A A
RSS


Solasean: elkarrizketak lantzeko webquesta

solasean

Sarean tresna didaktiko interesgarri anitz dagoela garbi dago. Horietako bat behin baino gehiagotan (1, 2, 3, 4, ) aipatu izan dugun webquest delakoa da. Webquestak, jakingo duzuen bezala, irakasleek ikasleei begira diseinatzen dituzten ikerketa-jarduerak dira. Ikerketa hori burutzeko iturri nagusia sarea izaten da. Orokorrean lan kooperatiboa bultzatzen dute, eta taldeko partaide bakoitzak lanaren zati baten ardura izan ohi du. Ondo diseinatutako jarduera bada, ikaslea gaitasun kognitiboak erabiltzera behartuko du, gaitasun kritikoa jorratuz eta ikerketaren bide zabalak irekiz. Honaino teoria; praktikan, aldiz, konturatuta nago helburu horiek guztiak bete gabe ere, irakasleoi baliagarriak suerta dakizkigukeela, horietaz gaindi, beste mota bateko jarduerak ere diseinatzeko. Horixe izan da nire azken webquestaren kasua: solasean.

Hasteko, aitortu beharrean nago, azkenaldian, aprendizaia esanguratsuarekin nahiko kezkatuta nabilela. Zenbatetan ez ditugu ikasi edo erakutsi gerora begira oso baliagarriak ez diren edukiak? Eduki horietako askok ba al du errealitatearekin eta bizitzarekin zerikusirik? Zer egin dezakegu bi horiek uztartzeko? Bada, galdera horiek buruan bueltaka, elkarrizketak lantzeko webquest hau prestatzen hasi nintzen. Batxilergo 2an jaso beharreko hainbat eduki (kontzeptu nahiz jarrerazkoak), neurri batean, ikastolatik kanpo lortzea nahi nuen. Beraz, nire asmoa, oraingo honetan, ez da izan ikasleen lan kooperatiboa bultzatzea, bakarka kalera irtenaraztea baizik, gelako paretak zeharkaraztea, alegia. Horretarako, ikasleek bi ataza egin beharko dituzte:

  • Gaia, pertsonaia(k) eta hitzordua hautatu eta galdera-sorta prestatu ondoren, elkarrizketa bat egin.
  • Egindako elkarrizketa euskaljakintzan argitaratzeko atondu.

Prozesua ahalik eta gehien zehazten saiatu naiz; hala elkarrizketa aurreko urratsak zehatz-mehatz adieraziz, nola elkarrizketan zehar egin behar dena eta ez argi utziz. Elkarrizketa ondorengo pausoak eta hainbat elkarrizketaren adibideak ere emanak gelditu dira. Ordenagailu bidezko ikerketa ere bultzatu nahi dudanez, elkarrizketatuek baldintza batzuk bete beharko dituzte noski (esanguratsua edo oihartzuna izan duen zerbait egindakoak…).

Bestalde, iaz proiektuak eta idazlanak baloratzeko hainbat txantiloi diseinatu (zenbait kasutan egokitu) nuen. Baloratzeko sistema ona izan daitekeela iruditzen zait eta aurten ere ildo horretatik jarraitzeko asmoa dut. Horregatik, elkarrizketaren prozesu osoa baloratzeko txantiloi bat sortu dut eta, nire ustez, hori bezain garrantzitsua izan daitekeen beste bat, ikasleen autoebaluazioarena.

Amaitzeko, esan, hastear dagoen ikasturteko lehenengo ebaluazioan eramango dugula praktikara prestatutakoa. Ea ikasleak noraino sartzen diren!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/09/11/solasean-elkarrizketak-lantzeko-webquesta/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Solasean: elkarrizketak lantzeko webquesta”

  1. Gravatar Image

    Benito(e)k zera dio:

    Bueno Maite, elegante-elegante geratu zaizu! Lana egin dela igartzen da, eta emaitza tamainakoa.
    Ikaskuntza esanguratsuarekin ardura daukazula irakurtzea pozgarria da, baina are pozgarriago praktikan ipintzeko egin duzun ahalegin hori.
    Horretaz esan duzuna dela eta, nire ustez klabea “benetako” gauzak egitean dago. Hau da, idatzi behar badugu, izan dadila norbaitek irakurri eta hark irakurritakotik zerbait jasoko duelako, eta ez irakasleari hizkuntza ondo erabiltzen dugula frogatzeko bakarrik. Beharbada, atazaren aurreko fasean ondo egon liteke honetaz ere jardutea: zer esan nahi dugun, norentzat, zergatik, non… Gainera zuek horretarako tresna aproposa daukazue Euskaljakintzan.
    Erabiltzen duzunean kontaiguzu mesedez zelan joan den. Aurrera ba!

    24 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo