A A
RSS


Oinez izan my friend!

Dakizuen bezala, datorren igandean ospatuko da Vianan aurtengo Nafarroa Oinez. Ospakizun hori dela eta, bertako irakasle (ziur nago Fultxo ere tartean izango dela) eta ikasleen artean, bideo batzuk ekoiztu dituzte, jendea Vianara gerturatu dadin animatuz. Hemen uzten dizuet horietako bat:

Ondo pasa Vianan!!

OHARRA: Euskaltubeko kodea enbotatzerakoan gure blogan arazoak ematen ditu. Gure arazoa ote da edota zuei ere antzekorik gertatzen al zaizue?

Eguneraketa (2007-10-18): Haritzek emandako argibideekin Euskaltubeko enbotatua modu egokian ikustea lortu dugu. Mila esker!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/10/16/oinez-izan-my-friend/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Oinez izan my friend!”

  1. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Mila esker Nafarroa Oinezari txoko bat uzteagatik. Euskaltuben dago goiko bideoaren euskarako bertsioa (gaztelaniakoa kurtso bukaerako jaialdirako ekoiztu genuen)bainaaaa guk ere arazoak izan ditugu, Bloggerren hain zuzen ere, enbotatzeko garaian (Mendabiako piperrekin enbotatzeko arazorik ez ordea).

    Be Oinez my friend… eta lagundu kontxo!

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    xuriken(e)k zera dio:

    Kaixo!
    Euskaltuben dagoen bideoa txertatu nahi bazenute, hemen aurkituko dituzue argibideak. Txertatzeko kodea txukuntzen ari gara, eta, bien bitartean, jatorrizko kodearekin ez bada ondo agertzen eskuz egin behar da.

    Erentzun ikastolako aurrek, adibidez, beren wikian egin dute.

    Eskerrik asko Euskaltuberi egindako aipamenagatik eta segi horrela!

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo