Tarteka tarteka, nire del.icio.useko jarioek sorpresatxo pozgarriak ekartzen dizkidate. Gaur bertan, Esaidazu Euskaraz! wikiliburuaren berri izan dut. Proiektuaren atzean Euskal Herrian bizi den Alan R. King hizkuntzalaria dago. Horrelaxe aurkezten du bere burua Alanek:
Kaixo! Alan R. King dut izena. Euskal Herrian bizi naiz. Beste herri hauetan ere bizi izan naiz noizbait: Katalunian, El Salvadorren, Estatu Batuetan, Galesen eta Ingalaterran (azken honetan jaio nintzen). Hizkuntzalaritza ikasi nuen Estatu Batuetan eta Inglaterran. Zenbait liburu eta abar idatzi ditut, gehienak euskarari buruz edo nawaterari buruz.
Herri eta hizkuntza txiki, baztertu, minorizatu eta zapalduen askatasuna, garapena eta eskubide guztiak defendatzeko, eta batez ere berauen berri emateko, ahaleginak egin eta egingo ditut neure bizitzan zehar, ditudan baliabideekin, eta Wikipedian ere horixe egiteko asmoarekin nator.
Hizkuntzalaria naiz formazioz eta izatez. Gainera, esperientzia ugari daukat hizkuntz irakasle eta itzultzaile bezala. Nire kontura lan egiten dut eta une honetan ez nago erakunde akademiko batean.
Nire interesguneen artean, hizkuntzen ikerketa eta hizkuntzen irakaskuntza dira aipatzekoak, eta nire lan askoren enfokea, modu batean edo bestean, munduko hizkuntza txiki, minorizatu edo arriskupekoak ezagutu, landu eta babesteko ahaleginetan zentratu da.
Del.icio.usen jasotako erreferentziei erreparatuz (hogeita hamar laster-marka eginda daude dagoeneko eta denak azaroan) proiektua nahiko berria dela dirudi.
Tira, ez nago ni oso bustita filologia eta hizkuntzalaritza kontuetan baina, lehen begiratu batean, proiektu interesgarria dela iruditu zait. Zuetako norbaitek ba al du honen inguruko berri gehiagorik?


Magic(e)k zera dio:
Bai Jolaus, nik ere atzo nire “delicious”-en esteka interesgarriak jaso nituen, baina gehien gustatu zitzaizkidanak honako hauek izan ziren: Wikilearning Curso de Euskera izeneko ikastaroa eta Curso Deusto de Euskera. Baten bati interesatzen bazaio, badaki, Euskara lantzeko eta ikasteko aukera geroz eta zabalagoa topa dezake sarean bertan.
1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.Benito(e)k zera dio:
Alan King ezaguna da Helduen euskalduntzearen munduan. Ikuspegi komunikatiboaren inguruko lehenengo lanetan hartu zuen parte adibidez.
4 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Webgunea eduki zuen aspaldian, eta uste dut “Esaidazu euskaraz!” berau edo haren moduko zerbait eduki zuela han. Webgune hura dirudienez ez dago sarean jada.
sei(e)k zera dio:
Aupa, hirukote! Alan Kingen ikastaro hori ez dut uste berri-berria denik; izan ere, nik duela hilabete pare bat edo, sartu nuen euskaljakintzako euskara baliabide-bilduman (ikastaroen atalean). Magicek aipatzen dituen beste biak ez nituen ezagutzen; beraz, oraintxe bertan txertatuko ditut. Euskara ikasteko sarean dauden ikastaroetan interesa izanez gero, hementxe dituzue nik handik eta hemendik atera ditudanak. Gehiago ezagutzen badituzue, badakizue…
13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Benito(e)k zera dio:
Sei zenbakiarekin laugarrena, matematikako irakasleak zeozer esango digu letretakooi
)
14 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Beste bat nahi baduzu hemen daukazu bat. Dena dela, Alan King-ek dioen modura halako metodo edo ikastaro landuak gutxi daude une honetan sarean.
(Euskaljakintzako baliabide zerrendarekin zertarako ba?
Karrajuan neuk ere horrelakoren bat interesgarria-edo topatzen dudanean hemen sartzen dut.
Baina, hori bai, ez naiz Maite bezain ordenatua eta zehatza.
Benito(e)k zera dio:
Hemen linkak (captcha jaunak biak jan dizkit aurrekoan)
14 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.http://www.geocities.com/aprendereuskera
http://karrajua.org/baliabideak
sei(e)k zera dio:
Aupa, Benito! Mila esker erreferentziengatik oraintxe txertatuko ditut (beno, Karrajua baliabideak txertatuta neukan…
Portzierto, oraintxe bertan nire ikastolako mahaia ikusiko bazenu, segituan erretiratuko zenuke “ordenatuarena”. Desastre hutsa naiz!
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.