Gaur, Ikastolen Elkarteak Ikasys izeneko egitasmoaren aurkezpen ofiziala egin badu ere, gure ikastolan aski ezaguna da izen hori. Izan ere, gure ikastolak parte hartze zuzena izan du egitasmo horren prestakuntzan eta garapenean. Lau irakasle buru-belarri eta ordu kopuru ikaragarria eskainita, gidatu dute proiektua gure ikastolan, hori bai, gainontzeko irakasleen laguntza eta bultzada jasoz.
Egitasmoaren berri eman zitzaigun unetik, oso garbi izan genuen elkarlanean oinarritutako lana izan behar zuela, nahiz eta ardura nagusia talde baten esku gelditu. Eta horrela egin zen. Konpromisoa hartu eta milaka jarduera prestatze eta mailakatzeari ekin genion irakasle guztion artean. Giro bikaina bizi izan dugu lan hori burutzean, baina normala den bezala, une gogorrak ere izan dira, batez ere, egindako lana atzera bota eta beste era batean prestatu behar izan dugun bakoitzean.
Nolanahi ere, elkarlanean oinarrituta gauza asko egiteko gauza garela frogatu dugu. Horregatik, nik uste dut gure Idoia, Ainhitze, Mertxe eta Marian gaur jaso behar dutela ikastolako lankide guztion aitortza eta zorion publikoa egindako lan bikain horrengatik. Zorionak guztion partetik eta mila esker emandako eredu bikainarengatik.
Bestalde, proiektuaren xehetasunak hobeto ikusiko dituzue proiektuaren blogean. Blog horretan argitaratzen joango baitira sistema berri honen inguruko albiste guztiak. Baina ikusten ari naizenez, albistea zabaltzen hasita dago: EITB24, Sugandilaren isatsa, Zabaldu


intxurre(e)k zera dio:
Gaurkoa egun pozgarria izan da ikastolontzat. Denbora izango da testigu baina nire ustez, garrantzia handiko proiektu baten berri eman da gaurkoan.
50 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.Magic-ek aipatzen duen bezala, gure ikastolan aski ezaguna dugu izen hori. Idoia, Ainhitze, Marian eta Mertxe buru belarri murgildu direlako bertan. Beste guztiok ahalegindu gara laukoteari laguntzen.
Zorionak eta nire aitortza proiektuaren arduraduneei eta nola ez gure laukoteari.
Beste kontutxo bat ere bai. Noiz egin behar dugu afari famatu hori?
sei(e)k zera dio:
Zorionak Idoia, Ainhitze, Marian eta Mertxe zenbatu eta eskertu ezin diren ordu mordo horiengatik! Zorionak baita Ikastolen Elkarteari ere horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko zailtasun guztien gainetik aurrera egiteagatik. Ea lanketa mota honek, ikasle autonomo eta aktiboagoak lortzeko bidean, urrats bat gehiago suposatzen duen… Esango diguzue beraiekin lanean hasten zaretenean!
3 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.