Internet en el Aula bezalako gune batean sartzen naizenean ezin dizuet ukatu inbidia sanoa ematen didala. Inbidia ematen dit, modu espontaneo batean, irakaskuntza munduko estamentu guztietako kideak txoko horretan elkartu direlako euren iritziak eta ideiak besteekin partekatzeko asmoz. Sare horretan mota guztietako irakasleak aurkituko dituzue (hauetako askok euskaldunak gainera), unibertsitatekoak, derrigorrezko hezkuntzakoak, ELEkoak, berritzegunetakoak…. eta ikasleak ere!! Harrigarria da ikustea zeinen ederki akoplatu diren denak, euren status akademiko/profesionala aldera batera utziz, irakaskuntzaren alde taldean lan egiten. Txalogarria oso!
Ez dakit egunen batean gure aurreiritziak eta gure “status profesionalak” alde batera utzi, gure beldurrak gainetik kendu eta elkarrekin proiektuak eta esperientziak garatzea helduko ote garen. Ez dakit harreman pertsonal eta sozialen ikuspegitik hain atzerakoia den euskal hezkuntza mundu honetan, desberdintasunen gainetik, benetan batzen gaituena zer izan beharko litzatekeen ulertzera inoiz helduko ote garen. Duela hilab ete batzuk, norbaitek hori posiblea izango ote den galdetuko balit ezezko borobila emango nioke. Euskaldunok bizi dugun gaitz kroniko honek sendabiderik ez duela erantzungo nioke. Baina ez dakit gauzak poliki poliki ez ari ote diren aldatzen.
Izan ere, atzo bertan hiru hilabete bete ziren ZirIKTeroen txokoa abian jarri zenetik. Honen inguruan hitz bi prestatzen ari nintzela blog honetan argitaratzeko, gauza interesgarri ugareitaz jabetu naiz. Eta, gezurra badirudi ere, poliki poliki hau dena ez ari ote den aldatzen pentsatzen hasi naiz. Hona hemen hiru ideia nagusienak:
- Une honetan ia 70 irakaslek osatzen dugu sarea. Kopurua ez dela deigarria garbi dago. Baina bai dena deigarria zera izan da: kideak taldera etortzeko izandako bitarteko prozesua. Sarea abian jarri zenean lehentasunetako bat ingurukoak bertan parte hartzeko zirikatzea izan zen. Ahoz-ahokoaren bitartez, ingurukoak akuilatu eta sareko kide izatera animatu nahi izan genituen. Nafarroa aldean teknika honek arrakasta handia izan du, bertako zirikatzaile handi batzuen lanari esker
(Txuma, Fultxo and company). - Gutako batzuk aurretik internetekiko harreman luzea bagenuen ere, irakasle mordoxka bat dago internet berri honekin harremanetan lehengoz orain jarri direnak. Hauetako gehienak oraindik ekarpenak egitea ausartzen ez badira ere, hartzaile edo “lurker” bezala (Ibonek aurreko batean esaten zuen moduan) bada ere, sareak bidaltzen dituen notifikazio automatikoen bitartez, aurretik erabiltzen ez zuten informazio kanal berri bat eskuratu dute honi esker. Ez da gutxi!
- Nire informazioa heltzen deneraino, profil akademiko desberdineko irakasle euskaldunak batzen dituen lehen webgunea da. Bertako partaideen artean sare publiko nahiz kontzertatuko irakasleak aurki daitezke, unibertsitate mailakoak nahiz euskaltegietakoak ere. Asmoz Fundazioko kideak, ISEI-ISVEIko kideren bat… Ez gara asko baina bertan elkartu garenak irakaskuntza arlo desberdinetatik gatoz eta horri bere balioa eman behar zaio.
Jarraitu irakurtzen: 1 2 3


Benito(e)k zera dio:
Bufa! Ez dakit ba. Euskaltegien munduan gauza hobeto dabilela? Baliteke, konparazioetan ari gara azken batean eta neuk ere ez dakit inguruko mundu horien barru-barruan zer dabilen.
49 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.Hala ere, aipatu dituzun batzuk neurri batean edo bestean gurean ere baditugu: bakoitza bere txokoan gordetzeko joera, teknofobia, bolbora nork bere aldetik behin eta berriz inbentatzea…
“Rollo” txarrik ez da egongo, ez, bistan behintzat. Alde horretatik, ni neu behintzat pozik nabil Karrajuaren funtzionamendua eta erantzunarekin: sare desberdinetako jendearen parte hartzea, bisita kopuru majoa… Ez nuke bolanderarik botako hala ere, badakit askoz jenero gehiago dabilela gurean.
Dena dela, geu ere bagabiltza besteei begira, zeuei adibidez. Batzuetan ematen dit denok gabiltzala apur bat auzoko lapikoaren sindromearekin, ezta?
Josu O.(e)k zera dio:
Aupa Jolaus,
Bilbo aldean badago irakasleen komunitate bat ikasbloggers deitzen dena. Orain arte hiru bilera egin ditugu. Esperientzien elkartrukaketa dugu helburu eta sarean webgune hau da erreferentzia: http://ikasbloggers.wikispaces.com
Animo, denon artean zerbait aterako da eta!
11 days igaro dira mezua idatzi zenetik.