Makina bat zailtasun gainditu ondoren, Ikasys izeneko proiektua abian da gure ikastolan.
Proiektu hau Ikastolen Elkartearen eskutik iristen zaigu eta bere garapenean gure ikastolak oso parte hartze handia izan du. Ikastolako irakasle guztiok milaka jarduera presatzen aritu ziren iazko ikasturtea eta, hori gutxi balitz, bi irakasle 6 hilabetez Ikastolen Elkartera joan ziren proiektuaren xehetasun guztiak zehaztera eta erabilgarritasuna bermatzera.
Aurten, proiektua gure ikastolara iritsi da. Bi armairu mugikorrak 52 ultra-eramangarriz hornituta (bat Ikasys proiektua lantzeko eta beste bat Txanelako IKT jarduerak burutzeko) ekarri ditugu.
Horretaz gain, bi arbel digital interaktiboak dagozkien proiektore, eramangarri eta lanparekin ere jarri ditugu. Beraz, egundokoa da gure Lehen Hezkuntzak dituen baliabideak metodologia berritzaileetan eragiteko. Gainera, erabiltzen ditugun ordenagailu txiki horietan, UBUNTU izeneko sistema eragile askea eta euskaraz erabiltzen dugu. Horrekin, jorratuko dituzten gaiak lantzeaz gain, software askearen erabileran ohitzen eta trebatzen hasten dira txiki-txikitatik, software pribatiboak sortarazten duen menpekotasun maltzurrarengandik askatuz.
Ikasys Proiektura itzuliz, aurten, 17 ikastola gara proiektua jorratuko dugunok. Izan ere, Ikastolen Elkartea eta EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea)ren gidaritza, jarraipen eta kontrolpean pilotu gisa arituko gara. Dagoeneko, hasierako froga bi egin zaizkie eta astero-astero EHUko kide bat gure geletan egongo da proiektuaren jarraipena egiten.
Amaieran, beste froga bat egingo zaie eta lortutako datu guztiekin proiektuaren balorazioa gauzatuko da. Beraz, oso lan sakona proiektu honen atzean dagoena eta espektatiba oso handiak zabaldu dituena ikastolon komunitatean.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago bere webgunean topa dezakezue: Euskaraz edo Gazteleraz.

Josu O.(e)k zera dio:
Kaixo Magic eta beste guztiok,
Berriro ere zoriondu egin behar dizuet zuen ekimenengatik. Animo!
Beste gauzatxo bat.
Gari Araolazaren iruzkin bati ezker. Konturatu gara Ubuntun karpetak edo fitxategiak kopiatzerakoan Gnomeren edo Nautilusaren “reset” antzeko bat gertatzen dela. Zuei ere gertatzen zaizue?
Informazio gehiago hemen:
http://ube.nireblog.com/post/2008/11/02/karpetak-kopiatzerakoan-reseta-gertatzen-da
jolaus(e)k zera dio:
Kaixo Josu
Bada bai. Antza denez guztioi gertatzen ari zaigun zerbait da. Hari honetan Fultxok duela aste batzuk honen berri eman zuen; bai niri eta baita Aitorri ere, gauza bera gertatzen zaigu. Ez nekien euskarazko bertsioan bakarrik gertatzen zenik horrelakorik.
Zerbaitetan lagundu badezakegu, nire aldetik prest.
Namek(e)k zera dio:
Epa.
Komentatzen duzuen arazoa ubuntuko zenbait hizkuntzetan gertatzen da, ez euskaraz bakarrik. Intrepid bertsioan arazoa ez da konpondu.
Euskalsourceko kideek hau ekiditzeko tutorial txiki eta praktiko bat jarri dute.
Euskalsource.net webgunean sartu eta tutorialen atalean igotako azken tutoriala jaitsi.
Lagungarri izango zaizuela espero dut.
jolaus(e)k zera dio:
Kaixo Namek
Jaitsi dut Euskalsource-ko fitxategia nire ekipora eta bertan datorren nautilus.mo fitxategi berriari ordezkatu dut Ubuntuk dakarrenaren ordez. Arazoa konpondu da. Orain bakarrik falta da egokitzapen hau Ubunturen distro berrietan eranstea. Ea aukera dagoen.
Mila esker!