TopOfBlogs
A A
RSS


Nire ikastola 2.0 da

Aurreko astean Gasteizen, gaur Donostian eta ostegunean Zamudion, Enpresa 2.0 izeneko jardunaldietan hizlari gisa aritzea egokitu zait.

Aurreko egunean, jardunaldi hauen inguruko aipamen bat egin nuen eta gure aurkezpenaren laburpen bat ere egin nuen.

Kontua da, bi hitzaldi pasa eta gero, autokritikarako unea iritsi dela. Oso garbi dago: jendaurrean hitz egiteko dohaia nigandik urrutik pasatu zen jaio nintzenean, eta hobetzeko saiakerak egin ditudan arren, ezinezkoa egiten zait. Urduritasunak jaten nau eta luzatu nahi ditudan ideiak korapilatu egiten zaizkit (ahazten ez ditudanean). Nire mahaikide diren Julen eta Markoren mailara iristea gustatuko litzaidake, baina dena ez da posible izaten beti.

Horregatik, mezu honekin, garbi utzi nahiko nuke zabaldu nahi dudan mezua: gure ikastola ez da ikastola arrunt bat, ikastola 2.0 baizik, eta horrek ikaragarri pozten nau eta ikastola honetako kidea izateak harro sentiarazten dit.

Zer esan nahi dut Ikastola 2.0 horrekin? Bada, ziur baten batek pentsatuko duela tresnetaz ari naizela, hau da; blogak, wikiak, jario batzaileak, markagailu sozialak… Eta neurri batean, horrela da, tresna horiek gure eginkizuna betetzen laguntzen baitigute, baina hori baino askoz ere gehiago da erakunde 2.0 izatea. Nik behintzat, pentsatzen dut hori baino gehiago behar dela ikastola 2.0 izateko:

  • gizartearekin duen konpromisoa betetzen ahalegintzen den ikastola
  • ezagutza partekatzen duena eta filosofia hori zabaltzen ahalegintzen dena
  • zailtasun edo arazoen aurrean irtenbideak bilatzen dituena
  • pertsonekiko konfidantzan eta askatasunean oinarritzen dena
  • pertsonen konpromisoa bultzatu eta aitortzen duena

Hori eta askoz gehiago da gure ikastola eta horixe da nik zabaldu nahi nuen mezua.

Bukatzeko, nigan konfiantza jarri duten guztiei publikoki eskertu nahi diet, baina bereziki uztailean hasi eta oraindik buru-belarri ikastolako proiektu gogor eta luze batean lanean ari direnentzat. Zuen adibidea ikastolako kide guztiontzat akuilu bat da eta gure ikasola 2.0agoa egiten baituzue.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2007/11/28/nire-ikastola-20-da/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Nire ikastola 2.0 da”

  1. Gravatar Image

    Teketen(e)k zera dio:

    Zuen ekarpena hain da harrigarria eta ona ondo isladatzen duzuela 2.0 hori. Ondo egiten duzu Mikel lasai egon, mahaiean maila bikaina duzue hirurok.

  2. Gravatar Image

    intxurre(e)k zera dio:

    Kaixo magic:
    Ohera sartu aurretik munduan zer gertatzen jakin nahian, hara non topatu dudan zure artikulua. Hasteko esan, gustura irakurri dudala, beste askotan bezala interesgarria egin zait. Jarrera kontua izango da (jarrera 2.0)
    Zer gehiago? Gauza bat da humila izatea, ez da erraza eta niretzat “enkantu” handia du, ez dizut ukatuko eta bestea “arrastaka” ibili nahi izatea. Atzo entzuleen artean egon nintzen eta zure ekarpena oso ona iruditu zitzaidan, Teketenek dioen bezala. Aurkezteko formatua, azaldutako ideiak, beraien potentzialitatea…etab. Hitz jarioa ere ez zen txarra izan, ezta gutxiagorik ere, beraz, esaera zaharrak dioen bezala “altxa burua erostunak etorrita ere”
    Bereziki polita artikuluaren amaiera magic. Uztaila geroztik IKASY eta IKASY ari direnei aipamena eginez. Talde horrentzat bi puxtarri edo lau musu, nire partez ere.

  3. Gravatar Image

    Fultxo(e)k zera dio:

    Ez zait gehiegi gustatzen Ikastola 2.0 terminoa eta norbaitek merezi badu zuek zarete dudarik gabe. :-) Teknologiaz gain hainbat puntu aipatzen dituzue: gizartearekiko konpromisoa, ezagutza partekatzea… eta ados nago hori dela dudarik gabe garrantzitsuena. Horrelako eskolak lortzen saiatu beharko ginateke eta erronka ederra da hori! Gero web 2.0-k zeregin horretan lagunduko digu eta gure potentziala handituz baina gure ikastetxeko filosofia beste bide batetik badoa tekno-modan geratuko gara…eta 2.0-k modan dagoela aitortu beharra dugu (ikusi bestela Telefonikako ADSL iragarki berriak nondik nora doazen).

    Zuek aipatzen duzuen ikastola mota: gizartearekiko konpromisoa duena, pertsonekiko konfiantzan eta askatasunean oinarritzen dena…eta abar, 2.0 etiketarekin definitzea pobrea iruditzen zait eta tramankulu teknologikoari garrantzi gehiegi ematea dela uste dut.

    Honelako ikastola bat “de puta madreko” etiketa merezi du. Beraz jarri duzuen izenburua baztertu eta Nire ikastola 2.0 dela esan beharrean, nire ikastola “de puta madre” dago esan ezazue!

  4. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Mila esker guztioi. Ez dakit zuen nimuengatik izan ote den, baina Zamudioko saiotik askoz ere gustorago atera naiz eta entzuleek eginiko galderak ikusita, garbi dago, gutxienez, euren jakin-mina pizteko balio izan duela.

    Teketen, MC bikaina izan zara eta jendea animatzeko eta giroa hobetzeko oso estrategia harrigarriak erabili dituzu. Zurea meritua.

    Intxurre, aipatzen didazun “enkantu” hori ez dut oso ongi ulertu, baina burua altxatu dut eta hementxe nauzu edozertarako prest. Mila esker.

    Fultxo, ispiluak begiratzeko baldin baditut, zalantzarik ez izan horietako bat zu zarela. Hain da ikaragarria egiten duzun lana eta ekarpenak egiteko duzun ahalmena, ezen egunero zugandik ikasten ahalegintzen naizen. Bestalde, ni ere nahiko nazkatuta nago “2.0″ terminoaren erabilerarekin, baina horixe zen saio hauen leloa eta horregatik erabili dut nik. Zuk hori ordezkatzeko proposatzen duzun terminoa aztertzen ari naiz hurrengo baterako, baina ez dakit utziko ote didaten. Azken finean ez gara horren “DPM”. :wink:

  5. Gravatar Image

    Karlota(e)k zera dio:

    Konfiantza kontua izango al da?
    Batetik, Ikastola 2.0 pertsonekiko konfiantzan oinarritzen dela.
    Bestetik, Magicen beregan konfiantza jarri dutenei publikoki eskertu nahi diela.
    Intxurrek ederto dioen bezala, humila izateak badu bere enkantua, bai. Hala ere Magic, bada garaia zeure buruarekiko konfiantza gehiago edukitzeko. Zuk hori eta gehiago egin dezakezu!!!!
    Fultxok ikastola 2.0 esan ordez, nire ikastola “DPM”da esango luke.
    Ba horra ikastolako kide guztiok Magicengan dugun konfiantza: Magic 2.0 da esan ordez, Magic “DPM” zara esango dugu aurrerantzean.
    Uztailetik IKASY eta IKASY ari garenon partez, Mila esker gutaz gogoratu eta animoak ematen jarraitzeagatik!!!! Zuei ere muxu bana!!!

  6. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Aupa Karlota:

    Ez dakizu zer nolako poza eman didan zure iruzkin hori irakurtzeak. Horrekin,nire autoestimua igotzen ez bada… Zu bezalako lankide batengandik gisa horretako laudorioak jasotzea ez da nolanahiko saria niretzat.

    Mila esker. :wink:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo