TopOfBlogs
A A
RSS


Ez ahaztu, gaur, 19:00etatik aurrera, Firefox jaitsi

Fierefox jaisteko eguna

Duela aste pare bat Jolausek Firefox Download Day ekimenaren berri eman zigun. Bada, egun hori iritsi da.

Gaur, San Franciscon goizeko 10:00ak direnean, Euskal herrian arratsaldeko 19:00ak izango dira eta hortxe hasiko da aipatutako egun hori. Dirudienez, 1.700.000 baino gehiago dira egun honetan Firefoxeko azken bertsioa jaisteko konpromisoa hartu dugunok. Niri, pertsonalki, Guines errekorrarena ez zait gehiegi axola, baina software askearekiko konpromisoa zabaltzeko baliagarri bada, gaitzerdi. Ni, arratsaldeko 19:00etan, hementxe egongo naiz azken bertsioa jaisteko prest. Eta zu?

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/06/17/ez-ahaztu-gaur-1900etatik-aurrera-firefox-jaitsi/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Ez ahaztu, gaur, 19:00etatik aurrera, Firefox jaitsi”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Euskarazko bertsioa jaistera joan naizenean, 3. bertsioa sartu gabe zegoen artean, orain ez dago modurik sartzeko. Nik uste dut zerbitzariak kolapsatu ditugula eta euren aurreikuspenak gainditu direla lehen ordu honetan, behintzat. Hemen, http://www.mozilla-europe.org/eu/products/firefox/, oraindik 2.0.0.14, Euskara agertzen da eta hemen http://getfirefox.com/

    , Http/1.1 Service Unavailable
    :-(

  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Bai horrela da; www.spreadfirefox.com eta www.getfirefox.com guneak erorita jarraitzen dute arratsaldeko zortzirak eta laurdenetan.

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Bederatzirak laurden gutxi direnean lortu dut deskargatzea!

  4. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    12:38 eta lortu dut. Ni ere lehenago saiatu naiz, baina erorita zegoen dena…

  5. Gravatar Image

    bedaio3000(e)k zera dio:

    Nik ere oraintxe jetsi det, goizeko ordubata,
    Ti-ta batean.

  6. Gravatar Image

    Luistxo(e)k zera dio:

    Gogoratu jendeari ez bakarrik Firefox 3 euskaraz komeni dela, baita euskara hizkuntza gisa lehenestea inportantea dela (ez baita gauza bera, eta EZ BAITAGO berez konfiguratua Firefoxen). Hemen instrukzioak.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo