TopOfBlogs
A A
RSS


Bizikletak udarako dira

Azkenik, eguzkia ikusi dugu eta uda gainean dugula gogorarazi digu. Eguraldi ona hastearekin batera, asko dira errepideetara ateratzen diren zikloturistak (Julen Iturbe horien artean) eta makina bat izaten dira bizikletek ematen dizkiguten buruhausteak matxurak direla bide.

Bada, bizikletek ematen dizkiguten arazo horiek nola konpondu jakiteko, BicycleTutor.com ezinbesteko tresna izango dugu. Bertan bideotutorial mordo bat baitago matxura horiek nola konpontzen diren ikasteko.

Erregaien prezioaren gorakadarekin, nik uste dut txirrindulari afizionatuen kopurua etengabe hazten joango dela, beraz etorkizun oparoa aurreikusten diot gune honi.

Ah, Maite eta txirrindularitza “estatikoa” praktikatzen duzuenontzat ez dut uste oso lagungarria denik. keinua


Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/06/18/bizikletak-udarako-dira/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Bizikletak udarako dira”

  1. Gravatar Image

    Julen Iturbe-Ormaetxe(e)k zera dio:

    Bizikletak urte osorako dira. Auto ugariek, ordea, zaildu egiten digute kontua ;-)

  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Ze esaten dezu, magic! Neri ere primeran etorriko zait helbide hori, ez al dakizu egunero joaten naizela entrenatzera?? Goierriko mendi guztiak ordenagailuko teklak baino hobeto ezagutzen ditut!!! :razz:

    Julen, edozein momentutan topo egiten badugu hortik zehar, egin kasu. Eramaten dudan abiadura eta kontzentrazioarekin, askotan ez bainaiz konturatzen zein uzten dudan atzean… :wink:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo