Bideo hau ETBn ikusi dudanean, burura etorri zait ume hauekin egin dutena (bi hilabeteetan egin omen dute) guk gure ikasleekin urteetan egiten dugunaren berdina dela. Hau da, ume hauek hori ikasteko bi hilabetez prestatu eta BIKAIN erantzun dute. Gure ikastetxeetan, oraindik ere, gisa honetako hezkuntza da nagusitzen dena. Hau egin, hau azpimarratu, hau erantzun…, hots, errepikatu, errepikatu eta errepikatu.
Ume hauek euskaraz esaten duten hori esateagatik inork ez luke esango euskaldunak direnik, eta gure eskola eta unibertsitateetatik ateratzen diren ikasleak bizitzarako konpetenteak al dira? Bada, euren azterketak gainditzeko, ume hauek egin dutenaren berdina egin behar izan dute: buruz ikasi eta errepikatu.

Iñaki Calvo(e)k zera dio:
Gixajoak! Konduktismo hutsaren biktima izan dira.
jolaus(e)k zera dio:
Gixajoak eurak ez, gixajoak gureak! Azken finean, kanta buruz ikasteak zein helburu duen atzean garbi daukate eurek, diru-laguntzak lortu, alajaina.
Ba al dakite gure ikasleek zertarako ikasi behar dituzten, buruz eta denak batera, hainbat gauza? Zein helburu lortu nahi izaten ditugu gure ikasleekin hainbat jarduera horrela burutzen ditugunean? Ulertzen al digute gure ikasleek?
Benito(e)k zera dio:
Gogoeta honen mingotsak ez du zer ikusirik izango kantatu dutenarekin, ezta?
magic(e)k zera dio:
Aupa Benito:
Dedio, harrapatu nauzu!
Jokalari horiek baino gazteagoa banaiz ere, garai batean, oso ohituta nengoen eta erraztasun handiz errepikatzen nituen futbol taldekoen jokalariak, baita Athletic-ekoak ere
. Castellanoz esaten genuen: “Unamuno, Panizo, Iriondo, Zarra y Gainza” edo Zaragozako “los cinco magníficos”: “Canario, Santos, Marcelino, Villa y Lapetra”.
Eskolan ere horrela ikasten baikenuen: “El Ebro nace en Fontibre…” edo “- ¿Eres cristiano? - Soy cristiano por la gracia de Dios” edo “Rosa, rosa, rosam, rosae, rosae, rosa”…
Zalantzarik gabe, garai hartako muturretara joan gabe, gaur egun, zoritxarrez, eskola eta unibertsitatean ildo antzekoak dira oraindik ere nagusitzen direnak, nahiz aho bete hortz beste zerbait saltzen den/dugun.
Ah, eta zalantzarik ez uzteko, GORA ORDIZIA RUGBY ELKARTEA!!!
(Futbolarekin ezin dut gehiago, etsita nago. Agian euskal futbolaren egoeraren ondorioz, batek daki.)
Benito(e)k zera dio:
Unamuno? Egon zen Unamuno bat Athletic-en, Pitxitxi bera Unamuno idazlearen senidea ei zen. Baina boskote horretan ez, Venancio da falta dena.
Errepikapenak ere baditu bere hutsuneak
Futboleroa ez, baina bilbainoa izatea zer den!
magic(e)k zera dio:
Glups!
50 urte izkinaren bueltan izatearen ondorioa?
Egungo futbolarekin errazagoa izango nuke, bi izen ikastearekin nahikoa baita aurrelari guztiak aipatzeko. Arazoa, euskal futbolean ez dugula inor “magnifikoen” taldean sartzeko.
Baten bat sartzekotan, Ordiziako sustraiak eta odola dituen Xabi Alonso sartu beharko genuke. (Zu bilbaino, ni ordiziarra
)
Portzierto, bilbaino zaren horri, nola arraio zen guk ezagutzen genuen kanta hura?
“Tiene Bilbao un gran tesoro que adora y mima con gran pasión…
…¡Alirón! ¡Alirón! el Athletic es campeón.
Benito(e)k zera dio:
Memoriak hutsuneak eduki ditzake, baina konexio pare batekin erraz konpontzen dira.
Kantu hori ez nintzen osorik ikastera ailegatu, hain zuzen ere elipsian utzi nahi duzun berba horren pasartea ikastera ailegatu orduko himnoa aldatu egin zuten.
Hori bai, lehengo egunean salto batean ikasi nuen beste kantu hau:
“Donostiarras, donostiarras, aprenderos la leccion, todavía no hay quien pueda, con el Real Union de Irun”
Ikaskuntza esanguratsua zer den!
magic(e)k zera dio:
Jejejeje!!!
Erabat ados aipatzen duzun kantu horrekin. Baina azti ibili! Ordiziarrak eta “Ñoñostiarrak” ez nahastu.
Konexioei dagokienez, Siemens jaunarekin hitz egin beharko dut, ezta?
Kantutan oso jantzita ikusten zaitudanez, zure errepertorio osatzeko ez galdu blog zahar hau.
Fultxo(e)k zera dio:
Pesimista hutsak zarete. Ez dut uste gure oraingo hezkuntza sisteman, Lehen Hezkuntzan gutxienez, horren konduktibista garenik.
Orain hauen ilusioa eta energia nahiko nuke ni hainbat ikasleengan.
sei(e)k zera dio:
Athetic, ieuppppp! Aitak, txiki-txikia nintzenean, Iribar atezainaren jantzia erregalatu zidan (takodun zapatilak eta guzti). Kendu ere egin gabe ibiltzen nintzen traje beltz harekin. Bai, gizonak, piko txuria zuena kamixetan, gogoratzen???? Eta igandero alineazio osoa buruz esan beharra neukan “paga” eskuratzeko. Memoria lantzea batzuetan ez da hain txarra, ezta?
Fultxo(e)k zera dio:
Orain serioak jarriko gara. Txanelako 5.mailako 3. unitaterako aproposa da bideo hau. Gelako blogean ipini dut eta zergatik ari diren euskaraz abesten galdetzen diet. Erantzun ONG-aren helbidean aurki dezakete.