TopOfBlogs
A A
RSS


Edukiak, hezkuntzarako eduki bilatzailea euskaraz

Jolausek del.icio.us goraipatu zuen atzo eta nik hori berretsi besterik ez nuke nahiko, izan ere, bertatik iristen zaidan informazioa ez da nolanahikoa izaten.

Gaur bertan, edukiak.info ezagutzeko aukera eman dit. Sustatukoek “Euskara” etiketarekin gorde dute eta etiketa horretara harpidetuta nagoenez, berehala jaso dut horren berri. Gordetako helbidea ez zen bilatzailearena, horren berri ematen zuen Tolon blogarena baizik.

Mezua irakurri eta bilatzaile horrek duen ahalmenaz berehala ohartu naiz. Alde batetik, bilaketak gidatuta burutzeko aukera daukagu eta, bestetik, ohiko bilatzaileekin egiten diren bilaketak egiteko aukera.

Albiste pozgarria irakaskuntzan gabiltzanontzat. Euskaraz eduki gutxi dagoela edo oso zaila dela sarean horiek topatzea aipatzen da. Askotan, aitzakia besterik ez da izaten baliabide hauen erabileran ez hasteko, baina gisa honetako baliabideekin aitzakiak agortzen ari zaizkie irakaskuntzako teknofoboei.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/05/22/edukiak-hezkuntzarako-eduki-bilatzailea-euskaraz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Edukiak, hezkuntzarako eduki bilatzailea euskaraz”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Gaur goizean ez dut astirik izan gehiegi aztertzeko, baina oraintxe hasi naizenean, ezusteko penagarri batekin topo egin dut: eduki guztiak ez daude publikoak eta login egin beharra dago horietako batzuetara sartu ahal izateko. Baina alta emateko inongo aukerarik ez dut ikusten. Gune pribatuan sartu ahal izateko aukerarik ez daukagu.

    Berriro, albiste pozgarri bat izan denak bere alde iluna erakusten du.

    Portzierto, bilatzaile honetan agertzen den laguntza guztia gaztelera hutsean agertzen da eta bertan hau irakur daiteke:

    Sólo podrás acceder a los contenidos en abierto; el resto de contenidos, reservados únicamente a la comunidad educativa del País Vasco, requieren una autentificación. Haz clic en “Acceso a la Zona Privada” si quieres autentificarte con tu Código de Usuario y Contraseña.

    Akaso gu ez gara Euskal Herriko Hezkuntz Komunitateko kideak? Nor dago proiektu honen atzean?

    Bienvenido a Edukiak, portal de contenidos educativos digitales del Departamento de Educación del Gobierno Vasco
    Nik ere alta eman nahiko nuke. :sad:

    12 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo