TopOfBlogs
A A
RSS


Espainiako Ministerioaren soluzioa

Nik ez dakit zahartzen ari naizelako, irakaskuntzaren inguruan dauden erakundeen jokabidea geroz eta ulergaitza egiten zaidalako edo erabat pitzatuta nagoelako den, baina zenbait gauza ikustean, “malaletxean” jartzen naiz eta ia egunero erabat ozpinduta oheratzen naiz. Oraintxe bertan, Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta beste erakunde batzuek (Eusko Jaurlaritza ere agertzen da) sortutako Agrega Proiektuaren gunean sartu naiz eta azpiko bideoa ikusi dut. Erraiak nahastu zaizkit.

Badirudi, irakaskuntzaren arazorik nagusiena ikasleen asperraldiak direla eta hori sahiesteko irtenbidea flash animazio batzuk jartzea dela. Hori bai, ahal bada, arbela digital batetan.

Baina zer arraio ari dira administrazioak, alde batetik, Konpetentzietan Oinarritutako Hezkuntza ezarri nahian eta, bestetik, gisa honetako mezuak zabalduz? Eredu horrek ez al du errepikatzen betiko eredu magistrala? Norbaitek esango lidake nola arraio lortzen da flash animazio horiekin ikasleen autonomia, iritzi kritikoa, ikasle sortzaileak, ekintzailetza, IKT konpetentziak, ikasten ikastea… ? Oraindik sinistarazi nahi digute baliabide digitalak erabiltzeagatik metologian eragiten ari garela edo etorkizunerako prestatzen ari garela?

Bada, jakin dezatela geroz eta irakasle gehiago garela horrekin amaitzeko prest gaudenak, geroz eta garbiago daukagula IKT baliabideak ez ditugula erabili nahi betiko ereduak errepikatzeko, gure eginkizuna saio magistraletatik oso urrun ikusten dugula, ikasgelen lau hormak hausten ari garela, eduki eta formatu irekien aldeko apustu garbia egiten dugula, ikasleak egiten eta ekiten jarri nahi ditugula, industrializazio aroko ikastetxe eredu zaharkituarekin amaitzeko prest gaudela, ezagutza kolektiboa eraikitzen jardun nahi dugula, hezkuntza eragile guztion esperientziak partekatu nahi ditugula…

Mesedez, bideoa ikusi eta esaidazue oker nagoen eta iparra erabat galdu dudan, edo administrazio erakundeak dira mezu kontrajarriak zabaltzen ari direnak.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2008/10/04/espainiako-ministerioaren-soluzioa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Espainiako Ministerioaren soluzioa”

  1. Gravatar Image

    Koro(e)k zera dio:

    Printzipioz ados nago zurekin, baina nik hau marketing kanpainaren barnean sartuko nuke. Horretarako alde positibo batzuk ikusi dizkiot:
    -oso bideo polita eta erakargarria egin dute.
    -irakasleak agian ez du txipa aldatu eta ez du ikasten ikasteko estrategia berririk sortu, baina zerbait gaizki doan pertzeptzioan dago eta ikasleei errua bota beharrean, berak egin nahi du zerbait. Aldaketaren lehen pausoa izan daiteke(Azkenekoa balitz, ez dugu ezer asko aurreratu, berehala aspertuko baitzaizkio ikasleak!).
    -irakasleak “elirakasleketodolosabe” izan beharrean, lenguako irakasleari galdetzen dio zer egin dezaken. Hau ere oso positiboa iruditzen zait, askotan ez baikara egoten konpartitzeko eta beste ereduei bide emateko prest.
    -…
    Nik uste dut gauza asko daudela aldatzeko, baina gauza txikietatik hasi beharko dugula, poliki-poliki, oso zaila dela-eta jendea izutu gabe… Iritsiko gara beste fase batzuetara ere.
    Iraultza barneratzen joan beharko genuke eta zerbait jarraia bezala hartu, gaur honaino iritsi naiz, bihar aurreraxeago…
    Geldi dagoen irakasleari diot nik beldur, ondo ari naiz esaten duenari, zertarako inori galdetu? zertarako aldatzen saiatu? Ni ondo ari naiz, ikasleak ez zaizkit egokiak etortzen, ikasleak aldatuz gero, primerako irakaslea izango nintzateke… Uf!
    Zu segi horrela gu txintxatzen!

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Joer Koro, mila esker zure ekarpen honengatik. Izan ere, aipatu dituzun aspektu positibo horiek (bideo politarena kenduta) ez nituen ikusten.

    Erabat ados nago besteekin. Gauzak hobetzeko ahalegina, besteekin partekatzeko jarrera… Hori, zalantzarik gabe, aipatzen duzun amaierarik gabeko prozesuaren ezinbesteko baldintzak dira eta guztiok barneratu beharko genituzkeenak.

    Beharbada, ni gehiago zentratu nintzen bideo horrek erakusten duen gela ereduarekin eta “berotu” nintzenez, gainontzeko guztia ez nuen ikusi.

    Beharbada, pitzatzen hasita nagoela pentsatzen hasi beharko dut. :???:

  3. Gravatar Image

    Koro(e)k zera dio:

    Eztapentsaure! Zuk kitzikatzea beharrezkoa dugu gutako askok ardi samar garen gutako askok. Eskerrik asko.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo