Duela aste batzuk izan genuen dinamizatzaile bileran OpenOffice.org/Microsoft Office ofimatikako paketeen inguruko aurkezpen interesgarri bat izan genuen SolidRockIt enpresako Iñigo Quintanaren eskutik. Software pribatibotik askerako migrazioan aintzat hartu beharreko atal ezberdinen azterketa egiten aritu ginen eta bertatik ondorio interesgarriak atera nituen. Lehenengoa, eta garrantzitsuena agian, OpenOffice.orgen inguruan ezer gutxi ezagutzen nuela izan zen eta, ondorioz, fundamentuzko iritzi bat izateko orain baino sakonago ezagutu behar nuela garbi ikusi nuen. Esan eta egin. Alde batetik, jario berriak gehitu ditut nire agregatzailera eta bestetik, aplikazioa nire eramangarrian instalatu dut.
Aste batzuk aplikazioa erabiltzen pasa ondoren, lehen inpresioa, OpenOffice.orgek aurretik nituen espektatibak bete dituela izan da, alegia, primerako aplikazio baten aurrean nagoela konturatu naiz. Gainera, aplikazio bizia dela ere egiaztatu dut, izan ere, asko dira bere inguruan sortzen ari diren zerbitzu eta gehigarri berriak. Jarraian hauetako biren inguruan hitz egingo dizuet.
ooo2gd luzapena: OpenOffice.orgerako luzapen honen bitartez Google Docsera/etik dokumentuak esportatu/inportatzeko aukera daukagu. Aukera interesgarria dudarik gabe, izan ere, gure dokumentuak OpenOffice.orgen edizio tresna aurreratuarekin ekoiztu dezakegu jarraian gure Google Docseko kontura igo eta beste erabiltzaileekin partekatu ahal izateko. Alderantzizko prozesua burutzea ere posiblea da luzapen honekin. Ooo2gd-ren instalazioa oso sinplea da; nahikoa da luzapenaren 0.6 bertsioa hemendik jaistea eta jarraian Tools/Extension Manager menura jotzea. Bertatik gehitu ahal izango dugu gdocs-0.6.oxt fitxategia inongo arazorik gabe. Beno, egia esan lehenengo ahaleginean kale egin dut, izan ere, instalatu berri dudan Ubuntu 7.10 bertsioan, Java Runtime Environment delakoa instalatu gabe nuen eta sistemak errorea bueltatu dit. Synaptic pakete kudeatzailea erabiliz burutu dut JRE 1.6ren instalazioa eta ondoren, OpenOffice.orgera bueltatu eta Tools/Options/Java lekuan JRE 1.6_03 gaitu dut. Hemendik aurrerako guztia primeran joan da. Oinarrizko menuan Google Docs izeneko aukera berri bat ikus daiteke. Googleeko kontuan dugun erabiltzaile izena eta pasahitza sartu ondoren (nik Google Appserako dudana txertatu dut eta arazorik gabe onartu dit) dokumnetuak di-da batean igo eta jaisten dira.- Ulteo: oraindik probatzeko aukerarik izan ez dudan arren (betatesterrentzat soilik dago irekita oraindik) zerbitzu honi EyeOSen antza hartzen diot nik. Ulteok halako idazmahai birtual bat eskaintzen du, edozein ordenagailutik konekta gaitezkeelarik nabigatzaile soil baten laguntzarekin. Behin idazmahaian aplikazio ezberdinak probatzeko aukera izango dugu. Hauetako bat OpenOffice.org izango da. Honaino ezer berririk ez. Ulteoren ekarpen nagusiena hauxe da: Google Docsen antzera, OpenOffice.org modu kolaboratiboan erabiltzeko aukera eskaintzea. Hau da, Ulteoren zerbitzarietan instalatutako OpenOffice.orgen lanean ari den erabiltzaile batek nahi dituen erabiltzaile guztiak gonbidatu ahal izango ditu dokumentu baten gainean aldiberean eta modu kolaboratiboan lan egiteko. Dokumentu bat amaituta dagoenean Print aukeran klikatuz, egindakoa pdf fitxategi batean jaitsi ahal izango dugu.

Tira, egia da antzeko zerbitzua eskaintzen dutela aurrean aipatutako Google Docs edota Zoho Suite berak ere baina Ulteok badu ezberdintasun interesgarri bat: aurrekoak baino edizio tresna potenteagoak aurkezten ditu, izan ere, OpenOffice.org bera erabiltzen du editore bezala. Horrela, edizio maila konplexuagoak burutu ditzakegu azken hau erabiliz. Nik dagoeneko zerbitzuan izena eman dut; ea zorte piska batekin aplikazioa erabiltzeko gonbidapena jaso eta probatzeko aukera dudan. Kontatuko dizuet.



xa2(e)k zera dio:
Eta gainera gehigarri berezi bat nahi baduzu (wordpressekin integratzea adibidez) “open” denez egin daiteke, microsoftekin ez daukazu horrelako aukerarik, eurak egin beharko lukete.
)
1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.Pega bi (bakizu zelakoa naizen
Lehenengoa ez da benetan pega bat berez, alde duen gauza bat baino: Euskaraz dago. Zoritxarrez egun erdi-pega bat da, euskaraz dagoen bertsioa nahiko atzeratuta dabil aspaldi eta xuxen zuzentzaileak openofficerako duen bertsioa ez da azkenengoa.
Bigarrena, egunero erabiltzen den gauzetan maila berdina erakusten du, baina “bereziak” diren gauza batzutan ez da microsoft officeren mailara iristen, adibidez, nik “->” idazten dudan bakoitzean autozuzenketa erabiliz gezi baten bihurtu nahi badut, microsoft officearekin egin dezaket, openofficerekin ez. Baina zenbatek erabiltzen dute hori?
xa2(e)k zera dio:
Eta beste gauza pare bat:
1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.- Plataforma askotan instalatu daiteke (nik windows-en eta Linux-en probatuta daukat eta oso gustura)
- Datu base propio zein kanpoko datu baseekin lan egiteko aukera (mysql-rekin adibidez)
- Gehigarri bat dago svg irudi bektorialak inportatzeko (naiz eta horiekin lan egiteko hobe den inkscape programa, hau ere FLOSS, euskaraz eta plataforma desberdinetan dabilena)
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Xa2
Microsoften Office paketea da erabili dudan ofimatika aplikazio pakete bakarra ordenagailuekin lanean hasi nintzenetik. Zu bezala, nik ere gauza “berezi” horietako batzuk normaltasunez erabiltzea heldu naiz, makroren bat edo beste, adibidez. Seguru nago hauetako asko botako ditudala faltan OpenOfficen. Baina zer gertatuko litzateke alderantzizko egoera batean? Azken urteotan OpenOffice besterik erabiliko ez banu, seguraski honekin ere gauza “bereziak” egitera ohituta egongo nintzateke eta MOfficerako aldaketan faltan botako nituzke (dokumentuak pdf moduan gordetzeko aukera, adibidez). Ez dira gauza “berezi” hauek gehien kezkatzen nautenak, kontutan izanik gainera, azkenaldi honetan Google Docs erabiltzen ere ohitu naizela.
Egiaztatu nahi dudana zera da: OpenOffice tresna heldua bihurtu dela, egonkorra, azkarra eta potentea. Duela urte batzuk alde handia zegoen bien artean baina irudipena daukat alde hau izugarri txikitu dela. Horrela bada, gauza “berezi” horiek galtzeko prest nago lizentziaren kostuaren truke.
2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.xa2(e)k zera dio:
Guztiz ados, baina ez hori bakarrik, “galtzen” ditugun horietako batzuk (makroak adibidez) beste era baten egitea badago (open officeko makroak), eta ezin direnak egin edo maila berean ez daudenak ez dira egunerokotasunean erabiltzaile “arruntak” erabiltzen dituztenak. Arazoa bai egon daitekela zenbait enpresatan erabiltzen diren kalkulu orrietan (excellen), horiek “itzultzea” benetan konplikatua dalako, baina enpresa baten horrelako kalkulu orriak erabiltzea (leku batzutan datu basea moduan ere!!!) prehisterikoa da…
3 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Arazoa, beraz, ez da tresnan egongo…
Horrela izanik ere (bazenekien…) adi egon behar gara eta arretaz irakurri behar ditugu eusko jaurlaritzak egindako moduko txostenak ere (kaleratzen badu noski). Tresna hau EZ da perfektua, eta txosten horietatik ere zer ikasi edukiko dugu.
Sakratua eta perfektua den bakarra Athletic da, bakizu…
assar(e)k zera dio:
“…nik “->” idazten dudan bakoitzean autozuzenketa erabiliz gezi baten bihurtu nahi badut…”
Joan “Tresnak → Autozuzenketa…” atalera, hautatu “Ordeztu” fitxa eta hor idatzi, “Ordeztu” azpian, “->”, eta “Honekin…” azpian, “i” letra “alt gr” sakatuta daukazun bitartean. Gero sakatu “Berria” botoia, arau berria sortzeko. Amaitzeko irten leihotik.
Jolausek dioen bezala, azken 20 urteetan MS Office ordez OpenOffice erabili izan bagenu, trikimailu horiek guztiak ezagutuko genituzke.
Bide batez, ni ere Jaurlaritzaren txostena ikusteko zain nago (ez dut uste inoiz ikusiko dudanik), eta Athletic-ek sakratutik ez dauka ezer, adreiluak egiten dituen lantegi bat izango balitz epaitua eta kondenatua egongo litzateke bere langileak jatorriaren arabera diskriminatzeagatik.
4 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.david(e)k zera dio:
bikaina, juxtu honen inguruan ari gara orain, hau da, google docs vs. OOO eta zure artikuloa primeran datorkigu.
16 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.eskerrak zuek zaudetela hor, bidea zabaltzen eta munduarekin partekatzen. mila esker eta badakizue errioxaldetik etortzen baldin bazarete ardo botila batzuk dituzue zain.
xa2(e)k zera dio:
Eskerrik asko assar, ez dut justu horrela lortu baina lortzeko bidean jarri nauzu, “i” eta “alt gr” sakatuta ez da gezia agertu, baina bai “alt” zakatuta dagoela “26″ zenbakia idatziz.
16 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Fultxo(e)k zera dio:
Barkatu oso ezkor banago baina niri guzti honek egundoko “roiloa” iruditzen zait. Formatu batetik bestera pasatzeko, ez dakit zer egin behar dela eta gero hori ez dakit non irekitzeko ez dakit zerekin ireiki behar duzula, baina aldez aurretik ez dakit nondik jaitsi behar duzula aplet bat… Benetan IKTak errazteko bidean daude ala gu nahasteko bidean!!!! (Garbi gera dadila IKTeroak honetan ez direla errudunak!)
Nik bi formatu besterik ez nituzke onartuko doc (hainbat urtetan elkar-ulertzeko balio diguna), odoc eta pdf eta agian zorrotzago izango nintzateke odoc besterik ez. Denok militante jarri, itun bat sinatu, 10 puntukoa bada hobe eta kitto, ahaztu nahaste-borraste amaigabe hau.
Gainera supermegalibreak gara eta denok Openoffice-n alde hitz egiten dugu baina oraindik ez dut ezagutu Openoffice soilik eta era intentsiboan erabiltzen duen inor. Openofficeko erabiltzaile hauek izan badira (sorginak bezala) baina inork ez ditu inoiz ikusi…
5 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
@Fultxo: Ez nago ados lehenengo paragrafoan adierazten duzunarekin. Gogoratuko duzu duela hiru urte inguru hamar internautetatik ia hamarrek erabiltzen genuela IE, seguruenik gutako gehinentzat nabigatzaile nahikoa, erabilterraza. Zergatik aldatu ba? Atzean zituen erabiltzaile kopuruaren arabera nabigatzaile hori “standard de facto” bihurtuta zegoen. Zergatik orduan hasi gauzak konplikatzen nabigatzaile berriekin?
Erabiltzaile arrunta garenok izaten dugun perspektiba horrelakoen aurrean nahiko “kontserbadorea” eta “sinplista” (ez dakit modu goxoagoan nola adierazi
)izaten da gai hauetan: zergatik aldatu ondo moldatzen bagara orain dugunarekin?
Zorionez 2004ko azaroaren 9an Mozilla fundazioak bere nabigatzaile askearen lehen bertsioa kaleratu zuen. Eta orduan konturatzen hasi ginen Internetetik nabigatzeko esperientzia askoz ere aberatsagoa eta, era berean, sinpleagoa izan zitekeela. Hor ditugu gaur egun Euskalbar bezalako gehigarriak, edota Xuxen hiztegia nabigatzailean zuzenean erabiltzeko, edota nabigatzailea euskaratuta erabiltzeko aukera… Eta ez al du horrek guztiak IKTen erabilera errazteaz gain, burutik pasatuko ez zitzaizkigun aukera berriak ekarri? Ez dugu Firefox erabiltzen software askea delako, baizik eta nabigatzaile aparta delako eta guri guztia, askea izateari zor zaion zerbait da.
Dudarik gabe Microsoft Office ofimatikako pakete oso ona da eta, niri pertsonalki 2007 bertsioan egin dizkioten aldakuntzak asko gustatzen zaizkit, batez ere tresna barra berria. Baina Redmondekoei sudur puntan jarri zaielako, fitxategiak gordetzeko formatu berri bat kaleratzea otu zaie. Eta kontua da formatu hau estandarra ez izateaz gain, ez dela bateragarria Office-eko aurreko bertsioekin ezta ere : falta zena!! Ordenagailu berria erosi duten ikasle mordoa dator ikastolara etxean egindako lanekin eta erotu egiten dira/gaituzte fitxategia ezin dugulako ikastsolako ekipoetan ireki. Zuk uste duzu honek errazten duela IKTen erabilera? Nor da formatuak bere gogora sortu edo moldatzen dituenak. OpenOfficek berriz, estandarrak diren formatu guztiekin bateragarria baita MOffice-en formatuetan gordetzeko aukera ere ematen du.
Bestalde, garbi izan behar dugu Office zerbait itxia dela, ekarpenetara itxia, alegia, horrela Google Docs bezalako aplikazioekiko uztarketa adibidez, ziur egon gaitezke etorriko ez den zerbait izango dela, aplikazioaren euskaratzea bezala. Denon elkarlanarekin ez dugu aukerarik izango aplikazioa gure beharretara moldatzeko.
Eta azkenik, lizentzien kostua dago. Ez dizut ukatuko orain arte MOffice erabiltzeko arrazoi nagusiena “kajatik” pasatu behar ez izatea zela. Eta egoera honi buelta emateko intentzioa dagoela ikusten dudanez (eta gure kasuan ez daukagunez besteek dituzten diru kopuruak horrelako gastuak justifikatzeko), geroz eta zalantza gutxiago ditut etorkizuna OpenOfficetik datorkigula, gure ikastolan behintzat hala izango da. Eta ziur nago, gure ikasleek Firefoxek dituen abantailetaz berehala jabetu diren bezala, OpenOffice-ekin ere horretaz jabetuko direla. Jakinen gainean edukiko zaituztegu nola dihoazkigun gauzak.
@David: hitza hartzen dizut. Ea Errioxa aldera irteeratxo bat prestatzeko aukera daukagun. Joan ardo hori freskatzen!
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Fultxo(e)k zera dio:
Egia esan ados nago esaten duzunarekin eta hain zuzen ere hori da kritikatu nahi dudana, mila formatuen INPOSIZIOA merkatuko intereseen aldetik. Datorren Microsoftek erabakitzen badu 2007-ko formatua ez zaiola interesatzen eta berri bat atera behar duela eta erabiltzaile guztiak atzetik? Honekin ez nago batere ados, baina badirudi erabiltzaile arruntari bost axola zaiola guzti hau edo, hobe esanda, gutxi egin dezakela honen aurrean: saia zaitezte Windows XP-pean dabilen ordegailu bat erosten momentu honetan, ezinezkoa da, eta ez gabiltza Linux-az hitz egiten!
Informatika SINPLEA izan beharko litzateke. DOS-etik hona bide luzea egin dugu interface-aren erraztasunean eta teknikaren arrakasta hortan datza, erraztasunean, mobilak edo kotxe arrunt bat ordenagailu bat bezala eskegiko balitz (gero eta gutxiago gertatzen da hori, zorionez) ez lirateke horren zabalduta egongo. Badirudi merkatuak ere bide horretan jarraitzen ari dela eta Oficce 2007 erabiltzeko argiago dela, bai, baina orain fitxategi mota saltsa ederra dugu eskutartean eta dokumentuak PARTEKATZEA arazoa bihurtzen ari dela eta hori konpontzeko soluziobideak badira baina erabiltzaile arruntentzat konplikatuak eta lana eskatzen dutenak.
Horregatik nion nik soluziobide erraz, sinple eta agian kontsebadorea, hau dela, politika zorrotz bat eramatea gure zentruetan haibat fitxategi mota soilik onartu: adibidez doc (zaharra), pdf eta odoc (estandarra) edo, bigarren aukera, piszinara bota eta odoc bakarrik onartu. Beste hitzetan, Word 2007-ko fitxategi mota horiek ez onartzea. Ez da hain zaila, gure ikastolan irakasle batek fitxak Corel programarekin egiten zituen, harrigarria bada ere. Hori ezin zuela egin esan zitzaion. Beste batean enpresa batek Corel-ekin egindako txartel bat bidali zigun bistada bat emateko eta beste formatu batean bidaltzeko esan zitzaion…
Hala ere, eta software librearen aldekoa naizela (edo agian dohainiko sofwarearen aldekoa nahiz soilik???) oraindik ez dudala ezagutu OPENOFFICE era intentsiboan erabiltzen duen INOR. Garagardo batera gonbidatuko dut eta solasalditxo bat izango nuke berarekin “suite” horren honuretaz hitz egiteko.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Fultxo(e)k zera dio:
onura, h-rik gabe, barkatu…
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Nik pertsonalki ez dut uste OpenOfficerako migrazioa ez ematearen arrazoia honek duen kalitatea faltaren ondorioa izatea. Nire ustez arrazoi nagusia migrazioan gerta daitezkeen bategarritasun faltaren beldurraren ondorioa da. Alegia, datuak galtzeko dugun bildurra. Eta ulertzen dut hainbat erakundeetan arrazoi hori pisuzko a izatea.
Baina nire ikastolaren errealitatea bestelakoa dela uste dut. Horregatik, geroz eta denbora gehiago pasatzen uzten badugu, egoerak okerrera egingo duela garbi daukagu, Office-ek ateratako formatu berri hauen eraginez, nagusiki. Horrela, aldaketari heltzeko unea heldu dela uste dugu. Ikusiko dugu zer dioten ikastolako beste kideek.
Proposamena aurrera ateratzen bada hitz egingo dugu honi buru lasai. Joe, Bianan garagardoak zain eta Oionen ardoa. Iujjjuu!!!!!
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.assar(e)k zera dio:
Fultxo, ni naiz bilatzen ari zaren pertsona. OpenOffice erabiltzen dut etxean eta lanean. Lanean MSOffice daukaten lankideekin aritzen naiz, askotan dokumentu beraren gainean lan egiten. Kasu horietan XLS, PPT eta DOC formatuak erabiltzen ditugu. Nik OpenOffice-kin ireki eta moldatzen ditut, eta gero gorde egiten ditut. Hurrengo minutuan, lankideak irekitzen du eta bere aldaketak egiten ditu.
Ez dut esango arazoak ez daudenik. Arazo gehienen jatorria MSOffice-n formatuak erabiltzetik dator, oraindik ere OOo-k ez baititu formatu horien elementu guztiak modu egokian tratatzen. Hala ere, nik esango nuke oztopo hori laster desagertuko dela, formatu horiek desagertzeko bidean daude-eta.
Galdetu beldur barik, OpenOffice-n funtzionamenduari buruzko zalantzarik badaukazu, erantzuten saiatuko naiz. Portzierto, ostiralean Heredad de Ugarte-ra goaz Gabonetako bazkaria egitera, baina gero laster itzuli behar dugu Gasteizera. Datorren urteko lehen astean libre egongo naiz garagardo hori edateko.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Fultxo(e)k zera dio:
Mila esker Assar eta zorionak Euskalbar dela eta. Gure ikasleek ohitu dira hori erabiltzen eta tresna benetan erabilgarria izaten ari zaigu.
Formatuaren kontuaz gain, badakit horrek arazoak ekar ditzakela, ez oso handiak suposatzen dut, eguneroko erabilpenean duen erraztasunaz ari naiz. Funtzio ezberdinak aplikatzeko garaian nola dabilen. Erabigarritasunaz hitz batean.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Bitxia bada ere, une honetan migrazio edo bateragarritasun arazoak daude… Microsoften formatu propio desberdinen artean!!! Izan ere, .docx edota .pptx formatuetan gordetako hainbat datu ez dira bateragarriak .doc eta .ppt-ekin. Hori erraz antzeman daiteke formatu hauetan gordetzerakoan agertzen den mezuari arretaz begiratzen badiogu. Ikusiko duzue zenbat diren galduko diren dokumentuaren ezaugarriak formatu zaharretan gordetzerakoan. Eta hauetako batzuk nahiko “peñazoak” dira; adibidez, MO2007n egindako powerpoint batean, testuari formatu berrietako bat ematen bazaio eta testu honen barruan esteka bat agertzen bada, .ppt- bezala gordetzerakoan testu hori guztia irudi bihurtzen du eta barruan zeuden estekak galdu egiten dira.
Alderantzizko prozesuan ere arazoak gertatzen dira. MO2003 edo aurreragoko dokumentu batzuk arazoa ematen dute MO2007an irekitzerakoan. Ez daukat oraindik niri gertatzen zaidan arazoan gakoa, baina MO2003n nire azterketetarako txantiloi bat diseinatu nuen. Txantiloi horretan oinarrituta sortu nituen nire azterketa gehienak, eta ez nuen inongo arazorik izan. Orain, azterketa hauek guztiak MO2007n irekitzerakoan arazoa ematen didate, aplikazioa bakarrik isten da eta dokumentua berreskuratzeko aukera ematen didan arren, ez dut lortzen.
7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.assar(e)k zera dio:
Fultxo, nire eguneroko lanerako aski eta soberan daukat OpenOffice-kin. Ez naiz “power user” deitzen duten horietako bat ere, baina segurasko erabiltzaileen %95ak baino gauza gehiago egiten ditut.
Egia da OOo-k ez dauzkala MSOffice-k adina aukera. Zenbait gauza ezin dira OpenOffice-n egin.
Proposamen bat: esaizkidazu MSOffice-kin egiten dituzun hiru gauza arrunt eta hiru gauza arraro, eta OpenOffice-kin nola egiten diren esango dizut (egin ahal badira), ea zaila ala erraza iruditzen zaizun.
7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Hara hemen PC Actualek egiten duen analisia Impress-en inguruan. Ikusiko duzuen bezala, Powerpointek burutu ezin daitezkeen hainbat gauza Impressekin egin daitezke. Eztbaidarako “alpiste” gehiago
8 days igaro dira mezua idatzi zenetik.