako hainbat eta hainbat datu, eslogan, lelo, klixe eta topikoak errepikatu besterik ez du egiten.
Dios les reveló a mis padres que les iba a dar un hijo varón, que sería poderoso en la palabra y que estaría en él. Entonces ya es el cumplimiento de la profecía, esto de predicar me a nacido desde muy pequeño, porque mis padres siempre me inculcaron el camino de Dios. Mi mamá antes de acostarme me leía historias de la Biblia para que me quedará dormido. Cuando yo veía predicar a mi papá, yo deseaba estar predicando con él, entonces mi padre creó un triangulo de cuero y me ponía en su pecho. Mientras el predicaba yo lo observaba y le escuchaba. Desde ese entonces, el ya me estaba formando en el camino de Dios.
Paragrafo hori elkarrizketa honetatik atera dut. Niretzat, pobreziari irteera bat bilatu nahi dioten guraso batzuen aurrean gaude, besterik ez. Horretarako, ez dute inongo erreparorik bere semea doktrinatu eta erabiltzeko, baina ez larritu, hemen ere antzekoa gertatzen da guraso batzuekin. Bestela, kirol eskolak (futbola, tenisa eta golfekoak, batez ere) bisitatu eta, jarraian, umeen casting-ak egiten dituzten modelo agentzietara joan zaitezte eta ohartuko zarete.
Hitzaldi horietan botatzen dituen mezu ikaragarriei buruz mintzatzeko, mundu osoan gertatzen denari buruz, baita hemen ere, hitz egin beharko nuke. Guraso gehienek, euren ideia politikoak, erlijiosoak, moralak… seme-alabei, modu batean zein bestean, inposatzen dizkiete. Zorionez, hezkuntza eta kultura ditugu bitarteko nagusitzat pertsona askeak eta iritzi propioa dutenak lortzeko. Beste gauza bat da, hezkuntza ereduak zenbateraino laguntzen duen helburu hori lortzeko bidean, baina oso garbi daukat bidea hori dela. Hezkuntza, bere esanahi zabalenean ulertuta, horrelako egoerei aurre egiteko dugun tresnarik eraginkorrena da.
Nezareth Castillo Rey: bideo gehiago hemen.


xa2(e)k zera dio:
Kontu memoristikoa dela eta ikusi duzue inoiz “sabes más que un niño de primaria” programa?
22 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Tamalgarria telebista publiko batek horrelako programa bat “prime time”n ipintzea…
Programa horren arabera hori da lehen hezkuntzan irakasteko metodologia, galderak horrelakoak dira eta. Titulua aldatuko nioke: “sabes más que un lorito de primaria”
ikidetxo(e)k zera dio:
Nik horrelako programak ikusita pentsatzen dut ez ote dieten kendu behar haur horien gurasoei kustodia horrelako txotxolokeriak egitera eramateagatik. Lotsagarria benetan! Okerrena? Gauzak aldatzeko hezitzaile askok beren borondate osozko eta ordaingabeko lana zapuztu egiten dutela horrelako programek.
20 days igaro dira mezua idatzi zenetik.