TopOfBlogs
A A
RSS


Nautiluserako 62 script dituen debian paketea Ubunturako

nautilus

La Web de javielinux blogaren bitartez deb pakete honen berri izan dut. Bertan Ubuntun lehenetsita datorren Nautilus fitxategi kudeatzailerako sortutako 62 script-en bilduma aurkituko dezakegu. Script hauek javielinux berak sortutakoak dira eta hauen bitartez audio,irudi, DVD edota pdf fitxategien gainean hainbat operazio ezberdin burutu ahal izango ditugu, hauetako batzuk oso interesgarriak direlarik ni bezalako hasiberri batentzat.

Eskaintzen dituen aukeren artean garrantzitsuenak hauek izan daiteke:

  • Fitxategien artean nabigatu eta gedit “root” baimenarekin erabiltzeko aukera.
  • DVD batetik bideo lortu AVI nahiz MPEG formatuetan.
  • Audio fitxategi desberdinen arteko formato-bihurketa zuzena.
  • Argazki edo pdf fitxategi ezberdinak pdf bakar batean bildu.
  • Irudien formatuen arteko bihurketak, oinarrizko edizioa eta diaporamak modu sinplean lortzeko aukerak. Argazkiekin slideshow bat sortu eta zuzenean DVD batean jasotzeko aukera ere ematen du.

Paketeak berak scriptek behar dituzten menpeko fitxategi guztiak instalatzen ditu. Bi soilik dira eskuz instalatu beharko ditugun dependentziak: DVD-Slideshow eta DVD-Slideshow-Themes. Bi hauek hemendik jaitsi beharko dituzu script-en instalazioarekin hasi baino lehen.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/09/04/nautiluserako-62-script-dituen-debian-paketea-ubunturako/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Nautiluserako 62 script dituen debian paketea Ubunturako”

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo