Betidanik mirestu egin izan dut batzuek musika konposatzeko duten trebezia. Dohai hori ez dugunok, Noteflight bezalako guneekin konformatu beharko dugu. Musikako irakasleentzat oso interesgarria izan daiteke tresna hau.
Nire beheko konposizioa entzunda, ba al daukat etorkizunik?

Luistxo(e)k zera dio:
Baduzu etorkizuna, baina, epe luzera, badakizu, denak hilda.
Noteflight-ek ere etorkizun hobea luke midi fitxategiak kargatzen / inportatzen utziko baligu… kristorena litzateke horrela.
magic(e)k zera dio:
Je,je,je…
Gure musikako irakasle bati gunea eta nire ekoizpena erakutsi nionean, gauza bera erantzun zidan.
Garbi dago zuk planteatzen dituzun aukera horiek izugarrizko balioa emango lioketela aplikazioari. Planteatu beharko diegu.