A A
RSS


Baliabideen Erreserba Sistema

Udan MRBS (Meeting Room Booking Service) izeneko softwarea deskubritu nuen, eta hasieratik baliagarri eta erosoa iruditu zitzaidan. Sarean erabiltzeko moduko doako aplikazio honek ikastetxeko erabilpen komuneko espazioak kudeatzeko tresna da, ez gehiago, ezta gutxiago ere. Bistan denez, itxura xumea da, baina praktikoa. Kapturan egun bateko ikuspegia erakusten da, baina asteko eta hileko ikuspegiak ere aukera daitezke.

MRBS

Bere bitartez, irakasleak bideo edo informatikako gelak, esaterako, erreserba ditzake. Aplikazioak ordutegien arteko interferentziak saihesteaz gain, gelako arduradunari erreserbaren berri automatikoki emango dio. Gainera, MRBSk txostenak sortzen ditu iragazki desberdinak erabiliz (gela, erabiltzailea, erabilpen mota, deskribapena…).
Helbide honetatik jaits daiteke: http://mrbs.sourceforge.net/
MRBSk sarean edo Interneten aritzeko PHP eta MySQL behar ditu.
Egileei euskal itzulpena bidali nien arren, oraindik ez dute web gunean argitaratu. Hala ere, interesa daukanak hemen aurkituko du: http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=76031
Esteka berean Moodle-n nola txertatzen den ere esaten da, izan ere Moodle zaleek MRBS erabiltzeko ez dute zertan berriro logeatu behar bi aplikazioak Moodle-ren 1.6 bertsioaz geroztik integratuta daude eta. Beste arrazoi bat MRBS erabiltzeko, ezta?

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/10/01/baliabideen-erreserba-sistema/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Baliabideen Erreserba Sistema”

  1. Gravatar Image

    teixa(e)k zera dio:

    Guk ere orain urtebete erabiltzen dugu ikastolan. Autenkikazioa POP3 bidez egiten dugu, LDAP bidez egitea pentsatuta badugu ere. Zuek moodle bitartez egiten al duzue beti?

    24 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    Xarnegu(e)k zera dio:

    Kaixo Teixa:
    Bai. Integrazioa erabilita, Moodleko ikastaro batean MRBSerako esteka jarriz gero, ikastaro horretako irakasleen rola duten erabiltzaileek gelen ordutegi eta egutegiak ikusi eta erreserbak egin ditzakete. Ikasleen rola dutenek, aldiz, ikus ditzakete, baina erreserbarik ezin dute egin. Horrela ez ditugu erabiltzaileak inportatu behar eta behin bakarrik logeatu behar dugu.
    Geu ere LDAPren erabileraz hausnartzen ari gara, gure web atariaren eremu pribatuan eta Moodlen sartzeko bi aldiz logeatzea ebitatzeko.
    LDAPrekin esperientzia baduzue, foro honetan guztion esku jartzea eskertuko nizuke. :wink:

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo