Nik uste dut oso gutxi izango direla Gmail posta zerbitzuaren kalitatea zalantzan jarriko dutenak, nahiz eta datuen erabilerarekin errezelo bat baino gehiago sortu. Portzierto, Hotmail edo Yahoo bezalako zerbitzuek ez didate konfiantza handiagorik ematen
Nolanahi ere, gaurko mezu honen helburua ez da posta zerbitzuen balorazio bat egitea, Bitelian aurkitu dudan bideo bat zuenganatzea baizik. Errusiar batzuek eginiko bideo zoragarri honekin, Gmail posta zerbitzuaren funtzionamendua oso era orijinalean ikusteko aukera daukagu. Ea tutorial guztiak era dibertigarri honetan iristen zaizkigun.
Eguneraketa: Posta zerbitzu hau geroz eta gehiago maite dut. Oraintxe bertan jakin dut bere txat zerbitzuan, “Invisible” egoera jartzeko aukera gehitu dutela. Amaitu dira, beraz, lanean ari zarenean, jendearen mezu indiskretoak. Momentuz, ingelesez bakarrik funtzionatzen du (nik horrela daukat nire Gmailen interfazea). Ikasle gogaikarri batzuek bakean utziko naute orain.


Fultxo(e)k zera dio:
Noizko Gmail euskaraz? Kanpaina bat egin beharko dugu?
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.magic(e)k zera dio:
Aupa Fultxo:
Gai hau ez da berria. Gogoratu Sustatun eman zen eztabaida itzulpenaren mailarengatik. Beste batzuek eztabaida antzuetan sartu gabe, Googleekoekin harremanetan jarri eta Euskaraz jartzea zuzenean eskatu zuten..
Nolanahi ere, itzulpena aspalditik bukatuta dagoela jakinda, ez legoke gaizki gisa honetako kanpaina antolatzea eta Euskal Blogosferatik eskaera “masibo” bat burutzea.
Ea nor animazen den eta kanpaina antolatzen duen. Ikastoletatik eta Nafarroatik sortuko balitz, chapeau!!!
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Zik(e)k zera dio:
Ni ere kanpaina egitearen alde nago. nazkaturik nago Gmail beti beste hizkuntza batzuetan erabili behar izateaz.
Gainera euskaratuta badago, are eta arrazoi gehiago euskaraz eskatzeko!
20 days igaro dira mezua idatzi zenetik.