
Historiako asignaturan egin izan dugun ariketa bat genealogia zuhaitza da.
- Ikasle bakoitzak bere zuhaitza hasten du etxekoei galdetuz edo familiako datuak kontsultatuz. Ahalik eta datu zaharrenetara iristen gara horrela eta hurrengo helburuak markatzen ditugu: Zein zen aitonaren aita? Noiz ezkondu zen berraitona?
- Hori egin ondoren, Ordiziako epaitegian hartzen dugu ordua eta hara joan ohi gara, ikasle bakoitzak bere arbasoaren izena liburu orijinalean inskribaturik ikusteko. Ordiziako arbasoak ez dituzten ikasleak, bere kasa egiten dute inbestigazioa dagokien herrian. Hemen ere topera iristen gara, ezin datu berririk aurkitu… Berriro markatzen ditugu hurrengo helburuak: Zein izan zen nire berraitonaren aita? Eta ama? Nongoak ziren?
- Ondoren Eliz Barrutiko datuak behar ditugu. Orain arte, konplikatu samarra zen puntu hau, txanda gutxi lortzen baitira eta nekez. Orain lana asko erraztu da, http://mendezmende.org/eu/partidas helbidean 1901 arterainoko bataio, ezkontza eta heriotzak kontsulta baititzakegu. Garai haietan datu hau fidagarrienetakoa zen, umeak ez baitziren beti-beti inskribatzen zerrenda zibiletan, eta bai, ordea, elizarenetan! Webgune honen laguntzaz, gure helburuak askoz ere errazago lor ditzakegu. Berriro egin dugu tope, berriro galderak. Zorte apur bat izan badugu, miatu beharreko mikrofilmaren zenbakia eta orrialdea badakizkigu. Aurten lan hau Ordiziako Barrena liburutegian egin dugu, epaitegian izan ondoren denbora sobran genuelako eta bertan geratu ginen. Horrela, esperientziaren berri emateko aukera ere izan genuen.
- Irteera egiteko garaia da: Donostiako Elizbarrutian txanda hartu eta Donostiara egun pasa! Goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00ak arte egongo gara lanean, mikrofilmatutako orri zaharrak ixil-ixilik miatuz, markatutako helburuaren atzetik. Zenbaitek zorte izugarria izango du eta pentsatutako guztia aurkituko du, gauza harrigarriak deskubrituko ditu… Beste zenbait triste samar geratuko da, ez baitu ezer aurkituko… (Horregatik joaten gara norabaitera bazkaltzera, ea jendea animatzen den!). Koldo Mitxelenara joaten gara eta hango ordenagailu batean gure eguneko esperientzia idatzi. Hemen kontsulta ditzakezue iazkoak: Boskote1, Boskote2
- Eta horixe izaten zen dena.

Erraz-erraza da gure arbola egitea, Googleren mapan kokatzea, argazki karpetak konpartitzea, familiakoen artean mezuak bidali eta jasotzea, urtemugak jakitea eta notifikazioak jasotzea… Gainera, ez dira derrigorrezkoak bikote “formalak” eta onartzen ditu sexu berekoak, ezkongabeak eta abar. Partaide bakoitzak bere fitxa propioa du eta bilaketa errazak egin daitezke: Klara izena dutenak, Mujika abizenekoak, Zaldibitarrak…

2008. urtea ondo hasi dute katalan hauek, bigarren postuan geratu baitira Web Revelación 2007, Yahook antolatutako lehiaketan. Gainera, orain arte bezala jarraitzen badute, geratu gabe ari dira webgunea hobetzeko ahaleginetan. Nire zuhaitza egiten hasi naizenetik hainbat iradokizun egin dizkiet eta berehala erantzuten dute bere iritzia emanez edo zuzenean aldaketa burutuz. Irakasle bezala, ikasleen lana ikusteko aukera eskatu nien eta, handik gutxira, behaketa hori egiteko era erakutsi zidaten. Batxilergoko Giza taldean egin beharreko lanketarako tresna oso aproposa delakoan nago!


xa2(e)k zera dio:
Orain art GENI erabili izan dut, baina honek ere itxura ona dauka, probatuko dut.
24 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.Xarnegu(e)k zera dio:
Zorionak ekintza interesgarri hori aurrera eramateagatik. Oso ideia ona da.
45 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.Iradokizun pare bat: Mormoien webgune honetan: www.familysearch.org datubase handi bat dago senideen datuak bilatzeko. Gaiera, Personal Ancestral File izeneko aplikazioa doan jaits daiteke. Oso aplikazio ona da gedcom esportazio-estandarrarekin bateragarria.
Hala ere, genealogia benetan gustatzen zaionari Legacy Family Tree aholkatuko nioke: www.legacyfamilytree.com. De Luxe bertsioa ordaindu behar bada ere, estandarra doakoa da.
Intxurre(e)k zera dio:
A zer nolako lanak egiten dituzten gure DBHOko ikasleek eta noski irakasleak!
21 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Bejondeizuela!
jolaus(e)k zera dio:
Horrelako adibideak ikusten ditudanean garbi ikusten dut gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon badaudela, konpetentzien inguruko lanketa bidezkoa dela, ikasleek bizi duten inguru sozialarekin harremanetan jartzeko bideak baditugula, ikasle autonomoak eta, era berean, taldean lan egiten dakitenak promozionatu ditzakegula, IKTek ere, bere dosian erabiliz, oso lagungarriak izan daitezkeela…
Enfin, geroz eta garbiago daukat irakaskuntzak aurrera egin badezake, erronka berrien aurrean arrakastaz irtetea nahi badugu, irakaslearen inplikazio, konpromiso eta ausardiaren ondorioz izango dela. Gure esku dago, jaun-andreok! Eta horrela ikusten ez duenak bere lanbideari zor dion begirunea ukatzen ari da.
Eredu oso interesgarria Koro. Niri ideia pare bat eman dizkidazu. Zure hurrengo ekarpenen zain geratzen naiz, ziur nago eta antzeko “perla” ugari izango dituzula besteoi kontatzeko.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.