Ez da normala, ez da batere normala nire disko gogorrari gertatu zaiona. Ez dut zehazki gogoratzen noiz aldatu nuen nire eramangarriaren disko gogorra. Halere garbi daukat ikasturte honen hasiera aldera izan zela, beraz, hamar hilabete baino gutxiago izan dira Seagate zaharra, 120 GBeko Western Digital Scorpio SATArekin ordeztu nuenetik. Nire hornitzailearen hitzetan merkatuan dagoen diskorik hoberenetakoa omen zen. Bada, horrelaxe izango “zen” zer bereak egin du gaur arratsaldean.
Susmoa daukat diskoaren hondamenak Ubunturekin zerikusia duela baina ez nago oso ziur. Antza denez, nire kide bati ere antzeko zerbait gertatu zitzaion Ubunturekin hasi ondoren. Sarean ere horrelakoak gertatzen direla irakurri dut. Egia al da Ubuntu modu berezian konfiguratu behar dela ez badugu nahi gure eramangarriaren disko gogorrarekin akabatzea nahi?
Informazio gehiago: Zirikteroak

Koro(e)k zera dio:
Uf! Hori duk beldurra! Eta bakarrik eramangarriekin gertatzen ote duk?
Josu O.(e)k zera dio:
Entzunda neukan zerbait baina ez nion kasu askorik egin.
Oraingo hau bigarren portatila dut ubunturekin eta ez lehengoak ezta honek ere ez dit inolako problemarik eman. “Toca madera”.
Dena den, ematen du hau ez dela Ubunturen arazoa bakarrik ez?
jolaus(e)k zera dio:
#Koro: irakurri dudanagatik arazo hau aurreko bertsioetan nabarmenagoa omen zen. Nonbaiten irakurri dut (ez dut erreferentzia gorde) azken bertsioetan arao hori dagoeneko konponduta dagoela. Edozein modutara eramangarrien energiaren kudeaketarekin loturiko arazo bat omen da soilik.
#Josu: ba ez dakit zer esan. Ordenagailuak laster egingo ditu hru urte. Pentium M 760 2.0 GHz-tako prozesadorea dauka eta disko gogorra aldatu nionean, RAM memoria 2 Gb-etara handitzea erabaki nuen. Hilabete bat ez zuen egingo Windows Xp-rekin. Gaurdaino Ubunturekin bakarrik erabili dut. Egia esan, haizegailua aurretik baino aztoratuago zebila hasieratik antzeman nuen baina ez nion kasu gehigirik egin. Bestalde, sistema askotan geratzen zen kolokan (badakizu, pantaila ilundu, txuri-beltzean jarri eta blokeatu). Gehienetan Firefox erabiltzen nuenean gertatzen zitzaidan, fitxa asko irekita nituenean eta RAM memoriaren kontsumoarekin lotutako zerbait izango zela pentsatzen nuen. Baina aurrekoan hortxe geratu zitzaidan, ez aurrera eta ez atzera. Ez diot beste esplikaziorik aurkitzen honi.