A A
RSS


Wordpress 2.5 RC eskura

Gaur bertan Wordpress-en, 2.5 Sneak Peek izeneko mezu batean, ikusi dut lehen Release Candidate (1,3 MB ZIP) eskura jarri dutela. Hori ikusita, berehala jaitsi eta instalatu egin dut frogak egiten hasteko. Ohikoa denez, argitaratutako bertsio hau ingelesez dago, baina ziur 2.5 bertsioa atera eta berehala Librezaleko lagunek euskarako bertsioa guztion esku jarriko digutela.

Garbi dago Wordpress-en inguruan lanean dabilen jendea lan ikaragarria egiten ari direla CMS hau geroz eta ahaltsuagoa bihurtzen dutelarik. Orain arte pluginak erabiliz egin behar izaten genituen gauzak, poliki-poliki ezartzen ari dira (etiketak, multimedia, editorea…), baina oraindik ez dut ulertzen nola arraio ez dituzte beste inplementazio batzuk burutzen, batez ere lokalizazio eta internalizazioaren inguruan. Wordpress komunitateak lokalizazio lan handia egin du eta edozein hizkuntza topa dezakegu Wordpress, baina gune eleanitza edo elebiduna ekoiztu nahi duenak pluginekin “borrokan” hasi behar du eta informatika kontuetan oso aditua ez bada (horixe da nire kasua), erotuta ibiltzeko arrisku bizia du.

Globalizatutako mundu honetan, geroz eta gehiago dira sortzen ari diren gune eleanitzak eta behar hori geroz eta nabarmenagoa da. Euskaldunon kasuan, gune asko hizkuntza ezberdinetan garatu behar izaten ditugu (Euskara-Gaztelera edo Euskara-Frantsesa oso ohiko konbinazioak dira gurean). Horregatik, itxaropentsu nengoen bertsio berri honekin eta gai horren inguruan zer edo zer egingo zutela konbentzituta nengoen, batez ere Lorelle-k mezu hau idatzi zuenean. Dena den, bertsio berri honetan, ez dut ezertxo ere topatu eta nire dezepzioa handi xamarra izan da. Izan ere, webgune elebidun bat (euskara-gaztelera) martxan jarri nahi dugu eta frogatu ditugun pluginekin ez dugu asmatzen eta beti atal dezente hizkuntz bakar batean gelditzen zaizkigu.

Wordpress-ek aukera hori inplementatzen duen arte itxaroterik ez dugunez, lehenbailehen irtenbide bat topatu beharrean gaude. Ziur gaude zuetako askok jakingo duzuela nola arraio konpon dezakegun arazo hori eta zuen laguntza estimatua izango da. Orain arte, Joomla, Drupal eta Wordpress izan dira frogatu ditugun CMSak, baina oraindik ez dugu topatu gure beharrak asetuko dituen irtenbiderik. Zuen laguntzaren zain.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/03/18/wordpress-25-rc-eskura/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Wordpress 2.5 RC eskura”

  1. Gravatar Image

    Ion Rey(e)k zera dio:

    Nik b2evolution sistema erabiltzen dut, eta probak ari naiz egiten eskola batean, aldizkaria sortzeko. Sistema hori multiblogs ezaugarria zuelako aukeratu nuen, eta ez nago ziur zer nahi duzuen, baina nire sistema honetan, erabiltzailearen arabera bloga euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez agertzeko aukera ematen diet irakasleei.
    Horixe bada bilatzen duzuena, laguntzeko, partikatzeko eta prest nauzue.

    8 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Kaixo Ion:

    Ez da hori guk bilatu nahi duguna. Guk atari publiko elebidun bat martxan jarri nahi dugu. Atari publiko horrek euskara izango du hizkuntza lehenetsia, baina gazteleraz ikusteko aukera eman beharko luke. Hau da, edozein mezu, menu aukera edo eduki mota bi hizkuntzetan ikusteko aukera eman beharko luke.
    Orain arte egindako frogetan edukiak bi hizkuntzetan ongi jartzea lortu dugunean, beste eremuekin arazoak izan ditugu: iruzkinen interfazea, alboko menuak, RSS jarioa… hizkuntz bakar batean ikusten baitziren.
    Horixe da gure arazoa. Gure ikastolak orain duen web orriak horrela funtzionatzen du eta antzeko zerbait beharko genuke.

    20 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    Ion Rey(e)k zera dio:

    Bai, ulertzen dut. Tira! Erne egonen naiz ea zerbait aurkitzen dudan.
    Dena den, horrelako bat Joomla-rekin ikusi dut. Begiratu dut lasaiago.

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    Ion Rey(e)k zera dio:

    Kontxo! Gero konturatu naiz mezu nagusian idatzi zenuela Joomla-rekin probak eginak zenituztela…. Sorry!

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Aupa Ion:

    Joomlarekin gertatu zitzaidana ezjakintasunaren ondorio zuzena besterik ez zen izan. Nik, hobe beharrez, Joomla 1.5 bertsioa eta jarraian, gune elebidunak kudeatzeko Joomfish izeneko gehigarria instalatu nituen. Baina bertsio horrekin ez da bateragarria eta ez zuen funtzionatzen. Azkenik, ohartu nintzen Joomla 1.0.X bertsioa instalatuta arazo horiek desagertuko zirela. Pentsatu eta egin.
    Dagoeneko, bertsio hori eta Joomfish instalatu ditut eta, dirudienez, posible izango dut gune elebidun hori abian jartzea. Dena den, Joomlarekin galduta nabil eta Wordpress-ekin di-da batean egiten dudana egiteko, hemen denbora joaten zait eta mantso-mantso nabil. Noizbait bukatuko ote dut? :wink:

    Mila esker Ion zure arretarengatik eta zure laguntzarengatik.

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo