TopOfBlogs
A A
RSS


Euskal aditz laguntzailea lantzeko ariketa sorta

Euskaljakintzakook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoaren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat.

Ariketak

Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz:

  • Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak)
  • Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak).

Gune berria

Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu.

Gune berria

Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu:

Taulak:

Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan (indikatiboa, baldintza, ahalera, subjuntiboa eta agintera) klik eginez, topatuko dituzu.

Horietaz gain ondorengo taulak ere aurki ditzakezu:

Teoria:

Aditzari buruzko oinarrizko informazioa ipini dugu aurreko guztiari laguntzeko.

Gaurtik aurrera, gune berria osorik euskaljakintzako kontsultategian izango duzu eskura eta ariketen orria, berriz, euskaljakintzako ariketen atalean (biak eskuineko zutabean). Lagungarri gertatuko zaizuelakoan…

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/01/16/euskal-aditz-laguntzailea-lantzeko-ariketa-sorta/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskal aditz laguntzailea lantzeko ariketa sorta”

  1. Gravatar Image

    Ion Rey(e)k zera dio:

    Kaixo Maite!

    Baina, baina, zenbat lan egiten duzuen. Eskerrik asko denon partetik!!!

    Hurrengo astean, oker ez banago, Iturrama institututik ibiliko zarete ezta? Ea pasatzen naizen eta elkar ezagutzen dugun.

    Ion

  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Ion!

    Mila esker iruzkinagatik! Gaur izugarrizko poza hartu dut ikastolan bertan DBHko irakasleak esan didanean juxtu aditza lantzen hasi behar dutela eta primeran etorriko zaizkiela guk sortutako ariketak. Egia esan, oso pozgarria da, behin lana eginda, norbaitek etekina ateratzea…

    Bestalde, bai, halaxe da. Hurrengo astetik aurrera, egun mordo batean izango gara zuen ikastetxean. Beraz, garbi dago oraingoan pertsonalki ezagutzea “tokatzen” zaigula… :wink:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo