A A
RSS


Fisika ikasi jolastuz

Hogeita hamar hilabete luze pasa dira blogari lanari ekin nionetik. Bista atzera botata internet berri honek nire bizitzako hainbat ohitura eta jokabide nola aldatu dituen konturatzen naiz: lanerako tresna berriak ezagutu ditut, informazio iturriak zeharo aldatu ditut, nire inguru sozialarekin komunikatzeko bide berriak erabiltzen ditut… Aldaketa sakonenak RSS jarioen erabileraren ondorioz etorri dira. Nire eginkizun profesionalean zein formazio pertsonalean bilakaera ikaragarria egon da jarioei esker.

Bista atzera botata konturatu naiz zeinen modu desberdinean bildu eta erabiltzen ditudan orain nire jarioak; informazio iturri globaletatik askoz ere espezializatuagoak diren informazio iturrietara pasatu naiz. Uneko ezagutza behar nagusienak identifikatu ondoren, behar hauek asetuko dituzten informazio iturriak bilatzeko denbora tarte bat hartzen dut lehenik. Denbora horren ondoren “kalitatezko jario” multzo interesgarri batekin bakarrik geratzen naiz. Horrela, nire agregatzailean dauden jario familietan alta/baja ugari ematen dira denboran zehar, hasiera hartan gertatzen zitzaidan bezala.

Pasa den maiatzetik aurrera, nire lehentasunetako bat arbel digital interaktiboen eta Tablet PCen inguruko informazioa biltzea izan da. Aurtengo irailean hasiera eman diogun proiektu berri baten ardatz nagusiena osatzen dute biek, beraz, erosi aurretik merkatuan zer dagoen jakiteko eta, erosi ondoren, erabilerari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagunduko diguten ideiak ezagutzeko klabeak izan dira maiatzetik hona bildu izan ditudan jarioen bitartez jaso dudan informazioa

Bildutako informazio guzti horretatik gaur fiskikaren lanketarekin lotutako bi webgune interesgarrien inguruko informazioa aurkeztu nahi dizuet

Lehenegoa Interactive Physics deritzon aplikazioa da. Ziurraski zuetako askok ezagutuko duzue MITek garatu duen Assist Sketch Understanding System and Operation izeneko aplikazioa. Bada, Interactive Physics oraindik proiektu garatuagoa, aberatsagoa eta osatuagoa dirudi. Dohaineko aplikazioa ez izan arren, arbel interaktiboarekin batera erabiltzeko aplikazio oso interesgarria dela iruditzen zait DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Izugarria da software honekin egin daitezkeen jarduerak eta simulazioak, fisika modu erakargarriago batean ulertu eta ikasteko balio dezaketenak. Adibide gisa hemen azpian ipintzen dizuet bideo bat.


Bigarrena, aplikazio bat baino gehiago, joku bat da. Bere izena Crayon Physics Deluxe da eta Crayon Physics oinarrizko bertsioaren eguneratzea da. Joku polita da Tablet PC bat edota arbel interaktiboa erabiliz, gure txikitxoei (LHko ikasleei, adibidez) fisikako oinarrizko fenomenoen (grabitatea, indarra, higidura…) ulermenean laguntzeko. Jokua oso berezia da; pantailak tolestatuta egon den paper baten antza hartzen du eta erabiltzaileak koloreko margoak erabiltzen ditu bere marrazkiak egiteko. Marrazkia egin ondoren honek higitzeko gaitasuna eskuratuko du mota guztietako interakzio fisikoak emango direlarik marrazki guztien artean. Helburua beti gure bolatxoak izarra harrapatzea izango da. Hemen ere, jokuaren ezaugarriak azaltzen duen bideo sorta handia dago YouTuben. Nik Deluxe bertsioari buruz (aldaketak gertu izango dituenak) dagoen bakarra ipini dizuet azpian.


Adibide hauekin burura datorkit txikitan nire lehengusuaren ordenagailuan jolasten genuen joku bat. Diskete batean sartzen zen eta PDArako diseinatutako Amazing World izeneko joku honen antza izugarria zuen. Zenbat denbora pasa da harrez gero!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/11/15/fisika-ikasi-jolastuz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Fisika ikasi jolastuz”

  1. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Harrigarria da interface egoki batekin egin daitekeena. Berdina ez bada ere, fisika eta indukzioa lantzen duen programa klasikoa gomendatuko nuke: The Incredible Tim Machine. Lehenengo bertsioa DOSe-n zegoen baina Windowserako bertsio berriak izan badira. Astotxoa lanean jarri eta probatu ez zarete damutuko.

    11 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Ostras Fultxo, horixe da nire lehengusuaren etxean ezagutu nuen jokua!. Joe, zeinen gustukoa nuen nik joku hura!. Etxean ordenagailurik ez eta edozein aitzaki bilatzen nuen lehengusuaren etxera joateko. The Incredible Machine eta Lemmings-ekin arratsalde ederrak pasatutakoak gara gu!. :wink:

    12 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Baita ni ere! Lemmings bertsio berriak atera dituzte eta aurten irakasleei pasa eta udako etxerako lanen barruan sartu nituen.

    Osatu beharko genuke gomendatutako bideo-jokoen zerrendatxoa, hurrengo baterako prestatuko dut, horien artean: simcity, simearth (konplikatuegia), lemmings, age of… sartuko nituzke. Simcity-k gida didaktikoa badu (ingelesez), Age of… estrategiako jokoa da baina gizarte baten aldaketak jasotzen ditu (nomada izatetik nekazaria izatera…), eta abar…

    Irakasleek ez dituzte ezagutzen eta gelan lantzeko zaila bada ere (jokaldiak luzeak direlako) txertatzeko bideak pentsa daitezke… tailerrak…

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo