A A
RSS


Koordenatu geografiko sistemaren mapa interaktiboa

Mezu honetan, Euskal Herriko Mapa Interaktiboa nola egin genuen azaldu genizuen. Gaur, teknika berbera erabiliz, Koordenatu geografiko sistema izeneko mapa eraiki dugu.

Mapa hau, latitudea, longitudea, paraleloak, meridianoak… ikasleekin jorratzeko eraiki dugu. Bertan agertzen den informazio guztia Euskal Wikipediatik hartuta dago eta sagua puntuen gainean jartzerakoan zabaltzen den leihatilan klikatuz gero, informazio hori Euskal wikipedian dagoen orrira eramango gaitu.

Egia esan, sistema sinple hau erabiliz, beste gauza asko egin daitezke eta, orain arte bi mapa bakarrik eraiki baditugu ere, hemendik aurrera gehiago argitaratzeko asmoa daukagu. Giza gorputza, landareak, erliebea, astronomia… zain ditugu eta epe motzean osatzen joango gara. Gure asmoa bilduma bat osatzen joatea da.

Mapa hauek eraikitzeko erabiltzen dugun teknika arestian aipatutako mezuan azaldu genizuen eta erabilitako irudia eta gaiaren araberako doikuntzak burutzea besterik ez dago mapa berri bat sortzeko. Doikuntza horiek egiteko Firefoxerako Web Developer izeneko gehigarria erabiltzea aholkatzen dizuegu. Ea beste norbait animatzen den eta denon artean bilduma txukun bat osatzea lortzen dugun.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/04/03/koordenatu-geografiko-sistemaren-mapa-interaktiboa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Koordenatu geografiko sistemaren mapa interaktiboa”

  1. Gravatar Image

    Luistxo(e)k zera dio:

    CSS orriko loturen posizioak X/Y ardatz batean ezartzen dira, left eta top, pixeletan, irudi finko bat erreferentzia gisa hartuta. Kokapen geografikoak ere X/Y ardatzetan zehazten dira, latitudea eta longitudea, graduetan. Balego modu bat, irudi finkoaren lau ertzak koordinatu batzuekin lotzeko, orduan latitude longitude guztiak bihur daitezke left-top… Lan pixka bat eskatuko luke, baina uste dut kontzeptu interesgarria litzatekeela.

    9 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Kaixo Luistxo:

    Ez dakit oso ondo ulertu dizudan, baina irudi finkoaren lau ertzen koordinatuak zehaztea erraza bada ere, horiek besteekin lotzea ez dakit posible izango ote den. Nolanahi ere, zure ekarpen hau interesgarria iruditzen zaidanez, begiratuko dut ea zer edo zer tpatzen dudan.

    Oker ez banago, zuk diozun hori javascript edo applet batekin ikusita daukat, baina CSS bakarrik erabilita ez dut sekula ikusi. Saiatuko naiz hori argitzen.

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Multimedia

Kargatzen...

Gora igo