100 urte igaro eta gero… pertsona bat mundura itzuli eta hauxe da topatu duena.
100 urte igaro eta gero… pertsona bat mundura itzuli eta hauxe da topatu duena.
URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/05/25/dena-aldatzen-doa-eskola-izan-ezik/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
iñaki(e)k zera dio:
Ez nago ados, eskola gizartearekin batera aldatzen joan da eta aldaketa garrantzitsuena ez da teknologikoa izan.
3 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Baina hala ere hau ez dakit ze eskolan sartu den, baina seguru ez dela konturatu gelako konputagailuaren inguruan ikasle asko biltzen direla. Ezta irakasleek banatzen duten orriak eta ikasleek egiten duten lanak nola dauden inprimatuak. Non zeuden gelan falta ziren ikasleak? Eta gelan ez dauden irakasleak? Gehiago fijatuko balitz eskolan ere teknologia aldetik asko aldatu dela konturatuko zen.
Raimundo(e)k zera dio:
Ferran ezagutzen dut:
http://notasdeopinion.blogia.com/
zerbait nahi baduzu esan. Baina kontuz gehiegi aldatzearekin hasierako puntura bueltatzen dela. Dena den , beti, eskolak aldatzen gaituena da. Textu elektrokikoen irakurketa aztertzen ari gara, esango dizut.
Gorantziak eta ez egin lan gehiegi.
gorantziak
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.magic(e)k zera dio:
Kaixo bioi:
Joseba>>
Nik uste dut bideoa esaldi honetan inspiratu dela:
Nolanahi ere, hezkuntzan ez dut uste arazorik nagusiena baliabide teknologikoetan kokatu behar dugunik, beraiekin eta beste baliabideekin burutzen ditugun jardueretan eta erabiltzen ditugun metodologietan baizik. Hau da, duela ehun urteko pertsona horrek gure geletan sartzerakoan metodologietan ez luke aldaketarik antzemango.
Portzierto, baliabide teknologikoekin oso ohikoa da duela ehun urteko metodologiak erabiltzen jarraitzea.
Raimundo>>
Ferran ezagutu eta jarraitzen dut, benetan oso interesgarria. Egia da 360ºko aldaketarekin hasierako posizioan aurkitzen garela, baina ez dut uste horrelakorik inork eskatzen duenik. Nik uste dut guztiok, administrazioak barne, bat egiten dugula aldaketa beharrezkoa dela esatean, arazoa ikusten dut esaten dugun hori gauzatzeko garaian. Hortxe, ziurtasuna ematen diguten metodologia eta tekniketara jotzen dugu.
Hala ere, itxaropenari ateak ez dizkiot ixten eta ibilian ibiliz lortuko dugulakoan nago.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.