TopOfBlogs
A A
RSS


Jarioak irakurri zure ordutegian

RSS jarioa irkurtzen

Ikastetxe gehienetan datorren ikasturteko planifikazioak prestatzen ari diren une honetan, irakasleon ordutegietan auto-formaziorako tarte bat agertzea eskatzera nator. Saio lektiboak, guardiak, mintegiak… irakasleon ordutegietan agertzen diren bezala, bada garaia RSS jarioak irakurtzeko tarteak agertzen hasteko (nik informazioa kudeatzeko eta partekatzeko tartea esango nioke). Ohiko ikastaroekin nazkatuta, RSS jarioaren ahalmena aintzat hartu eta betiko eskemekin apurtzeko ordua iritsi delakoan nago. Horretarako arrazoi ugari dago eta labur-labur horietako hamar zerrendatuko dut (iruzkinetan zure arrazoiak gehitu):

  1. Ikasten ikasteko gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
  2. Informazioren kudeaketarako gaitasuna ez da bakarrik ikasleei eskatu behar, baita irakasleoi ere.
  3. Ohiko formazioa garestiegia ateratzen da eta baliabide oso murritzak dituzten ikastetxeentzat zama bat bilakatzen da.
  4. Ohiko formazioaren filosofiaren atzean irakasleon erantzukizuna diluituta gelditzen da.
  5. Ohiko formazioak ikastetxeari ematen dion balio erantsiaren eskasiaren konstatazioa.
  6. Ohiko formazioarekin berrikuntzaren ardura “agintarien” esku gelditzen da.
  7. Berrikuntzaren kultura ez da sustatzen ohiko formazioarekin.
  8. Ohiko formazioarekin kalitatezko informazioa oso berandu eta gaizki iristen da.
  9. Ohiko formazioarekin ezagutzaren kudeaketa oso lan zaila eta korapilatsua egiten da.
  10. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, etengabeko formazioak ez du etengabeko ikastaro sorta esan nahi.

Jarraian, RSSa eta RSS jario irakurleak (batzaileak esan beharko genuke?) zer diren ez dakitenentzat, horra hor esteka batzuk egunean jartzen hasteko.

RSS in plain Basque »

RSS umeentzat »

Google Reader bideotutoriala, gazteleraz »

Google Reader Tutoriala, aurkezpena gazteleraz »

35 proposamen RSSa gelan erabiltzeko (PDF) »

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/06/15/jarioak-irakurri-zure-ordutegian/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Jarioak irakurri zure ordutegian”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Erakunde eta lantegi desberdinetako partaideek euren lanaldiaren, jo dezagun, ordubete, informazioa kudeatzeko tresnak modu eraginkorrean erabiliz, euren autoformazioan erabiliko balute, gaur egungo hierarkietan antolaturiko kudeketa sistemak hankaz gora jarriko lirateke.

    Nori EZ zaio interesatzen hori?

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo