Behin baino gehiagotan topatuko zarete komikiak ekoizteko atakan. Bada, Interneten baliabide ugari dago ikasleak komikiak ekoizten jartzeko. Jarraian, zerrendatxo bat jarri dizuet zuen beharretara hobekien egokitzen dena hauta dezazuen.
- Goanimate uztailean honi buruz hitz egin genuen.
- Dvolver Marrazki bizidunak ekoizi urrats sinpleak emanda (mezu honetan txertatuta doana honekin egin dugu)
- Make Beliefs Comix Komiki tira sinpleak
- Bitstrips Komikiak
- Toondoo Komiki tirak flash formatuan enbotatzeko
- PikiStrips Komikiak sortu eta irudia sortu nonahi jartzeko
- Commix Komiki tirak ekoizi artista ezberdinen marrazkiak erabiliz. Beheko tira honekin egin dugu.
Eta zuk ideiak badituzu eta sormena erabiliz proiektu bat aurrera eraman nahi baduzu, adibide bat “Proyecto autodidacta” izeneko gunean topatuko duzu. Bisitatu eta ikusiko duzu komikietan oinarritutako proiektu bat informatika jorratzeko.

sei(e)k zera dio:
Aupa, magic! Hementxe doa nik neukan zerrendatxoa:
Strip Generator: Komiki bat sortu, lagunei bidali edo estekatu
Stripcreator: ez du koderik sortzen.
Comicstripgenerator
Mainada: komikia marraztu eta argitaratu.
MakeBeliefsComix: komikia sortu, inprimatu edo postaz bidali.
ReadWriteThink: sortu komikia eta inprimatu (oso erraza).
Witty Comics: komikia sortu eta gorde (irudi gisa) (oso estatikoa).
Garfield’s Comic Creator (umeentzat)
Fultxo(e)k zera dio:
Nik zerbitzu hau gehituko nuke, modu arrakastatsuan ikasleekin probatu eta gero: Pixton.
Hemen ikasleekin egindako lan batzuk dituzue.
Hezkuntzari begira Pixton for Schools zerbitzua atera dute, intranet antzeko bat. Aztertu beharko da, itxura ona du.
Beste bat gehituko nuke: Comiqs. Argazkiak eta testuak uztartzen
ditu, komiki erakargarriak eginez.
Ikastolan testeatuta. Emaitzak hemen.